New York

Ameriketako Estatu Batuetako hiria
New York Hiria» orritik birbideratua)

New York[1] (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.

New York
New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
AlkateaEric Adams (en) Itzuli
Izen ofizialaNew York
Fort Neu-Amsterdam
Jatorrizko izenaNew York
Posta kodea10000–10499, 11004–11005, 11100–11499 eta 11600–11699
FIPS kodea3651000
Geografia
Koordenatuak40°42′46″N 74°00′22″W / 40.7128°N 74.0061°W / 40.7128; -74.0061
Map
Azalera1.213,369839 km²
Altuera11 m
MugakideakWestchester konderria, Union konderria, Hudson konderria, Nassau konderria eta Bergen konderria
Demografia
Biztanleria8.804.190 (2020ko apirilaren 1a)
405.442 (2018)
alt_left 4.245.512 (%48,2) (%43,5) 3.833.351 alt_right
Dentsitatea7.256 bizt/km²
Etxebizitzak3.191.691
Informazio gehigarria
Sorrera1624 eta 1626
Telefono aurrizkia212, 347, 646, 718, 917, 929
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuakBudapest, Jerusalem, Johannesburg, Kairo, Londres, Madril, Pekin, Santo Domingo, Tokio, Brasilia, Borås udalerria, Oslo, Aljer, Jakarta, Tel Aviv, Santiago de Cali, Shanghai, Marrakex, Seul, La Paz, Târgoviște, Dubai eta Mexiko Hiria
MatrikulaNY
Hizkuntza ofizialaingeles
nyc.gov

"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria", alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta. Era berean, Sagar Handia ("The Big Apple") ezizena ere jaso ohi du.

Hiriko auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua izaten zen milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Street, Manhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko Burtsa.

Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri hartan daude, esate baterako, Empire State Building.

New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, musikan.

Askatasunaren estatua.

Geografia

aldatu

New York Estatu Batuetako ipar-ekialdean, New York estatuko hego-ekialdean eta Washington eta Boston arteko bide erdian dago[2] Hudson ibaiaren bokalean kokatuta, honekOzeano Atlantikora itsasoratzean babesturiko portua sortzen du, hiriaren hazkunde ekonomikoa hobetzeko laguntzen duena. Hiriaren gehiena hiru uharteetan banatuta dago: Manhattan, Staten Island eta Long Island, eraikitzeko lur urria baita.

Harlem ibaiak, Ekialdekoa eta Hudson ibaien artean, Manhattan eta Bronx auzoak banatzen ditu. Ibaiei lur-eremu batzuk irabazi eta gero[3], hiriak 831,4 km² azalera du[4]: lekurik garaiena Staten Island dagoen Todt muinoa da (124,9 metro)[5].

Napoli edo Madril hirien latitude berean izan arren, New Yorkek klima heze kontinentala du, kontinentearen barnealdetik aire hotza dakarten haizeak direla eta[6]. Kostaldean dagoenez, negu hotzak ez dira barnealdean bezain hotzak eta urtean ia 63,5 eta 88,9 zm elurra du[6]; aro epela batez bestean 199 egunekoa da. Uda beroa eta hezea da: urtean, batez besteko 18 eta 25 egunen artean 30 °C baino gehiago du[6].

Ezohikoak badira ere, New Yorken haize-erauntsiak badaude. 1981ean batek Manhattango hegoaldea urez bete zuen eta 1938an beste batek 700 hildako utzi zituen.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


      Datu klimatikoak (New York (Central Park, 1981-2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.9 24.3 30.6 36.3 37.7 38.0 41.1 40.5 39.6 34.3 29.4 24.5. 41.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 5.3 9.8 16.2 21.6 26.3 28.9 28.1 24.0 17.7 12.1 6.1 16.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.6 0.8 5.8 11.7 16.9 21.9 24.7 24.0 20.0 13.8 8.7 3.1 12.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −4.6 −3.7 1.8 7.1 12.2 17.6 20.4 19.9 16.0 10.0 5.3 0.0 9.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −21.3 −26.7 −16.9 −11.4 0.8 7.8 11.1 10.6 4.9 −2.4 −14.3 −25 −26
Pilatutako prezipitazioa (mm) 93 78 111 114 106 112 117 113 109 112 102 102 1268
Elurra (mm) 229 239 94 15 0 0 0 0 0 0 8 122 704
Prezipitazio egunak (≥ 0.25 mm) 10.4 9.2 10.9 11.5 11.1 11.2 10.4 9.5 8.7 8.9 9.6 10.6 121.9
Elur egunak (≥ 0.25 cm) 4.1 2.9 1.8 0.3 0 0 0 0 0 0 0.2 2.3 11.5
Eguzki orduak 162.7 163.1 212.5 225.6 256.6 257.3 268.2 268.2 219.3 211.2 151.10 139.10 2534.9
Iturria (1): NOAA (1981–2010 normales, extremas 1876–presente, horas de sol 1961–1990)[7][8]
Iturria (2): The Weather Channel (extremas)[9]

