Honoria
Justa Grata Honoria (Ravena 419-Konstantinopla, 457?), Konstantzio III.a Mendebaldeko Inperioko Enperadorearen eta honen emazte Gala Plazidiaren alaba zen, azken hau, Teodosio I.a Handia enperadorearen alaba eta Honorio Mendebaldeko aurreko enperadorearen arrebaordea zelarik. Bere anaia Valentiniano III.ak oinordetu zuen Mendebaldeko Inperioaren gobernua, bien osaba zen Honoriogandik.
Honoria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ravenna, 417 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Kartago, ezezaguna (1606/1607 urte) |
Familia | |
Aita | Konstantzio III.a |
Ama | Gala Plazidia |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | agintaria |
Biografia
aldatuHonoria, Konstantinoplan hezia izan zen bere lehengusina Pulkeria, Arkadia eta Marinarekin, Arkadio enperadorearen alabak zirenak. Handik, bere bizitza erlijioso eta bakezalearik bat ez zetorrela, Atilari gutun bat bidali zion ezkontzeko eskatuz, bere lehengusu Teodosio II.aren eta bere amaren heriotzaren ondorioz sortu zen krisi politikoa probestuz. Hunoen erregeak, Honoriaren eskua aldarrikatu zuen, baina Valentinianok ezezkoa eman zionez, Atilak Aquileia arpilatu zuen 451. urtean.
Bere irudiarekin txanpondutako txanponek, augusto titulua eman ziotela lekukotzen dute.
Bitxikeriak
aldatu1884an, Johann Palisa astronomoak, Honoria honen omenez izendatu zuen 236 Honoria asteroidea.