Antonio Maria Uranga
Antonio Maria Uranga (Orio) euskal patroi ezaguna bat izan zen, izan ere Kontxako 3 Bandera irabazi baitzituen, guztiak patroi lanetan. Manuel Olaizolarekin batera Euskal Herriko azken balea ehizatu zuen bost patroietako bat izan zen gainera.
Antonio Maria Uranga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, ? |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatu1901 eta 1910 artean Manuel Olaizolak Kontxako 3 Bandera irabazi zituen baina 1911ean gertaturiko istiluen ondorioz ez zen estropada berririk antolatu 1915 arte. Istilu haiek oraindik gogoan zeuden eta Oriok trainerua atera zuen baina patroi berriarekin, Antonio Maria Urangarekin. Hirugarren egin zuen eta donostiarrek iseka galantak egin zizkieten Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat kaleetan zehr erabiliz. Hau ikusita hurrengo urtean Manuel Olaizola itzuli zen eta irabazi egin zuen Oriok.
1919an irabazi zuen Olaizolak azkenengo bandera eta ordutik aurrera Uranga izan zen oriotarren patroia. 1923 eta 1925eko Kontxako Banderak irabazi zituen baina ondoren San Pedroren aro izugarria iritsi zen eta Urangarenek ezin izan zuten 20. hamarkadan Kontxa berririk eskuratu. 1930an badu garaipen bat Bilbon, Kantauriko Txapelketa izena izan zuena. Abran jokatu zen eta Getaria eta Santurtziri aurrea hartu zien. Donostiako txapelduna zen San Pedro ez zen izan bertan.
1933an iraultza berri bat iritsi zen Oriora eta patroi berria azaldu zen, Domingo Mitxelena, aurrez Urangaren esanetara Kontxak irabazia zena.
Gerra Zibila bukatu berri zela estropada bat inprobisatu zen Donostian eta Antonio Maria Urangak bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen. Tripulazio berak egin zuen arraun Portugaleten eta hango bandera ere eraman zuten Oriora.
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (2): 1923, 1925, (1939).
- Bilboko estropada zaharrak (2): 1930, 1939.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia.