Viverridae

Karniboroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Gorputz liraina, gorputz-adar motzak, isats luzea eta buru zorrotza dituzte, eta espezie asko guruin anal usaintsuak dauzkate.

Viverridae Feliformia Carnivoraren azpiordeneko ugaztun familia bat da. 35 espezie deskribatu dira, katajineta, Binturong eta linsangak besteak beste.

Viverridae
Eozeno-gaur egun

Viverrids mosaic.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
Familia Viverridae
Gray, 1821
Azpifamiliak

Guztiak zonalde tropikaletan bizi dira. Afrikan, Madagaskarren eta Iberiar penintsulan bizi dira. Asiako hego-ekialdean ere bizi dira. Basoetan, sabanan eta gune menditsuetan bizi dira eta batez ere oihan tropikaletan. Espezie asko desagertzeko arriskuan daude, batez ere Cynogale bennettii.

EzaugarriakAldatu

Oso ezaugarri antzinakoak dituzte eta ia-ia ez dira aldatu Eozenoko fosiletatik. Forma ezberdinak badituzte ere askok sudur-luzeko katu baten antza dute. Tamaina aldakorra dute, baina 33 eta 84 zentimetro artean daude.

Gorputz liraina, gorputz-adar motzak, isats luzea eta buru zorrotza dituzte, eta espezie asko guruin anal usaintsuak dauzkate.

     Hortzeri-formula    
3.1.4.2
3.1.4.2

TaxonomiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viverridae  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Viverridae