Belén Bengoetxea

EHUko irakaslea eta ikertzailea

Belén Bengoetxea Rementeria (Durango, Bizkaia, 1966ko abenduaren 30a) ikertzailea eta EHUko irakaslea da. Arkeologia arloan hainbat ikerketa eta argitalpen egin ditu. 2022tik Gasteizko Letren Fakultateko dekanoa.

Belén Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaDurango1966ko abenduaren 30a (57 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

Inguma: belen-bengoetxea-rementeria

Biografia aldatu

Belén Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Unibertsitateko irakasle titularra da. Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1989), Arkeologiako Eskola Praktikoan diplomatua Deustuko Unibertsitatean (1989), Ondare Historiko eta Artistikoan Masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean (1992), eta Historian Doktorea da EHUn (2016). Bere doktoretza-tesia: “Hiri-arkeologia eta EAEko Zentro Historikoen plangintza. Analisi kritikoa, proposamen berriak eta etorkizunerako perspektibak”, Juan Antonio Quirós eta Agustín Azkaratek zuzendua izan zen, eta bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen.[1]

Irakaskuntzaz gain ikerkuntzan ere aritu da. Azken urteotan landu dituen ikerketa-ildo nagusiak hauek izan dira: EAEko hiribilduen hiri-arkeologia, Aro modernoko arkeologia, Arkeologiaren didaktika eta Ondare arkeologikoaren kudeaketa eta hedapena.[1]

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat hiribildutan hiri-indusketa ugari zuzendu ditu, nahiz eta lan asko Durango hiribilduan zentratu diren. Bertan, hainbat indusketa zuzendu eta koordinatzeaz gain, arkeologia-ondarea zabaltzeko hainbat ekimen garatu ditu. Lekeitio eta Otxandio hiribilduak ere aipatzekoak dira. Azken honetan egin ditu indusketak 2019 eta 2022 bitartean, bere ikerketen ardatz bihurtu delarik. Aztertutako Arabako hiribilduen artean, Gatzaga Buradongoa nabarmentzen da. Lan horien emaitzak hainbat artikulu eta liburu kolektibotan islatu dira.[1]

Era berean, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola "Boterearen arkeologia eta penintsulako iparraldeko feudalizazioa" izenekoan, "Erdi Aroko paisaiaren sorrera Ipar Penintsulan: V. eta XII. mendeetako herrixken arkeologia", edo "Erdi Aroko paisaien eraketa penintsulako iparraldean eta Europan: Nekazaritza eta abeltzaintza V. eta XII. mendeetan" izenekoa.[1]

A. Azkarate irakasleak zuzendutako “Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldea” izeneko Ikerketa Talde Kontsolidatuko kide izan da 2003 eta 2005 artean, eta UPV/EHUko "Erdi Aroko eta Erdi Aroaren Ondoko Arkeologiako Ikerketa Taldeko" kide ere izan da, J.A. Quirós Castillo irakasleak zuzendua 2006 eta 2010 bitartean. Horrez gain, J.A. Quirós irakasleak zuzendutako "Kultura Ondare eta Paisaien Ikerketa Taldea (GIPYPAC)" izeneko ikerketa talde kontsolidatuaren kidea ere izan da.[1]

Irakaskuntza eta ikerketaz aparte, 2011tik aurrera EHUko kudeaketa organoetan ere parte hartu du. Letren Fakultateko Dekanotza Taldeko kidea izan da,[2] eta UPV/EHUko Historia Graduaren koordinatzailea ere bai.[3] 2022an Gasteizko Letren Fakultateko dekano kargua hartu du.  Historia egiten du, erakundean izendatutako lehen emakumea baita.[4]

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • Durango historian Barrena. Bengoetxea Rementeria, Belen / García Camino, Iñaki / Martínez Rueda, Fernando. 2013[5]
  • Durango 800 urte historian: Durangoko Arte eta Historia Museoko Historia Jardunaldietako 10 urte = Durango, 800 años de historia: 10 años de las Jornadas de Historia del Museo de Arte e Historia de Durango. 2010. ISBN 978-84-7849-034-9.[6]
  • Arqueología III. Arqueología medieval y postmedieval. Juan Antonio Quirós Castillo, Belén Bengoetxea Rementería. 2010.[7]
  • Arqueología III. Arqueología postclásica. Belén Bengoetxea Rementería, Juan Antonio Quirós Castillo. 2006[8]
  • Hiri-arkeologia Euskal Herrian. Definizioa, eztabaida eta problematikak. Jurgi Kintana eta Karmele Artetxe (argitaratzaileak)[9]
  • Aintzinaro Berantiarreko nekropoliak Euskal Herrian. Karmele Artetxe (argitaratzailea).[10]
  • Iurreta: ertarotik XX, mendera: arte eta historia. Belén Bengoetxea Rementería. 1998.[11]
  • Durango: hiri egituraren aldaketa historikoak. Belén Bengoetxea Rementería, Silvia Cajigas Panera. 1997.[12]

