Inozentzio XI.a

Benedetto Odescalchi» orritik birbideratua)

Inozentzio XI.a[1] (Como, 1611ko maiatzak 16Erroma, 1689ko abuztuak 12) Eliza Katolikoko 240. aita santua izan zen 1676 eta 1689 bitartean.

Inozentzio XI.a


240. Aita santu

1676ko irailaren 21a - 1689ko abuztuaren 12a
Klemente X.a - Alexandro VIII.a
Kolegio Kardenalizioko kamarlengoa

1660 - 1661
Federico Sforza (en) Itzuli - Camillo Astalli (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1650eko apirilaren 4a - 1656ko martxoaren 6a
Antonio Tornielli (en) Itzuli - Giulio Maria Odescalchi (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Novara (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenedetto Odescalchi
JaiotzaComo1611ko maiatzaren 16a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1689ko abuztuaren 12a (78 urte) (78 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Familia
AitaLivio Odescalchi
AmaPaola Castelli
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaErba-Odescalchi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Santutegia
Abuztuaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaServite Order (en) Itzuli

Find a Grave: 434322 Edit the value on Wikidata

Jatorria eta prestakuntza aldatu

Benedetto Giulio Odescalchi izenarekin jaioa, Livio Odescalchi, Como hiriko patrizioa eta honen emazte Paola Castelliren semea zen, azken hau Bergamoko merkatari familia batekoa. Bere aita laster hil zen, baina bere hiru osaba eta anaia batek Milan, Venezia, Erroma, Napoli, Cracovia eta Nurembergen sukurtsalak zituen banku bat sortu zuten Genovan. Negozio honek oparotasun handia eman zion familiari. Bere beste anaia bat, Giulio Maria, monje benitoarra izan zen eta beranduago Novarako gotzaina (1656-1667).

Bere lehen ikasketak Comoko jesuitekin egin zituen. Hamabost urterekin bere familiaren bankuaren Genovako egoitzan bankari profesioa ikasi zuen. Erromako La Sapienza unibertsitatean eta Napolikoan ikasi zuen, azken honetan zuzenbide zibil eta zuzenbide kanonikoan doktoretza lortuz.

Eliz karrera aldatu

Bere apaiz ordenakuntzaren baldintzak ez dira ageri. 1640an, Urbano VIII.a aita santuak protonotario apostoliko participantium izendatu zuen, eta bi urte beranduago Grazia eta Justiziako Signatura Apostolikoko auzitegietako erreferendarioa. Inozentzio X.a aita santuak Ganbera Apostolikoko klerigo izendatu zuen, eta ondoren honetako presidente, Anconako komisarioa, Maceratako gobernaria, Erromako Markako eskualdeko komisario finantzieroa eta Picenoko gobernaria.

Kardenaltza eta gotzaintza aldatu

1645ean, Inozentzio X.a aita santuak S. Cosma e Damianoko kardenal diakono izendatu zuen. Bi urte beranduago Graziako Signatura Apostolikoko prefektu izendatua izan zen, eta 1658an Ferrarako hiri eta lurraldeko legatu, toki hauetan gosete latz bat jasaten ari zenean. Aita Santuak "behartsuen aita" bezala aurkeztu zuen.

1650ean Odescalchi Novarako gotzain izendatua izan zen, kargu honetan, bere egoitzako irabazi guztiak diozesian behartsuei eta gaixoei laguntzeko gastatu zituelarik. Aita Santuaren baimenarekin kargua uztea erabaki zuen 1656an. Jada Erroman, zenbait kongregaziotako kontsultorea izan zen, eta 1659an bere kardenal diakono kargua S. Onofrio tituluagatik aldatu zuen. Hurrengo urtean Kolegio Kardenalizioko kamarlengo izendatua izan zen.

1655, 1667 eta 1669-1670eko konklabeetan parte hartu zuen, azken honetan Luis XIV.a Frantziakoa erregearen izenean S. Maria sopra Minerva tituluarekin Retzeko kardenala zen Jean-François Paul de Gondik Odescalchiren hautagaitza betatu zuelarik. 1676koan ere parte hartu zuen, non aita santu izendatua izan zen.

Aitasanutza aldatu

Aukeraketa aldatu

Luis XIV.a Frantziako erregeak, bere oposizioa gogorra bazen ere, azken honetan kardenalen eta erromatar herriaren borondatearen aurrean amore eman behar izan zuen. Kardenal frantziarrei oso betebehar garbia eman zien erregeak. Berriz ere bere errege eragina erabili nahi zuen Odescalchiren hautaketaren aurrean. Baina honen ordez, kardenalek eta erromatar herriak Odescalchi euren aita santu bezala nahi zutela ikusirik, zehazki frantziar kardenalei aginduak eman behar izan zizkien (aipaturiko Gondi Retzekoa, Emmanuel Théodose de la Tour d'Auvergne Bouillongoa, S. Lorenzo in Panisperma titulua zuena, Cesar d'Estrées, SS. Trinitá al Monte Pincio tituluduna eta Laongo gotzaina zena, eta Pierre de Bonzi, S. Onofrio tituluduna eta Toulouseko artzapezpikua zena) Odecalchiren hautaketaren aurka boto ez zezaten. 1676ko irailak 21ean, konklabean 21 egun eman ondoren, Odescalchi aita santu aukeratua izan zen. Hurrengo urriak 4an Vatikanoko Basilika Patriarkalean koroatu zuen Francesco Maidalchini kardinalak, S. Maria in Via Latako protodiakonoa zena.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio XI.a  


Aurrekoa
Klemente X.a
Aita Santua
1676-1689
Ondorengoa
Alexandro VIII.a