Diuretiko

Giltzurrunek gernua iraiztea eragiten duen substantzia

Diuretikoa irentsi ondoren gernuaren bidez organismoko ur eta sodioaren galera eragiten duen substantzia da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Diuretiko naturalen artean hainbat elikagai eta edari aurkitzen dira: tea, kafea, anana, zainzuriak eta alkohola besteak beste. Hauek diuretiko arinak diren arren, gehiegizko kontsumoak deshidratazioa, hipotentsioa eta alkalosi hipokalemikoa sor ditzake.

Farmako diuretikoak nefronaren gune desberdinetan eraginez diuresia bultzatzea helburu duten sendagaiak dira. Gune desberdinetan eragin dezaketen arren, eragina beti bera da, ura kanporatzea eta batez ere sodioaren birxurgapena inhibitzea.

Farmako hauek medikuntzan batez ere hipertentsio arteriala murrizteko, bihotz gutxiegitasun kongestiboan, egoera edematosoetan eta giltzurrun gutxiegitasunean erabiltzen dira.

Diuretiko hauek eragina duten nefrona gune eta ekintza mekanismoaren arabera sailkatzen dira:

Kanpo estekak aldatu