Ireki menu nagusia

Naroa Gaintza Jauregi (Bilbo, 1979) euskal musikaria eta euskal eskola publikoko irakaslea da.

Naroa Gaintza
Bizitza
Jaiotza Bilbo1979  (39/40 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta katedraduna

BizitzaAldatu

Naroa Gaintza deustuarrak ibilbide luzea du musika munduan, horretan oinarriturik egin baitzituen ikasketak, bai kontserbatorioan eta baita unibertsitatean ere. Pianoko ikasketak burutu zituen eta txistu jotzaile trebea dela ere esan dezakegu. Kantu formakuntza egin zuen Mr. Jam eskolan 7 urtez, eta Amaiur erromeria taldearekin hasi zen taula gainean 2004ean, Zazpi urte iraun zuen sasoi honetan 500 bat kontzertu eman zituzten, izan ere, Amaiur, momentuko erromeria taldea bilakatu baitzen. 2011ko urtarrilean, agur esan zuten, Kukutza III gaztetxea zena betez. Nortasun handiko taldea izan zen abeslari ez-trikitilaria zuen lehenengo erromeria taldea izan zelako.

Amaiur martxan zegoen bitartean, Igon Olaguenagarekin batera, Sokaide taldea sortu zuen eta disko bat kaleratu zuten 2010.urtean, Ortozik izenekoa. Eta elkarrekin ere aritu ziren Badok4 izeneko proiektu batean, Euskal Musikaren Historian barrena eramaten gintuen kantu eta azalpen saio didaktiko batean.

Hainbat talde eta musikariekin hartu izan du parte ere, hala nola, Fermin Muguruza, Habeas Corpus, Mandoilek, Zea Mays, Gose eta deigarria den Elliott Murphy abeslari Amerikarrarekin.

2014an, 22M2 taldea, Karratura izeneko lehen bakarkako diskoa.[1] Eta horretan dabil egun, barne mundua 22 metro koadrotan azaleratzen.[2]

DiskografiaAldatu

  • Sokaide (Ortozik) 2010
  • 22M2 (Karratura) (2014)

ErreferentziakAldatu