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «New Yorkeko historia»
 
Lower Manhattan 1660an, New Amsterdam hiriko zati zenean (iparra eskuinean).

New Yorkeko inguruetan gutxi gorabehera 5000 amerindiar bizi ziren (lenapetarrak), gaur egungo hiriaren kokalekua Giovanni da Verrazzano italiarrak 1524an[10] deskubritu zuenean. Esploratzaile hark Frantziako koroaren zerbitzuan ziharduen eta tokiari "Nouvelle Angoulême" ("Angulema Berria") deitu zion.

Toki hori biztanle europarrez populatzen hasi zen herbeheretarrek 1614an larru-merkataritzarako gune bat sortu zutenean Manhattanen hegoaldeko muturrean, "Nieuw Amsterdam" ("Amsterdam Berria") deitu zutena. 1626an Peter Minuitek, Herbehereetako kolonia haren zuzendariak, Manhattan uhartea lenapetarrei erosi zien, 60 florinen balioaren truke.

1664an ingelesek hiria konkistatu eta "New York" izena jarri zioten, York and Albanyko duke ingelesaren omenez. Ingelesen eta herbeheretarren arteko bigarren gerraren amaieran, herbeheretarrek Run uhartearen gaineko kontrola lortu zuten, ingelesek New York kontrolatzearen truke. Run Indonesiako uharte txiki bat da, eta garai hartan New York baino askoz ere ondasun baliotsuagoa zen, bertako zuhaitzetatik lorturiko espezieei esker.

Independentzia Gerran, hiria zenbait borroka garrantzitsuren gertalekua izan zen. Manhattan iparraldeko Fort Washingtoneko guduaren ondoren (1776), britainiarrek Ipar Amerikan zeukaten egoitza politiko eta militar nagusia bihurtu zen, okupazio militarra 1783an amaitu zen arte.

Handik gutxira, Estatu Batuetako hiriburu bilakatu zen, Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zen eta, 1789an, Estatu Batuetako lehen presidenteak, George Washingtonek, bertan hartu zuen bere karguaren jabetza. 1790erako, New York Estatu Batuetako hiririk handiena bihurtu zen, Philadelphiaren aurretik.

XIX. mendean hiriak eraldaketa handiak izan zituen, immigrazioaren eta garapenaren ondorioz. 1811ko plana jarraituz, hiriko kale-sarea hedatu egin zen, Manhattan uhartearen osotasuna hartzeraino. 1819an Erie ubidea ireki zen eta, horren bitartez, Ipar Amerikaren barrualdeko lurralde eta nekazaritza-merkatu handiak Ozeano Atlantikoarekin komunikatuta geratu ziren.

 
Mulberry Street, Lower East Side auzoan, 1900 inguru.

XX. mendeko lehen erdian zehar, New York nazioarteko zentroa bihurtu zen industria, merkataritza eta komunikazioaren alorretan. 1920ko hamarkadan New York City helmuga nagusitzat hartu zuten afrikar jatorriko amerikar herritar askok eta askok, Estatu Batuen hegoaldetik abiaturiko migrazio handiaren (Great Migration) garaian. 1916rako, Afrikako diasporak Ipar Amerikan zeukan hiri-kokagune handiena zen New York. Harlem Renaissance mugimendua alkohol-debekualdiaren garaian loratu zen: horrek denboran bat egin zuen loraldi ekonomiko batekin eta horren ildotik etxe-orratzen eraikuntzan pizturiko norgehiagokarekin.

