Ireki menu nagusia

Shawn T. Kemp (Elkhart, Indiana, Estatu Batuak, 1969ko azaroaren 26a - ) saskibaloi jokalari profesionala izan zen 90eko hamarkadan. Estatu Batuetako unibertsitate ezberdin askotatik pasa ondoren, eta arazo ezberdin ugari izan ondoren, 1989ko NBAren Draft-ean Seattle Supersonics taldeak hartu zuen 19 urterekin.

Shawn Kemp
Shawn Kemp Concord High School 1988.jpg
Bizitza
Jaiotza Elkhart (Indiana)1969ko azaroaren  26a (49 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Concord High School Itzuli
University of Kentucky Itzuli
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers-
Cleveland Cavaliers-
Seattle Supersonics-
Orlando Magic-
Draft NBA Seattle Supersonics
 
Posizio edo espezialitatea hegal-pibota
Pisua 105 kilogramo
Altuera 208 zentimetro
Jasotako sariak
reignman.com

Eduki-taula

Kirol ibilbideaAldatu

NBAAldatu

Seattle SupersonicsAldatu

Seattlek draftean hartu zuenean, Kemp, NBAko jokalaririk gazteena bilakatu zen. Bere kondizio fisikoengatik, segituan sartu zen taldearen dinamikan eta Gary Paytonekin batera, taldeko jokalaririk garrantzitsuena bilakatu zen. Bikote hau, ligako ikuskizunik ederrenetako bat bilakatu zen. Payton, ematen zituen asistentziengatik eta Kemp, saskia birrintzeko zuen habileziagatik.

Kemp, Payton, Sam Perkins, Detlef Schrempf eta Hesey Hawkinsekin batera oso talde lehiakorra bilakatu zen Seattlekoa. 1996. urtean beraien konferentziako finalera iritsi ziren, baina Michael Jordanen Chicago Bullsen aurka galdu egin zuten. Hala ere, final hori zazpi partidetara iristea lortu zuten.

Urte honen ostean, Kemp eta Sonicseko jabeen arteko erlazioa asko okertu zen. Honen ondorioz, 1996/1997 denboraldian, Cleveland Cavaliers taldera bidali zuten.

Cleveland CavaliersAldatu

Clevelanden lehen bi urte oso onak egin zituen. Baina bi urte hauen ondoren, Kempen jokoa izugarri jeitsi zen, kokaina eta alkoholarekin zituen arazoengatik, eta izugarri gizendu zelako.

1999/2000 denboraldian Portland Trail Blazers taldera bidali zuten.

Portland Trail BlazersAldatu

Portlandeko taldean, Seattle Supersonicsen bere entrenatzailea izan zen Bob Whitsittekin bat egin zuen baina bere arazoak berdin jarraitu zuten. Honela, Kemp desintoxikazio zentru batean sartu zuten. Bi urte eskasen ondoren, Portlandetik bota egin zuten.

Orlando MagicAldatu

Orlando Magic taldeak, 2002ko Irailaren 5ean Shawn Kemp fitxatu zuen denboraldi hasieran. Nahikoa denboraldi txukuna burutu zuen baina drogen aurkako komisioarekin izandako liskar baten ondorioz, bere ibilbide profesionala bukatu egin zen.

NBA-ko ibilbidea amaitu osteanAldatu

2005eko Apirilaren 4ean Shorelinen, Washingtonen atxilotu egin zuten. 2005eko Apirilaren 29an, drogak edukitzeagatik salatu zuten eta zigortu egin zuten.

NBAra itzuli nahi duela askotan esan du eta gaur egun hori lortzeko lanean dabil. 2008an jokalekuetara itzuli zen Italiako ligan, Premiata Montegaranaro taldearekin baina ez zuen denboraldia amaitu.

Kanpo loturakAldatu