Etruskoa[1] antzinako etruriarren hizkuntza izan zen, egungo Italiako Etrurian (gauro Toskanan, mendebaldeko Umbrian eta iparraldeko Lazion) eta Lombardia, Veneto eta Emilia-Romagnako eskualde batzuetan (non galiarrek etruriarrak sartu zituzten) mintzatzen zena. Etruskoa latinak erabat ordeztu zuen, agiri batzuk, latinezko mailegu batzuk (adibidez, persona, φersu etruskotik erakarria) eta toponimo batzuk (tartean, Erroma) utzi zituen arren.

Etruskoa
𐌓𐌀𐌔𐌍𐌀
K.a. VI. mendeko hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAntzinako Etruria
Hiztunak0
EskualdeaItaliar penintsula
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa eta lokatiboa
AlfabetoaEtruscan alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ett
Glottologetru1241
Wikipediaett
IETFett

Etruriarrek literatura oparoa zuten, baina liburu bat soilik iritsi zaigu. Erromatar jakintsu batzuk (Varron adibidez) baino ez ziren gai etruskoa irakurtzeko. Azken irakurle ezaguna Klaudio enperadorea izan zen, galdurik dagoen Tyrrenikà izeneko hiztegi elebiduna egin zuena.

Italiar penintsulatik kanpora, etruskozko idazkunak aurkitu dira Afrikan, Korsikan, Elban, Gallia Narbonensis eskualdean, Grezian, Balkanetan eta Itsaso Beltzean. Gehienak, alde handiz, Italian aurkitu dira.

Lemnos uhartean, 1886an, etruskoa eta hura baino lehenagoko frigiera idazteko erabiltzen zuten alfabetoaren antzeko batean egindako idazkun bat aurkitu zuten; horien guztien jatorria Eubeako idazte sistema da. Hainbat adituren ustez, Lemnosko hizkuntza Brontze Aro Berantean heldu bide zen, Mizenasko agintariek Siziliako, Sardiniako eta Italiar penintsulako hainbat aldetako mertzenarioak errekrutatu zituztenean.[2]

Alfabetoa aldatu

𐌀 𐌂 𐌃 𐌄 𐌅 𐌆 𐌇 𐌈 𐌉 𐌋 𐌌 𐌍 𐌐 𐌑 𐌓 𐌔 𐌕 𐌖 𐌘 𐌙 𐌚
A C D E V Z H Θ I L M N P Ś R S T U Φ Ψ F


Etruskozko idazkun bat.

Erreferentziak aldatu

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. (Ingelesez) de Ligt, Luuk. (2008-2009). «An ‘Eteocretan’ Inscription from Praisos and the Homeland of the Sea Peoples» Talanta XL-XLI: 151–172..

Kanpo estekak aldatu