Aldizkarietako artikuluak (aukeraketa) aldatu

  • Plaza Nagusia. Arkeoikuska: Ikerketa arkeologikoa,  0213-8921, 2019 zkia, 2019, 339-346 orr.
  • El Limitado (Álava-Aramaio / Bizkaia-Otxandio). Arkeoikuska: Ikerketa arkeologikoa,  0213-8921, 2019 zkia., 2019, 510-514 orr.
  • San Pedro de Tabira de Durango (Bizkaia). Evolución constructiva de su espacio y arquitectura. Kobie. Paleoantropología,  0214-7971, 33 zkia. 2014, 89-106 orr.
  • Sobre la enseñanza práctica de la arqueología en la formación inicial: diseño y aplicación de un programa basado en competencias. Iber: Gizarte-zientzien, geografiaren eta historiaren didaktika,  1133-9810, 57 zkia., 2008 (Arkeologia esperimentalari eskainitako alea ), 60-72 orr.
  • Arqueología de las murallas urbanas medievales en el País Vasco: nuevas vías interpretativas. Veleia: Historiaurrea, antzinako historia, arkeologia eta filologia klasikoen aldizkaria,  0213-2095, 24-25 zkia., 2, 2007-2008
  • La villa medieval de Salinillas de Buradón (Álava): Una aproximación a la génesis y evolución de su espacio urbano. Erdi Aroko arkeologia eta lurraldea,  1134-3184,  2386-5423, 8 zkia, 2001, 253-287 orr.
  • La villa de Lekeitio (Bizkaia): núcleo urbano desde la antigüedad. Kobie. Paleoantropología,  0214-7971, 22 zkia, 1995, 219-246 orr.
  • Aportaciones de la arqueología a algunas cuestiones del Durango medieval. Kobie. Paleoantropología,  0214-7971, 22 zkia, 1995, 265-282 orr.

Elkarlanak aldatu

  • El cementerio parroquial de la aldea de Zornoztegi. Gestión del espacio y rituales funerarios en una comunidad rural.
  • La inclusión de la perspectiva de género en la asignatura "Introducción a la arqueología. De la teoría a la práctica".
  • Arqueología de la muerte: de la necrópolis altomedieval al cementerio parroquial. El caso de la Villa de Durango y su territorio.
  • Las villas vascas antes de las villas: La perspectiva arqueológica sobre las génesis de las villas en el País Vasco.
  • Arqueología de la época moderna ¿un lujo necesario o un instrumento de conocimiento histórico?: reflexiones desde la experiencia del País Vasco.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Belén Bengoetxea Rementeria - Erdi Aroko Landa Eremuko Ikasketen Taldea - UPV/EHU» Erdi Aroko Landa Eremuko Ikasketen Taldea (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  2. «Kudeaketa Organoak - Letren Fakultatea - UPV/EHU» Letren Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  3. «Graduko koordinatzaileak - Letren Fakultatea - UPV/EHU» Letren Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  4. «La duranguesa Belén Bengoetxea hace historia como primera mujer decana de la Facultad de Letras de Vitoria-Gasteiz» Mugalari Kultura 2022-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Durango Historian Barrena de Bengoetxea Rementeria, Belen / García Camino, Iñaki / Martínez Rueda, Fernando 978-84-616-6894-6» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  6. Durango 800 urte historian : Durangoko Arte eta Historia Museoko Historia Jardunaldietako 10 urte = Durango, 800 años de historia : 10 años de las Jornadas de Historia del Museo de Arte e Historia de Durango. 2010 ISBN 978-84-7849-034-9. PMC 1032263663. (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  7. «Amazon.es» www.amazon.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  8. (Gaztelaniaz) «Arqueología III. Arqueología Postclásica de Quirós Castillo, Juan Antonio / Bengoetxea Rementeria, Belén 978-84-362-5290-3» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  9. Rementeria, Belen Bengoetxea. (2002). (AR) Hiri-arkeologia Euskal Herrian. Definizioa, eztabaida eta problematikak. (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  10. Rementeria, Belen Bengoetxea. (2001). (AR) Aintzinaro Berantiarreko nekropoliak Euskal Herrian. Frankoen eragina E.... (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  11. (Gaztelaniaz) «Iurreta: ertarotik XX mendera : arte eta historia, de Bengoetxea Rementeria, Belen: (1998) 1998. | Almacen de los Libros Olvidados» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  12. (Gaztelaniaz) «Durango hiri egituraren aldaketa historikoa. Durango transformaciones históricas de su configuración urbana. de Bengoetxea Rementeria, Belén/Cajigas Panera, Silvia: (1997) | Librería Anticuaria Astarloa» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).

Kanpo estekak aldatu