Yannick Bellon

Zinemagilea

Marie-Annick Bellon, ezagunagoa Yannick Bellon, (Miarritze, 1924ko apirilaren 6a - 2019ko ekainaren 2a), euskal zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen. Estilo pertsonal, ausart eta konprometituko zinemagile feminista izan zen. Talentu handiko zazpi hamarkada osatu zituen zinemagintzan, nahiz eta bere lana oso ezaguna ez den Frantziatik kanpo.[1][2][3]

Yannick Bellon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Annick Bellon
JaiotzaBiarritz1924ko apirilaren 6a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParisko 18. barrutia2019ko ekainaren 2a (95 urte)
Familia
AmaDenise Bellon
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea

IMDB: nm0069198 Allocine: 2495 Allmovie: p81301 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bellon Miarritzen jaio zen bere familia, aitaren osasun arazoengatik, Paristik etorri zelako. Bertan 10 urte izan arte bizi izan zen eta gurasoen dibortzioa eta gero, ama Lyon aldeko kazetari judu batekin ezkondu zenean, bertara joan zen.16 urte zituela hasi zen Bigarren Mundu Gerra eta ahizparekin batera Miarritzera iztuli zen, bertan aitona-amonek zaindu zituztelarik. Gazte gaztetatik inguru artistikoan bizi izan zen. Bere ama, Denise Bellon, XX. mendean Frantziako argazkilaririk famatuenetakoa izan zen eta Jacques Brunius zinemagilea, bere osaba. Bere ahizpa Loleh Bellon aktore eta antzerkigilea izan zen.[4] Jacques Bellon magistratua, bere aita. 1954ean Henry Magnan poeta eta kazetariarekin ezkondu zen eta 1963an dibortziatu.[2][5]


Ibilbide profesionala aldatu

24 urte zituela zuzendu zuen Bretainiako uharte batean bere lehendabiziko film laburra, Goémons eta Sari Nagusia jaso zuen Veneziako Biurtekoan.[1] Telebistarako ere lanean ibili zen errealizadore gisa eta 1972an zuzendu zuen bere fikziozko lehen film luzea: Quelque part quelqu'un bere buruz beste egin zuen Henry Magnan senar ohiari omenaldia eginez. 1974an, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuen La Femme de Jean filmarekin, emakumeen askatasunaren eta emantzipazioaren aldeko lana.[2]

Bellon feminista agertuko da bera arduratzen zuten gaien inguruko hausnarketak erakusten zituzten filmak egitearei ekinez: denbora eta oroimena Jamais plus toujours-en, bortxaketa L’Amour violé-n, bularreko minbizia L’Amour nu filmean, artea bazterkeria gainditzeko baliabide gisa Les Enfants du désordre filmean, bisexualitatea La Triche-en eta ekologia L’Affût filmean. 2001ean, Chris Markerrekin batera, ama omendu nahi izan zuen Le Souvenir d’un avenir filmarekin. 2018an zuzendu zuen bere azken lana (D’où vient cet air lointain?).[1]

Filmografia aldatu

  • D’où vient cet air lointain? (2018)
  • Le souvenir d'un avenir (2001)
  • L'affût (1992)
  • Les enfants du désordre (1989)
  • La triche (1984)
  • L'amour nu (1981)
  • L'amour violé (1978)
  • Jamais plus toujours (1976)
  • La femme de Jean (1974)
  • Quelque part quelqu'un (1972)
  • Le bureau des mariages (1962)
  • Le second souffle (1959)
  • Un matin comme les autres (1956)
  • Varsovie, quand même... (1954)
  • Colette (1951)
  • Goémons (1948)

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Yannick Bellon» www.filmotecavasca.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  2. a b c «Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca | Bilboko Arte Ederren Museoa» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  3. Tarr, Carrie. (2003-01-01). «Feminist influences on the work of Yannick Bellon in the 1970s» Studies in French Cinema 3 (1): 55–65.  doi:10.1386/sfci.3.1.55/0. ISSN 1471-5880. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Yannick Bellon, una cineasta adelantada a su tiempo» El Diario Vasco 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  5. «Yannick Bellon» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  6. a b «Euskadiko Filmategiak Yannick Bellon zuzendariaren ibilbidea omenduko du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).

Kanpo estekak aldatu