1948an New York hiria munduko hiririk jendetsuena izatera iritsi zen, Londresen aurrertik (azken horrek ehun urtez eutsi zion bere nagusitasunari). Gerraren suntsipenik jasan gabe, munduan New York nagusitu zen hiri aitzindari gisa, Wall Street izanik Estatu Batuak munduko botere ekonomiko izaterainoko igoeraren gidari, Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia (1959an bukatua) izanik New York hiriaren eragin politikoaren erakusgarri, eta New Yorkeko espresionismo abstraktuak Parisen ordez New York ipiniz artearen munduaren zentro gisa. 1980ko hamarkadan finantzen industria indarberritu egin zen, eta horrek hoberantz bultzatu zuen hiriaren zerga-egoera. 1990eko hamarkadan arrazen arteko tirabirak baretuta zeuden, delitu-tasek beherakada ikusgarria izan zuten, eta etorkin-sorta berriak iritsi ziren Latinoamerika eta Asiatik.

New York izan zen 2001eko irailaren 11ko atentatuen gertalekuetako bat: ia 3000 pertsona hil ziren World Trade Center negozio-gunearen suntsipenean. Orube horretan "Freedom Tower" ("Askatasunaren Dorrea") eraikiko da. 2013an bukatuta egongo dela aurreikusita dago.

Demografia

aldatu
 
Lenape etniako emakumezkoak (Oklahoma, 1910), New York eskualdeko jatorrizko biztanleen ondorengoak
Biztanleriaren bilakaera[11]
Urtea Biztanleria
1750 22.000
1790 49.400
1800 79.200
1810 119.700
1820 152.100
1830 242.300
1840 391.100
1850 696.100
1860 1.174.800
1870 1.478.100
1880 1.911.700
1890 2.507.400
1900 3.437.200
Urtea Biztanleria
1910 4.766.900
1920 5.620.000
1930 6.930.400
1940 7.455.000
1950 7.892.000
1960 7.782.000
1970 7.894.900
1980 7.071.600
1990 7.322.600
2000 8.008.000
2003 8.085.700
2004 8.091.700
2005 8.143.200[12]

New York Estatu Batuetako hiririk jendetsuena da: 2005ean 8.213.839 biztanle zituen[13], hots, estatuaren eta gune metropolitarren % 40 da. Azken hamarkadan, hiriaren biztanleria handitzen ari denez, demografoek 2030. urterako 9,2 eta 9,5 milioi biztanle artean izango dituela uste dute[14][15].

Hiriko demografiaren ezaugarri nagusi biak biztanle dentsitate eta aniztasun kulturala dira. 100.000 biztanle baino gehiago dituzten estatubatuar hirien artean dentsitaterik handiena du, 10.194 bizt/km² hain zuzen ere[16].

Aniztasuna ere handia da. Historian zehar, hainbat etorkin bertaratu ziren bere portua ezen Melting Pot (euskaraz: "arragoa") izeneko politika lehendabizikoz Lower East Side auzoan erabili baitzuten. Jatorriaren arabera, etorkin-multzo handienak herrialde hauetakoak dira: Dominikar Errepublika, Txina, Jamaika, Guyana, Pakistan, Ekuador, Haiti, Trinidad eta Tobago, Kolonbia eta Errusia[17].

Gune metropolitarrean, Israeldik at dagoen munduko judu komunitaterik handiena dago: izan ere, newyorktarren % 12k judu jatorria du[18] Estatu Batuetako amerindiarren laurden bat[19] eta afroamerikar komunitaterik handiena ere baditu.

Euskaldunak New Yorken

aldatu

Hiriak Euskal Etxea badu[20], eta Estatu Batuetako 44etako bat da. 1913an sortua, Ipar Amerikako lehendabizikoa izan zen. Euskal Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu, adibidez 2009an Korrika[21].

Ameriketako Estatu Batuetako beste euskaldunak ez bezala, New Yorkeko gehienak ez dira aspalditik joandako etorkinak edo haien senideak, baizik eta azken hamarkadetan lana dela-eta bertara joandakoak. Munduko kultura-hiriburuetako bat izanik, hainbat euskal artistak bertan etxebizitza dute, bai euskaldunek (Ainhoa Arteta[22], Mikel Urmeneta, eta abar) bai euskaldunekin lotura duten amerikarrek (adibidez, Julian Schnabel[23]).

Gobernua

aldatu
 
Manhattango udal eraikina.

1898an eratu zenetik, New York hiria metropolitar udalerria da, alkatea eta hiri batzarra duen aginte sistema, alegia. Lau urtetik behin hautatzen dituzte eta agintaldi bi baino ezin dituzte bete[24].

