Txinbotarrak
Sorrera: | 2005 |
---|---|
Txupinera: | Aratz Irazabal (2010) |
Egoitza: | Estrada zalbidea, zk. g. (48013 Zorrotza - Bilbo) |
Leloa: | |
Kideak: | 150 |
Koloreak: | Morea |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: https://web.archive.org/web/20071205165536/http://usuarios.lycos.es/txinbotarrak/ | - |
Txinbotarrak Zorrotza auzoko (Bilbo) konpartsa da eta helburua jai eta kultura herrikoi eta euskaldunak bultzatzea da, bai auzorako bai Bilbo osorako ere.
Kide izateko baldintza bakarra, Zorrotzakoa izatea edo Zorrotzan bizitza soziala egitea da. Auzokideen arteko harremana bultzatzea du helburu, bai elkarte desberdinen artean bai gizabanakoen artean, eta belaunaldien artean ere bai. Hau da, auzoko bizitza dinamizatzea eta beronen subjektu aktiboak izatea, inplikatuz.
Era berean, hainbat ekintzetan parte hartzen du. Alde batetik, Bilboko Konpartsek antolaturiko Inauterietan, Konpartsero Egunean, Bilboko Aste Nagusian, eta Santo Tomasen. Eta bestetik, auzoan Jai Batzordeak eta Taldeen Koordinakundeak antolaturiko Inauterietan, San Joanetan, Mikel Deunaren Jaietan eta Olentzeroren egunean. Horrez gain, bestelako ekintzak antolatzeko asmoa dute, hala nola Ibilaldira eta Araba Euskaraz-era eginiko txangoak.
Historia
aldatuNahiz eta iraganean hainbatetan azaldutako ideia izan, 2005eko Zorrotzako Jaiak arte (irailaren bukaeran eta urriaren hasiera inguruan) ez zen ganoraz mahairatu auzoan konpartsa bat eratzea. Jai eta kultura herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin jaiotako proposamena da. Berehala, auzoko talde eta elkarte desberdinei komunikatu zitzaien, horien artean bereziki Jai Batzordearekin elkarlanean jarduten dutenei.
Jaiak bukatuta, lasaitasun handiagoz, auzokideak balizko konpartsan parte hartzeko prest egongo ziren edo ez aztertzeari ekin zitzaion. Jendearen erantzuna gustukoa bezain harrigarria izan da eta ilusioa eta gogoak nabarmentzen dira hasierako momentutik. Bereziki aipagarriak dira Zorrotzako Gazte Asanblada, Gure Lurra, Askabide kultur elkartea eta Ibai-Arte taldeak, Zorrotzan jai eta herri-kulturaren bultzatzaile nagusiak direnak, zeinen partaideek alde egin zuten proposamena ezagutu bezain laster.
Auzoan izandako harrera onagatik eta behin jendearen asmoak jasota, Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsa sortzea erabaki zen. Izena txinbotik datorkio, auzoan ezaugarri ziren kanaberadietako txori txikia, alegia. Egun, konpartsak 140 kide inguru ditu. Konpartsako kamiseta morea da.
2012an Txinbotarrak konpartsako kidea den Galder Segurolak Kantari aplikazio informatikoa sortu zuen, telefonorako aplikazio bidez Euskal kanta herrikoien hitzak lortzeko.[1] Erabiltzaileak kantu jira moduko ekitaldietan parte hartzen duenean telefonotik irakur ditzake kantuen hitzak, ohiko izaten den liburuxka beharrik gabe.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-09-02). «Pantailatik kantari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).