Izena Avnia
Sortze urtea 2002
Mota Historia, etnografia, toponimia...aldizkaria
Saltzen den lurraldea Euskal Herria eta beste
Editatzen den herria Luiaondo (Aiara)
Hizkuntza Gehienbat espainieraz
Maiztasuna Hiruhilabetekaria
Argitaratzailea Avnia Kultur Elkartea
Zuzendaritza Juanjo Hidalgo, Felix Mugurutza
Webgunea www.aunia.org

Avnia (ahoskatu /'awnia/) Aiaraldean sortutako aldizkaria da.

Historia aldatu

Aldizkari hau lehen aldiz 2002ko abenduan argitaratu zen. 2009ko amaieran 28 zenbaki zituzten argitaratuta.

Izena Laudion agertu zen latinezko inskripzio batetik ateratakoa da.

Ezaugarriak aldatu

Etnografia, antropologia, arkeologia, historia, toponimia eta bere etimologia eta ingurune naturala gizakia abiapuntu hartuta dira jorratutako gaiak.

Hasieran batez ere aipatu eskualdeko zazpi udalerriei[1] buruzko artikuluek osatzen zuten Avnia; urteak pasa ahala Aiaraldeaz mantendu duen arreta beste zonalde batzuei buruz argitaratu diren testuekin konbinatuz joan da.

Artikulu gehienak gaztelaniaz daude eta bakan batzuk euskaraz.

Hiruhilabetekaria da; zenbakiez gain udako urtaroen izena ere ematen zaie aleei.

Aunia Kultur Elkartea aldatu

Aldizkariaren proiektua aurrera atera duen taldeak izen bereko elkartea osatu zuen. Egoitza Luiaondon (Aiara) dago kokatuta[2].

Elkarteak gai berberak jorratzeko ekitaldi batzuk burutzen ditu:

Erreferentziak aldatu

  1. Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo Araban; Orozko eta Urduña Bizkaian.
  2. Helbidea: Otazu, 1A; Behea B; 01408 Luiaondo.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu