Valentiniano III.a

Balentiniano III.a» orritik birbideratua)

Valentiniano III.a (latinez: Flavius Placidius Valentinianus; 419ko uztailaren 2a - 455eko martxoaren 16a), 424tik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Valentiniano III.a

Western Roman emperor (en) Itzuli

424ko urriaren 23a (egutegi gregorianoa) - 455eko martxoaren 16a (egutegi gregorianoa)
Honorio - Petronio Maximo
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaRavenna419ko uztailaren 2a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma455eko martxoaren 16a (35 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaKonstantzio III.a
AmaGala Plazidia
Ezkontidea(k)Lizinia Eudoxia
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaTeodosiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta politikaria

Find a Grave: 40143328 Edit the value on Wikidata

Konstantzio III.aren semea eta Teodosio I.aren biloba zen. Zesar titulua 424an eman zitzaion Konstantinoplan. Gerra labur baten ostean, 425eko urriaren 23an Erroman kokatu zuten enperadore.

Hasiera batean, ama arduratu zen politikagintzaz, eta, 433z geroztik, Flavio Aetioren esku. Valentinianoren agintaldia Inperioko zatiketak markatu zuen. Izan ere, Afrika probintzia 439an konkistatu zuten bandaloek, eta mendebaldeko Mediterraneo Genserikoren pirataz bete zen; 446an Britania betiko utzi zen; barbaroek Hispania eta Galiako zati handiak konkistatu zituzten.

Aetiok, halere, hainbat garaipen lortu zuen. Atilaren kontrako lortutakoa oso garrantzitsua izan zen. Baina bisigodoen aurka ere aritu zen arrakastaz 426an, 429an eta 436an. Rhin eta Danubion ere inbaditzaileak geldiarazi zituen.

454an, Valentinianok Aetio hil zuen. Hurrengo urteko martxoaren 16an, ordea, Aetioren bi jarraitzaile germaniarrek enperadorea hil zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano III.a Aldatu lotura Wikidatan