Kobe Bryant

Kobe Bean Bryant (Filadelfia, 1978ko abuztuaren 23a - Calabasas, Kalifornia, 2020ko urtarrilaren 26a), estatubatuar saskibaloi jokalaria izan zen. NBA ligako jokalaririk gailenetakoa izan zen[1], hainbat urtez Los Angeles Lakers taldean jokatu zuen. NBAko bost eraztun irabazi zituen bere kirol ibilbidean zehar.

Kobe Bryant
Kobe Bryant 2015.jpg
(2015)
Bizitza
Izen osoaKobe Bean Bryant
JaiotzaFiladelfia1978ko abuztuaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLower Merion Township (en) Itzuli
Newport Beach (Kalifornia)
Reggio di Calabria
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCalabasas (Kalifornia)2020ko urtarrilaren 26a (41 urte)
Hobiratze lekuaPacific View Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaikertzekea: hegazkin istripua
Familia
AitaJoe Bryant
AmaPam Bryant
Ezkontidea(k)Vanessa Laine Bryant  (2001 -  2020)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLower Merion High School (en) Itzuli 1996)
School of the Woods – Montessori (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta gidoilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Los Angeles Lakers1996-2016eskolta24
Draft NBA Charlotte Bobcats
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
antolatzailea
swingman (en) Itzuli
hegalekoa
Kirol zenbakia24
8
Pisua96 kilogramo
Altuera198 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoahip hopa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

kobebryant.com
IMDB: nm1101483 Allocine: 127271 Rottentomatoes: celebrity/kobe_bryant Allmovie: p278496 Metacritic: person/kobe-bryant TV.com: people/kobe-bryant
Facebook: Kobe Twitter: kobebryant Instagram: kobebryant Spotify: 1EwpUxkGyVYwO3PNnoF3Jj iTunes: 268305677 Last fm: Kobe+Bryant Musicbrainz: c50e111f-3e84-4bb4-871f-95e3e89f3c88 Discogs: 208244 Allmusic: mn0001808325 Olympic.org: kobe-bryant Find a Grave: 206570040 Deezer: 4171490 Edit the value on Wikidata
Kobe Bryant's signature.svg

Joe "Jellybean" Bryanten semea zen, Philadelphia 76ers taldeko jokalari izandakoa.[2]

BiografiaAldatu

Bryant Filadelfian, Pennsylvanian, jaio zen, Joe eta Pam Bryant-en seme gazteena izanda. Bi arreba nagusi zituen: Shaya eta Sharia.

Bryant-ek sei urte zeuzkalarik, aitak NBA utzi eta familiarekin Italiara joan zen, non profesionalki saskibaloian aritu zen. Bryant umea hango bizimodura ohitu zen eta italieraz erraz hitz egitea lortu zuen. Txikitan futbolean ikasi zuen eta AC Milan zuen talderik gogokoena; hori gutxi balitz, Italiatik irten ez balitz futbolaria litzatekeela esan zuen saskibaloilariak. Bryant FC Barcelona, Ronaldinho eta Frank Rijkaard-en zale amorratua zen.

1991n Bryant Estatu Batuetara itzuli eta Philadelphiako Lower Merion Institutuan ikasten zuen, non izugarrizko ibilbideagatik eskerron nazionala irabazi zuen. Bryant institutuaren historian saskiratzailerik onena izan zen 2.883 punturekin, Wilt Chamberlain-en marka (2.359 puntu) gaindituz eta Carlin Warley-ena (2.441 puntu) ere bai. 'Senior' urtean USA Today-k eta Parade Magazine-k doatu zuten Naismith Prep Player of the Year Award sariarekin McDonald's All-America Team-en sartzearekin. Denboraldi hartan batez besteko lorpenak 30.8 puntu, 12 errebote, 6.5 pase eta 3.8 tapoi ziren, Lower Merion Class AAAA estatuko titulura bultzatuz 31 eta 2 rekordarekin. Marple Newtow taldearen aurka bere partidurik onena lortu zuen 50 punturekin.

Distiratu ondoren, NBAra jauztea eta Draft-en aurkeztea erabaki zuen Bryantek. Unibertsitatera joatea erabaki izango balu, Duke Unibertsitatea aukeratuko lukeela onartu zuen bere Twitter kontuan[3].

NBAko ibilbideaAldatu

1996-1999: Lehenengo urteakAldatu

1996ko Draft-en Charlotte Hornets-ek hautatu zuen 13. postuan[4]. Jerry West orduko Lakers-en 'general manager-ek' Kobe-ren sakibaloiko potentziala eta gaitasunak ikusi zituen 'campus pre-draft-etan'[5]. Draft egokitu eta berehala, Hornets-ekin barik Lakers-ekin jokatu nahi zuela nabarmendu zuen Bryant-ek. Hamabost egunen buruan, West-ek taldez aldatu zuen Vlade Divac pibot titularra Hornets-era Bryant gaztearen truke.

Lehenbiziko denboraldian ez zuen asko jokatu, 7.6 puntu, 7.6 puntu, 1.9 errebote, 1.3 pase eta 15.5 minutu batez beste lortu zituelarik 71 partidutan -berauekotako 6tan titularra izanda-. 11.3 puntu lortu zituen 'denboraldi erregularreko' azken 13 partiduetan; eta 20 minutu baino gehiagoz jokatutako 26 partiduetan, 12.4 puntu[6]. All-Star Weekend-en izarretako bat izan zen, lehenik 31 puntu Schick Rookie Game-en lortuz, eta gero Slam Dunk Txapelketa irabaziz 50 puntuetako 49 lortuta.

HeriotzaAldatu

2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripua izan ostean.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Anexo:Máximos anotadores de la historia de la NBA. 2021-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Joe Bryant. 2020-11-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Ingelesez) «Now Kobe Bryant says he'd have picked Duke, not UNC, if he went to college» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Ingelesez) «1996 NBA Draft» Basketball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2016-04-14). «Jerry West didn't need much time to make up his mind about Kobe Bryant» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. «Kobe Bryant 1996-1997 Game Log, Detailed Game by Game Stats» www.lakersuniverse.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. (Ingelesez) «Kobe Bryant & Daughter Die in Helicopter Crash, 3 Bodies Recovered» TMZ (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekakAldatu