Bilboko konpartsak
Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren osagarri herrikoi garrantzitsuena dira, bai eta hiriko festetako sortzaile historikoak eta urteroko antolatzaile ofizialak ere, Udalarekin batera. Txosnak dituzte agertoki nagusia.
Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoenen artean Txomin Barullo, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Komantxe, Piztiak eta Trikimailu dira.
2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen. Federiko Ezkerra konpartsa, 1978an Euskadiko Ezkerrako kideek sortua, 90ko hamarkadako erdialdean desagertu zen baina 2012tik aurrera PSE-EEko kideek izen bereko txosna jartzen dute Plaza Biribilean.
Gaur egungoakAldatu
- Aixe-Berri.
- Algara.
- Altxa Porrue.
- Askapeña.
- Bizizaleak.
- Eguzkizaleak.
- Hau Pittu Hau!.
- Hontzak.
- Hor dago Abante!.
- Irrintzi.
- Kaixo.
- Kaskagorri.
- Komantxe.
- Mamiki.
- Mekaguen.
- Moskotarrak.
- Pa...Ya.
- Pinpilinpauxa.
- Piztiak.
- Satorrak.
- Sinkuartel.
- Tintigorri.
- Trikimailu.
- Txinbotarrak.
- Txomin Barullo.
- Txori Barrote.
- Uribarri.
- Zaratas.
DesagertuakAldatu
- Adiskideak.
- Araba Etxea.
- Ardoa Barrura.
- Arrainak.
- Atxuritarrok.
- Etxetxua.
- Gautxoriak.
- Intxausti.
- Ipur Beltzak.
- Izarra.
- Kobeta Mendi
- Lehoiak.
- Mahats-Herri Begoñakoa, hasierako urteetan ibili zena (1978-1984 edo).
- Munduko Jendeak.
- Sama Siku.
- Tximitxurri.
- Txinboak.
- Txintxarri.
- Zaratarrak.