Biberridoen familiako animalia haragijalea, katajinetaren antzekoa (Arctictis binturong). Birmania, Indotxina eta Borneoko tropikoko oihanetan bizi izaten da, baina ohian horietan ere ez da oso ugaria. Kolore iluneko ilea izaten du, eta isatsa, iletsua eta luzea, adarrei heltzeko zuhaitzetan dabilenean. Metro bat inguruko luzera izan ohi du. Ugaztun txikiak, txoriak, arrainak eta intsektuak jan ohi ditu, baina fruituak batez ere. Oso usain garratza botatzen du bere burua arriskuan sumatzen badu. Bere generoko espezie bakarra da.

Binturong-a
1=Binturong (Arctictis binturong) range
Arctictis binturong espeziearen bizilekua

ErreferentziakAldatu