Konstantzio III.a

Konstantzio III.a (latinez: Flavius Constantius) erromatar jenerala, politikaria eta, 421ean Honoriorekin batera, mendebaldeko enperadorea izan zen. Aurreko urteetan tronuren atzeko boterea izan zen Konstantzio. Valentiniano III.aren aita zen.

Konstantzio III.a
Solidus Constantius III-RIC 1325.jpg
Vexilloid of the Roman Empire.svg
Erromatar enperadorea

421eko otsailaren 8a (egutegi gregorianoa) - 421eko irailaren 2a (egutegi gregorianoa)
Honorio - Honorio
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaNiš, 370 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaRavenna421eko irailaren 2a (50/51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Gala Plazidia
Seme-alabak
LeinuaTeodosiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak

Find a Grave: 40188285 Edit the value on Wikidata

Armadan mailak igotzea lortuta, Honorioren magister militum delakoa bihurtu zen. Barbaroen inbasioak geldiarazi zituen, eta Konstantino III.a usurpatzailearen matxinada bertan behera utzi zuen. Ondorioz, gero eta botere handiagoa eskuratu zuen enperadoreen gortean. 417an Honorioren arrebarekin ezkondu zen, eta 421ko otsailaren 8an enperadore titulua eman zitzaion. Mendebaldeko benetako gobernatzailea bilakatu zen.

Ekialdeko enperadoreak, Teodosio II.ak, ez zuen Konstantzioren posizioa onetsi. Haren kontrako kanpaina militarra prestatzen ari zela hil zen Konstantzio, irailaren 2an.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantzio III.a Aldatu lotura Wikidatan