Egungo alkatea Michael Bloomberg da, demokrata ohia eta Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrari esker, 2001ean eta 2005ean independente hautatua[25].

Hona hemen 1898 eta geroko alkateen zerrenda:

Izena Agintaldia Alderdi politikoa
Robert A. Van Wyck 18981901 Demokrata
Seth Low 19021903 Errepublikarra/Citizens Union
George B. McClellan Jr. 19041909 Demokrata
William Jay Gaynor 19101913 Demokrata
Ardolph Loges Kline 19131913 Errepublikarra
John Purroy Mitchel 19141917 Independentea
John F. Hylan 19181925 Demokrata
James J. Walker 19261932 Demokrata
Joseph V. McKee 1932 - 1932 Demokrata
John P. O'Brien 1933 - 1933 Demokrata
Fiorello H. La Guardia 19341945 Demokrata
William O'Dwyer 19461950 Demokrata
Vincent R. Impellitteri 19501953 Demokrata
Robert F. Wagner Jr. 19541965 Demokrata
John V. Lindsay 19661973 Errepublikarra/Liberala 1966–69;
Liberala 1969-70;
Demokrata/Liberala 1970–73
Abraham D. Beame 19741977 Demokrata
Edward I. Koch 19781989 Demokrata
David N. Dinkins 19901993 Demokrata
Rudolph W. Giuliani 19942001 Errepublikarra
Michael R. Bloomberg 2002 - ? Errepublikarra 2002-07;
Independentea 2007.

Batzarra hautatzeko, hiria bost barrutitan banatuta dago, hots, hiriko bost auzoetan.

Barrutiak

aldatu
 
Bost barruti nagusiak:1: Manhattan, 2: Brooklyn, 3: Queens, 4: The Bronx, 5: Staten Island

New York City bost auzo edo barrutik (ingelesez, "boroughs") osatzen dute: Brooklyn, Queens, Bronx, Manhattan eta Staten Island ("The Five Boroughs").

Barruti bakoitzaren barruan gune oso ezberdinak daude, eta jatorri askotako bizilagunak: txinatarrak, latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak... Dena dela, auzo askoren mugak ez daude oso zehazturik.

