Bolueta dorreak

Bolueta dorreak Bilboko Bolueta auzoan eraikitzen ari den etxebizitza multzoa da. Eusko Jaurlaritzako Orubide agentzia publikoak eta Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak kudeatzen dute proiektua. Guztira 1.100 etxebizitza eraiki asmo dituzte, gehienak —700, zehazki— babes ofizialekoak. Dorreak eraikiko diren lekuan Santa Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresak zeuden. Enpresa horiek Sidenorrek erosi zituen 2003. urtean, eta langileak Basauriko lantegira eraman zituen. Ondoren, enpresak harturiko lurrak etxebizitzak eraikitzeko saldu zituen Sidenorrek.

Bolueta dorreak
Bilbao - Torres de Bolueta 14.jpg
Bolueta dorrea 2018ko abenduaren 12anCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 14′ 47″ N, 2° 54′ 34″ W / 43.2462942°N,2.9095164°W / 43.2462942; -2.9095164Koordenatuak: 43° 14′ 47″ N, 2° 54′ 34″ W / 43.2462942°N,2.9095164°W / 43.2462942; -2.9095164
Historia eta erabilera
Eraikuntza2015 - 2018
Eraikuntza2016 -
Arkitektura
Arkitektoa Idom

Obrek hainbat atzerapen jasan dute, izan ere 2007. urtearen hasieran hastea aurreikusten zen, aurretiaz izan ziren atzerapen batzuen ondoren. Proiektuaren arabera, lurra hobeto aprobetxatzeko asmoarekin etxebizitzak bost dorreetan bilduko dira, eta orubearen gehiengoa parkea izango da. Guztira, zazpi eraikin eraikiko dira, 10 eta 28 solairu bitartekoak. 24, 21 eta 20 solairuko dorre bana eta 10 solairuko beste bi eraikin izango dira proiektua osatuko dituztenak.

AtzerapenaAldatu

Dorreen eraikuntza 2005ean hastea aurreikusita zegoen. Hasieran, Eusko Jaurlaritzaren enpresa sustatzaile den Orubidek, lanak 2007ko urte bukaerarako amaiturik egongo zirela esan zuen. Dena den, administrazioaren utzikeriagatik batetik, eta orubean aurkituriko arazoengatik bestetik, proiektua hainbat urtez geldituta egon zen.

2004. urtetik Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailburua zena bi bider izan zen Bolueta dorreak eraikiko diren orubean hauteskunde aurreko beste horrenbeste ekitalditan: 2005. urtean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik Cilindros Bolueta enpresaren eraisketa hasi zelako, eta 2007. urtean udal hauteskundeen aurretik orubearen deskontaminazioa hastear zegoelako. Obrak 2007ko udaberrian hastea espero zen, baina higiezinen burbuilaren ondorioz, proiektua asko atzeratu zen.

BBKren agerpenaAldatu

2009ko urrian, BBK aurrezki kutxak, arazo ekonomikoak zituen Sacyr Vallehermoso enpresari erosi zion egitasmoa eraiki behar zen orubea eta eraikuntza lanak 2010. urtearen amaieran hasiko zirela esan zuen[1]. Azkenean 2016. urtean etxebizitzak eraikitzen hasi ziren[2].

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa