Basagereziondo
Basagereziondoa (edo basagerezia), edo batzuetan gereziondoa soilik (edo gerezia), (Prunus avium) Cerasus azpigeneroko zuhaitza da. Gingondoarekin batera (Prunus cerasus), gereziak emateko landatzen diren barietateen jatorria da.
Basagereziondo | |
---|---|
![]() Hostoak eta fruituak | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus avium L.
|
Datu orokorrak | |
Iturria |
Gereziondo eta cherry ![]() |
Prunus terminoa basaranaren izena da; Avium terminoak, berriz, txoriena adierazten du: txoriek gogoz jaten dituzte gereziondoen fruituak.
EzaugarriakAldatu
Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke.
Zurtoina – AzalaAldatu
Enbor lodia du, eta azala, arre-gorrixka eta distiratsua, zerrenda horizontaletan askatzen da. Gaztaina-kolorekoa edo gorrixka da egurra, eta gogorra eta astuna.
HostoakAldatu
Obalak eta horzdunak dira hostoak; bi guruin gorri dituzte txortenarekin lotzeko puntuan.
LoreakAldatu
Hostoak baino lehen hazten dira loreak, martxoaren amaieran edo apirilean; zuriak dira, eta multzo txikitan -ginbeletan- agertzen dira.
FruituakAldatu
Drupa gorri jangarria da fruitua: gerezia. Maiatzetik uztailera heltzen da.
HabitataAldatu
Ia Europa osoan, Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean dago hedatuta. Oso ohikoa da Euskal Herriko isurialde kantauriarrean.
Lurzoru fresko eta sakonetan bizi ohi da: harizti, pagadi eta baso mistoetan.
ErabileraAldatu
Zura oso estimatua da ebanisterian. Estimu handiko mahai-frutak dira gereziak, eta infusio diuretikoak egiten dira txortenekin
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.