Dennis Rodman (Trenton, New Jersey, Estatu Batuak, 1961eko maiatzaren 13a), saskibaloi jokalari profesional ohia da. 7 urtez jarraian, NBAko erreboteatzaile nagusia izan zen. Oso ezaguna egin zen, kantxa barruan eta kanpoan izandako jarrera lotsagabe eta polemikoarengatik. Telebistan eta zineman ere parte hartu du.

Dennis Rodman
Bizitza
JaiotzaTrenton1961eko maiatzaren 13a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTrenton
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Carmen Electra  (1998ko azaroaren 14a -  1999ko apirilaren 6a)
Michelle Moyer (en) Itzuli  (2003 -  2012)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSouth Oak Cliff High School (en) Itzuli
Southeastern Oklahoma State University (en) Itzuli
(1983 - 1986)
North Central Texas College (en) Itzuli
(1983 - 1983)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, ahots-aktorea, aktorea, saskibaloi entrenatzailea, borrokalari profesionala, zinema aktorea eta borrokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Los Angeles Lakers1999-1999
Brighton Bears (en) Itzuli2006-2006
Tijuana Dragons (en) Itzuli2005-2006
Long Beach Jam (en) Itzuli2003-2004
Orange County Buzz (en) Itzuli2004-2005
Dallas Mavericks2000-2000
Torpan Pojat (en) Itzuli2005-2005
Detroit Pistons1986-1993hegal-pibot10
San Antonio Spurs1993-1995hegal-pibot10
Chicago Bulls1995-1998hegal-pibot91
Southeastern Oklahoma State Savage Storm men's basketball (en) Itzuli1983-1986
Fuerza Regia (en) Itzuli2004-2004
Draft NBA Detroit Pistons
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
hegalekoa
Pisua100 kilogramo
Altuera202 zentimetro
Jasotako sariak

dennisrodman.com
IMDB: nm0005379 Allocine: 20016 Rottentomatoes: celebrity/dennis_rodman Allmovie: p225173 TV.com: people/dennis-rodman
Twitter: dennisrodman Musicbrainz: efe3d5b2-1cd7-4f27-aaf3-2aa8a388bd37 Discogs: 109564 Allmusic: mn0001275015 Edit the value on Wikidata

Rodman 1990eko hamarkadako NBAko jokalari handienetako bat izan da, defentsa aparta baitzuen. Beste inor ez da gai izan erasoan bikain aritzen ziren hainbat jokalari (hala nola Michael Jordan, Scottie Pippen, Magic Johnson, Larry Bird, Shaquille O'Neal, Alonzo Mourning, Shawn Kemp, Karl Malone edota Charles Barkley) geldiarazteko.

Estetikaren aldetik ere gustukoa du nabarmentzea: gorputz erdia tatuajez beterik du, eta piercing asko ditu; ilearen kolorea sarritan aldatu izan du; eta emakume ezkongaiaren arroparekin aurkeztu zuen bere liburu autobiografikoa. Kim Jong-un diktadorearen adiskidea da.[1] Carmen Electrarekin ezkonduta izan zen denboraldi batez, eta Madonna abeslariarekin ere ibili zen bolada batean.

Kirol ibilbidea aldatu

NBA aldatu

Detroit Pistons aldatu

1986ko NBAren Draft-eko 2. errondako 17. postuan aukeratu zuen Detroit Pistonsek. Urte horietan, Detroiteko taldeak oso jokalari onak zituen, Isiah Thomas, Joe Dummars edota Bill Laimbeer esaterako. Rodmanen jokatzeko moduak segituan asimilatu zuen taldeak, berau, oso talde gogorra eta intetsoa zelako. Hala ere, 1987ko finala galdu egin zuten Boston Celtics taldearen aurka. Final horietan, Rodmanek lan aparta burutu zuen Larry Birden defentsan.

1988/1989 denboraldian, Rodmanek bere jokoa izugarri hobetu zuen. Urte horretan Chicago Bulls talde gazteari gailendu zitzaien finalean eta NBAko lehen tituloa lortu zuten. Hurrengo urtean ere, bigarren aldiz lortu zuten NBAko eraztuna. Urte horretan gainera, ligako defendatzailerik onenaren saria lortu zuen. 1991ean berriz, bigarren aldiz lortu zuen titulu pertsonal hau. Urte honetan, Dennisek 12,5 errebote hartu zituen partiduko.

1992. urtean, bere jokoa hobetuz joan zen eta bere partiduko batez bestekoa 18 errebotetara iritsi zen. 1992ko Martxoan, 34 errebote hartu zituen partidu batean, bere historia profesional guztiko errebote kopururik handiena. Horrelako partidengatik, bere karrera osoan lortu zituen 7 tituluetatik, lehen erreboteatzaile onenaren titulua jaso zuen. 1993an, Detroit Pistons taldearekin jokatuko zuen azken denboraldia izango zen.

