Kantari (app)

Euskal kantu tradizionalen hitzak irakurtzeko mugikor aplikazioa
Artikulu hau aplikazio informatikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kantari (argipena)».

Kantari telefonorako aplikazio bidez Euskal kanta herrikoien hitzak lortzeko aplikazio informatikoa da. Galder Segurola informatikari bilbotarrak 2012an sortu zuen. Erabiltzaileak kantu jira moduko ekitaldietan parte hartzen duenean telefonotik irakur ditzake kantuen hitzak, ohiko izaten den liburuxka beharrik gabe. 2022ko irailean 11.000 lagunek zeramaten Kantari aplikazioa poltsikoan.[1]

Kantari (app)
Jatorria
Argitaratze-data2012
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Sistema eragileaAndroid eta iOS
Argumentu nagusiaEuskal Kantagintza Berria eta hitzak
kantari.eus

Euskal Herriko hainbat kantu talderen liburuxkak daude zerrenda batean. Bilbo Kantari izan zen lehena, Plentzia Kantagune edo Zarautz Kantuan izan dira euren liburuxkak aplikazioan sartu dituzten azkenetako batzuk.

Badago aukera abesti guztiak zerrenda berean ikusteko eta bilatzeko ere —ia 500 abesti daude guztira—. Bilaketak egin litezke egileka, abestika eta letraka. Abesti bakoitza ireki, eta letra dator osorik. Hitzen eta musikaren egileen izenak ere jartzen ditu, eta abesti bakoitzaren amaieran bideo-karaoke bat ere bai. Gabi de la Maza euskara irakaslearen eta Txantxangorria Youtubeko euskal karaokearen sortzailearen laguntza izan dute horretarako.

Kantari app-aren pantaila-irudiak.[1]

Kolaboratzaileak

aldatu

Galder Segurola-k sortu zuen Kantari app-a, baina hainbat lagunek parte hartu dute horretan. Iñaki Porres-ek lagundu zion iOS-eko bertsioarekin. Plentzia Kantaguneko kantak Plentziako lagunek egin zuten. Bideoak sortzen ere partaide asko ibili dira, baina bereziki Gabi de la Mazak egin zuen lan oparoa. Bilboko Konpartsak, eta Txinbotarrak konpartsa ere eragile eta babesle izan dira...[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-09-02). «Pantailatik kantari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  2. Segurola, Galder. (2012-10-10). Kredituak | Kantari. (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu