Ciaboga
Ciaboga arraunketari buruzko Donostiako urtekaria da.
Ciaboga | |
---|---|
Mota | Arraunketa |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | Urtekaria |
Historia | |
Sortzailea | Luis Zuzuarregi, Txomin Bontigi |
1924an argitaratu zen lehen aldiz, eta 1962koa izan zen lehen aroko azken alea. Espainiako Gerra Zibila zela eta, urte batzuetan argitaratu gabe izan zen. Kontxako Banderaren estropadak zituen mintzagai nagusi, nahiz eta arraunketako eta, oro har, itsas giroko beste hainbat gai ere jorratzen zituen.
Beste argitaraldi bat izan zuen 1992an, baina iraupen laburra izan zuen ekimenak.
2017tik aurrera, berriro ere argitaratzen hasi ziren, Euskal Itsas Museoaren eskutik. Kontxako Banderaren datan ateratzen dute urtero, ehun urte lehenagoko bandera eta patroi irabazlea hizpide hartuta: Aita Manuel pasaitarra 2017an, Kiriko patroi donostiarra 2018an,Manuel Olaizola oriotarra 2019an, Kiriko berriro 2020an eta abar...
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |