Agustín Azkarate

ikertzailea

Agustín Azkarate Garai-olaun (Elorrio, 1953) euskal herritar arkeologoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologiako katedraduna da eta irakaskuntza-lana artearen ikerketarekin eta zenbait proiekturen zuzendaritzarekin bateratzen ditu. Jakiundeko kide ere bada.[1]

Agustín Azkarate

(2021)
katedradun

Bizitza
JaiotzaElorrio, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta arkitektoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
UNED
Letren Fakultatea  (1999ko martxoaren 3a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

Inguma: agustin-azkarate-garay-olaun

Zaragozako Unibertsitatean historia ikasita, EHUn lortu zuen doktoretza, eta egun katedraduna da bertan. Era berean, Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzean, Hirigune Historikoan egiten ari diren azterketa historiko-arkeologikoetan eta Aldaietako nekropolian lan egin izan du. Halaber, GATMAAko (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiari elkartutako unitatea) zuzendaria da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Arkeologia Ikerketa Taldeko (GIAA) zuzendaria ere. Azkenik, Zientzia, Teknologia eta Gizarteko Euskal Planaren barruan Ondarea Kontserbatzeko Programaren arduraduna (2005-2008) eta Gasteizko Arkitekturako Kontseilu Aholku-emaileko kidea ere bada. [1]

Arqueología de la Arquitectura aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, EHU eta CSICen artean argitaratzen dena.[1]

Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (GPAC) ikertzaile nagusia da. Ondare Zientzietako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa den Zain Fundazioa zuzentzen du 2011tik. Eta 2012az geroztik Jakiundeko kidea da,Euskal Zientzia, Arte eta Letren Akademia.[1]

Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu arte-aldizkari espezializatuetan, hala nola Arqueología de la Arquitectura, Arkeoikuska: investigación arqueológica edota Archivo Español de Arqueología. Hainbat solasaldi eta biltzarretan ere parte hartu izan du, bai era dibulgatiboan baita zientifikoan ere.[1]

Lan hautatuak

aldatu
  • Arqueología Cristiana de la Antigüedad Tardía en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, 1988
  • Balleneros vascos del siglo XVI. Estudio arqueológico y contexto histórico (Chateau Bay, Labrador, Canadá), 1992
  • Arquitectura hidráulica en el Valle de Cuartango (Álava), 1994
  • Estelas e inscripciones medievales en el País Vasco occidental (ss. VI-XI), 1996
  • Puentes de Álava, 1996
  • La necrópolis tardoantigua de Aldaieta (Nanclares de Gamboa, Álava), 1999
  • Plan Director para la Restauración de la Catedral de Santa María de Vitoria, 2001
  • El País Vasco en los siglos inmediatos a la desaparición del Imperio Romano, 2004
  • Arqueología e historia de una ciudad. Los orígenes de Vitoria-Gasteiz, 2014[2]

Sariak eta errekonozimendua

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Pérez Alonso, Aiskoa. (2021). Agustín Azkarate Garai-olaun. Eusko Ikaskuntza.
  2. Rego, María. (2014-03-27). «Vitoria fue más importante de lo que nunca hubiéramos imaginado» El Correo.

Kanpo estekak

aldatu
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian