Piztiak (konpartsa)
Sorrera: | 2012 |
---|---|
Txupinera: | Loreto Errasti 2014 |
Egoitza: | |
Leloa: | "Animaliak askatu" |
Kideak: | |
Koloreak: | Kamiseta berdea eta beltza. |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: |
Piztiak Bilboko konpartsa bat da. Konpartsa hau antiespezista da eta animalia sufrimendurik gabeko jai herrikoiak, partehartzaileak eta parekideak aldarrikatu nahi ditu Bilboko esparrurako.
Urte osoan zehar animalien eskubideak aintzat hartzeko eta hauenganako errespetuaren alde kontzientziatzeko arloak garatzen dituzte: hitzaldiak antolatzen, hainbat kontzientziazio kanpainak, sukaldaritza begano tailerrak…
Piztiaken kamisetak mugimendu antiespezistaren koloreak daramatza: berdea eta beltza. Aurrekaldean Piztiaken logoa darama, mugimenduaren nazioarteko sinboloa adierazten duena: ukabila eta erpea. Atzekaldean, “Animaliak askatu” daramate idatzita.
Historia
aldatuPiztiak 2012an sortu zen animalien eskubideen aldeko zenbait erakundetan ziharduten pertsonen batzearekin. Helburua bilgune bat sortzea eta lanerako espazio komun bat sortzea izan zen gizartean animalien mugimenduari ordezkaritza bat eman nahian. Gainera beste gizarte mugimenduekin harremanak sortzea eta gizartera balore etiko batzuk gerturatzea bilatzen zen. Piztiak konpartsa animalistatik etikan, errespetuan eta gizarte bidezkoago baterako eboluzioan oinarritutako jai herrikoi eta parte hartzaileen aldeko apustua egiten dute.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Bilboko konpartsen webgune ofiziala (Gaztelaniaz)