Txinparta (konpartsa)

Bilboko konpartsa feminista
Txinparta
Sorrera: 2022
Txupinera:
Egoitza:
Leloa: Kaleak, gauak, jaiak geureak dira.
Kideak:
Koloreak: Morea.
Egoera: Aktibo
Webgunea:

Txinparta edo txinparta feminista Bilboko konpartsa bat da. Bilboko Konpartsak Federazioa osatzen duten emakume* feministen konpartsa ez mistoa da.[1]

Gune seguru, anitz, berdintasunezkoa eta feminista bultzatzeko jaio zen 2022. urtean.

Historia

aldatu

Mamiki desagertu ostean, ehun bazkide baino gehiagoren babesarekin sortutako konpartsa feminista da.[2]

Feminista independenteek osatzen dute eta proiektuan parte hartu nahi duten emakumeen* eta kolektibo feministen parte-hartzea bilatzen dute. Bilboko eta Bizkaiko Mugimendu Feministaren topalekua izateko bokazioa du konpartsak.

2022an sortu bazen ere, 2024an, lehen aldiz, jarriko dute txosna Bilboko Areatzan.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Txinparta Feminista» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  2. Txinparta konpartsa feminista | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).

Kanpo estekak

aldatu