Gau gogoangarria aldatu

1992/1993ko denboraldiko gau batean, Rodman bere autoan arma bat zuela aurkitu zuten Detroit Pistons taldearen estadioko aparkalekuan. Rodmanen liburu autobiografikoan berak dioen bezala, gaur horretan Dennis zaharra hil eta berriari ateratzen utzi zion. Denboraldi horren amaieran, San Antonio Spurs taldera eskualdatu zuten Isiah Morrisekin batera, Sean Elliott eta David Wooden ordez.

San Antonio Spurs aldatu

San Antonio Spurs taldean bere jokoa egiten jarraitu zuen Rodmanek. Honen ondorioz, bere taldekidea zen David Robinson pibotak, puntuak sartzeko erraztasun gehiago izan zituen. Robinson, puntu gehien sartu zituen jokalaria izan zen urte horretan eta Rodman erreboteatzaile nagusiena izan zen berriro ere. NBAko istorian lehen aldia izan zen talde berbereko bi jokalarik horrelako saria lortzen zutela. Hurrengo urteetan, taldeari bere istoriako errekorrik onena lortzen lagundu zion (62-20) eta konferentziako finaletaraino iritsi ziren. Hala ere, zelai jokoetatik kanpo zuen bizitzaren ondorioz (Madonna abeslariarekin ibili zen garai batean). Honez gain, bere ilea kolorez aldatzen hasi zen. Azkenean, taldeko buruzagiek Rodman kaleratu egin zuten konferentziako finaleko 5. partidan taldearekin batera ez zelako iritsi.

Chicago Bulls aldatu

1994/1995 denboraldiaren ostean, Rodman Chicago Bulls talderan joan zen, bertan, Horace Grantek utzitako hutsunea betetzeko. Urte horretan, Scottie Pippen eta Michael Jordanekin (bere erretirotik itzuli zen) topo egin zuen eta Chicagoko taldearen aurreko urteko marka 25 partidatan hobetu zuten (47-35).

1995/1996 denboraldian, NBAko markarik onena lortu zuten (72-10) eta liga ere bereganatu zuten. Urte horretan, Jordan, Pippen eta Rodman NBA-ko talde defentsiborik onenean sartu zituzten. Lehen aldia izan zen, talde berdineko hiru jokalarik horrelako saria jasotzen zutela. Honez gain, Rodmanek 5. aldiz lortu zuen ligako erreboteatzailerik onenaren saria eta aurreko taldean Robinsonekin egin zuen berbera lortu zuen, kasu honetan Jordanekin. Rodman eta Jordanek beste bi urtetan lortuko zuen erreboteatzaile onenaren saria eta saskiratzaile onenaren saria (1997 eta 1998 urteetan). Urte horietan gainea, NBAko hiru liga lortu zituzten.

Rodmanek, 1997/1998 denboraldian utzi zuen Chicago Bulls taldea, urte horretan taldea birmoldatzen hasi ziren. Gainera, NBA-ko izar handi bezala jokatuko zuen azken urtea izango zen ere, zeren honen ostean, bere ibilibide profesionala maldan behera hasi zen.

Chicago Bulls utzi ondoko urteak aldatu

Chicago Bulls taldea utzi ondoren, beste talde batzuetan ibili zen Rodman. Los Angeles Lakers taldean probatu zuen lehenik, Kobe Bryant, Ron Harper edota Shaquille O'Neal bezalako jokalariekin. Los Angeleseko taldean 23 partida bakarrik jokatu zituen eta taldetik bota zuten.

1999/2000 denboraldian, eta 38 urterekin, Dallas Mavericks taldearekin sinatu zuen. Dallaseko taldearekin maila oso ona eman zuen baina taldearen jabeekin eta entrenatzailearekin izandako liskarren ondorioz, taldetik bota zuten. Urte horretan 12 partida jokatu zituen bakarrik eta oraingoz, NBA-n jokatu duen azken urtea izan da.

Denboraldi bat erretiratua egon ostean, Mexikoko Fuerza Regia de Monterrey taldean jokatu zuen eta Tijuanako Dragoiekin ere bai. Ingalaterrako ligako bi partida ere jokatu zituen Brightoneko Brighton Bears taldearekin.

Beste lan batzuk aldatu

Aktore lanak aldatu

1997. urtean zinean debutatu zuen Double Team filmean, Jean Claude Van Dammerekin batera. Simon Sez pelikulan ere parte hartu zuen 1999an eta Tom Berenger aktorearekin ere Cutaway pelikulan jardun zuen 2000. urtean.

Borrokalari profesional aldatu

Borrokalari aritu zen World Championship Wrestling saioetan, Hulk Hoganen alboan. Bere lehen borrokaldia 1997ko Uztailaren 13an izan zen. 1998an berriz ere borrokatu zuen Hulk Hoganen ondoan, Karl Maloneren (NBAko beste jokalari bat) aurka. 1999ko abuztuaren 14an egin zuen azken borrokaldia.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Rodman