Bilboko Konpartsak hainbat ekimen antolatu eta sustatzen dituen konpartsen federazioa da, Bilboko Aste Nagusian baita urte osoan zehar ere (aratusteak, Bilbo Kantari, San Tomas, etab.). Bilboko Udalarekin batera, Jai Batzorde Mistoa osatzen dute.[1]

Bilboko konpartsak, Marijaia, txupineroa eta pregoilaria

2024ko Aste Nagusiako egitarauan 600tik gora ekintza prestatu ditu Bilboko Konpartsak.[2] 3.000 inguru konpartsero daude eta konpartsa bakoitzak, batazbeste, 350 pertsona inguru behar ditu txandak betetzeko. [3]

Sorrera eta bilakaera

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bilboko Aste Nagusiaren gaineko zortzi datu.

1978an sortu zen Bilboko jai-eredua non jatorri herrikoi duten konpartsek Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko rol garrantzitsua izan zuten. Denbora asko igaro da 1978tik, baina jai-eredu hori indarren jarraitzen du.

2002an Bilboko Konpartsak federazioa sortzen da, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzeko asmoz: gogotik egiten dute lan konpartsek urte osoan eta hainbat jaitan parte hartzen dute (Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak). Konpartsen helburua herritarrek herritarrentzat egindako jaiak antolatzea da.

 
Konpartsen kokapena 2015eko Aste Nagusian Bilbon.

2024 urtean, federazioak 27 konpartsa koordinatzen zituen. Beteranoenen artean Txomin Barullo, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Kranba, Piztiak, Trikimailu eta Txinparta dira.

2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen. Bestalde, Federiko Ezkerra konpartsa, 1978an Euskadiko Ezkerrako kideek sortua, 90ko hamarkadako erdialdean desagertu zen baina 2012tik aurrera PSE-EEko kideek izen bereko txosna jarri zuten Plaza Biribilean. Urte batzuk beranduago, Erripa kaian ipini zuten txosna.

Funtzionamendua

aldatu

Konpartsen organo nagusia koordinadora da, gutxienez hilero elkartzen da, eta bertan daude 28 konpartsetako ordezkariak. Jai batzordea da, koordinadoran erabakitakoa gauzatzeko ardura duen organoa eta astero biltzen da urte osoan zehar. Udalarekin zubilana organo horrek egiten du. Horrez gain, hurrengo batzordeak daude: programazioa, azpiegitura, komunikazioa, diruzaintza eta protokoloa.[3]

Kultura Ondare Ez-materiala

aldatu

UNESCOk Kultura Ondare Ez-materialaren izendapena eman zion 2009an.

Gaur egungoak

aldatu

Desagertuak

aldatu

Irudiak

aldatu
 
Goitibehera-jaitsiera antolatzen dute Zabalbide kalean.[4][5]
 
Txinbotarrak konpartsak sortutako Kantari app-aren pantaila-irudiak.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Bilboko konpartsak» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Konpartsak, Bilboko. (2024-08-05). «Kirolez betetako Aste Nagusia prestatu dugu» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  3. a b «Aste Nagusiaren sorrera eta historia» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. Bilboko Konpartsak. (2020). Zuk zeuk egin..goitik behera!. Youtube - Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  5. «GOITIBEHERA JEITSIERA - VIII. OPEN ASTE NAGUSIA» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  6. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-09-02). «Pantailatik kantari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Kaskagorri abestia. Akerbeltz "28 konpartsa, bakoitzak du bere xarma..."
  • Kaskagorri abestia entzun. Akerbeltz, Youtube