  • Manhattan: New Yorkeko auzorik ezagunena da eta finantza, merkataritza eta ikusgai turistiko gehienen kokalekua. 1.564.798 biztanle[13] eta 59,5 km²-ko azalera dauka. Uharte bat da, 21,5 kilometroko luzera duena (iparraldetik hegoaldera) eta zabalera, berriz, 3,7 kilometrokoa (punturik zabalenean) eta 1,3 kilometrokoa (punturik estuenean). Mendebaldeko muga Hudson ibaia du (ibaiaz bestaldeko lurraldea New Jersey estatua da), eta ekialdekoa, East River. Ikuskizunen artean:
  • Central Park parke zabala.
  • Ellis uhartea, garai batean etorkinen sarrera bideratzen zuen uhartea.
  • Chinatown, txinatar giroa, dendak eta jatetxeak gozatzeko.
  • Etxe orratzak, hiriaren ikurra bihurtu diren eraikin handiak, Chrysler Building, Empire State Building edo Flat Iron Building, triangelu formako, New Yorkeko lehen etxe orratza.
  • Fifth Avenue, eraikin garrantzitsuenak eta dendarik garestienak dituena.
  • Harlem, afroamerikar kultura eta musikaren sorterria.
Horretaz gain, museo anitz (Guggenheim adibidez) ditu, kultur guneak (Lincoln Center), antzerki aretoak, Soho, etab.
  • Brooklyn: Hiriko hego-ekialdean dago, Long Island uharte handiaren mendebaldeko muturrean. 2.472.523 biztanle dauzka[13], eta New Yorkeko auzorik populatuena da. Herbehereetako Breukelen hiriaren izenetik eratorria da haren izena. 182,9 km²-ko azalera dauka. "City of Churches" (Elizen hiria) izenpean ere ezaguna da eta nortasun berezkoa mantendu du. Telebistari eta zinemari esker, lekurik ezagunena Brooklyn Zubia da, Manhattanekin lotzen duena. 1870ean eraiki zenean, haren 1.825 metroekin, bere garaiko zubi esekirik luzeena zen eta altzairuzko kablez zintzilikako lehena.
  • Queens: New Yorkeko bost auzoetatik lurralde handiena hartzen duena da, 282,9 km² baitauzka. Populazioa 2.225.486 biztanlekoa du[13]. Auzo hura ere Long Island uhartearen mendebaldeko muturrean dago, Brooklynen ipar-ekialdean. Hiriko aireportu handienetakoak han daude, hots, John F. Kennedy International Airport eta La Guardia Airport. Greziatiko eta Indiatiko komunitate handiak ditu, beren jatetxeak, dendak eta guzti[26]. Antzerki eta museoaz gain, Corona Park parke handia du: bertan dago munduko bolaren eskultura handia, Queenseko irudirik ezagunena.
  • Bronx: 1.363.198 biztanle[13] eta 108,9 km² ditu. New Yorkeko bost auzoetako iparraldekoena da. Halaber, beste lau auzoak ez bezala, ez dago uharte batean. Izena Jonas Bronck-i zor dio: Suediatik iritsitako etorkina zen, lurralde horretako lehenbiziko biztanlea. Bronx auzoak, nahiz eta entzute txarra izan, leku arriskutsua delako, ikuskizunak ditu. Haien artean, Bronxeko zoologikoa[27] eta Lorategi Botanikoa, 47 lorategi dituena, munduko larrosa lorategirik handiena barne. Gainera, Yankee Stadium famatua Bronx-en dago
  • Staten Island: 459.737 biztanle[13] eta 151,5 kilometro koadro dauzka. Uharte bat da, Manhattanen hego-ekialdean eta Brooklynen mendebaldean kokatua. Brooklynekin lotuta dago Verrazano-Narrows zubiaren bitartez (bidesaria ordaindu behar da). Staten Islandeko punturik altuena, Todt Hill, era berean New York hiriko punturik garaiena da. Ez dauka eraikin famatuenik baina bai parke eta leku historiko ugari[28]. Haien artean, Estatu Batuetako gotorleku zaharretariko bat, "Ford Warsworh" alegia, 200 urteetan portua defendatu zuena eta askatutako lehen esklaboen komunitatea, bertan nekazaritzan aritu zena. Horretaz gain, Manhattan eta Askatasunaren Estatuaren ikuspegi famatuenak bertatik lortzen dira.

Ekonomia

aldatu

New York nazioarteko merkataritza gune eta munduko ekonomiaren hiriburuetako bat (Paris, Londres eta Tokiorekin batera) da[29]. 2005ean bere gune metropolitarraren metropolitar produktu gordina (BPG moduko magnitudea) 952,6 milioi estatubatuar dolarrekoa zen, Estatu Batuetan handiena izanik[30]. Bertan enpresa nagusi askok dute bere egoitza, tartean Fortune aldizkariak argitaratutako 500 aberatsenen zerrendaren 44k[31].

Herrialde independentea balitz, munduko 15 nagusien artean egonen litzateke. Wall Streeteko New Yorkeko burtsa eta NASDAQ munduko lehendabiziko eta bigarren burtsarik handienak dira, kapitalizazioa kontuan hartuta[32].

Turismoa

aldatu

Hiriko jarduera ekonomikorik nagusienetariko bat turismoa da, New Yorkek urtero 40 milioi bisitari inguru dituelako[33]. Empire State, Ellis uhartea, Broadwayeko antzerkiak, Met museoa, Central Park, Rockefeller Center, Times Square, Bronxeko zoologikoa edo Lorategi Botanikoa lekurik bisitatuenak dira. Bosgarren eta Madison etorbideetan daude hiriko saltoki garestienetako batzuk.

Gaueko ikuspegia. Erdian, Empire State Building

Hezkuntza

aldatu

Hiriko eskola publikoen sistema udalerriak ustiatzen du. Haren 1.200 eskoletan 1,1 milioi ikasle daude[34]: Gainera, badaude beste 900 eskola pribatu, tartean Estatu Batuetako nagusietariko batzuk[35]

Hirian, Barnard Collegek, Columbiak, Fordhamek eta New Yorkeko Unibertsitateak beren egoitzak dituzte.

Garraioa

aldatu
 
New Yorkeko metroaren mapa.

Newyorkarrek garraio publikoa erabiltzen dute[36], izan ere, familia gehienek ez baitute automobilik.

New Yorkeko metroa New York eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1904ko urriaren 27an inauguratu zuten eta gaur egun, munduko luzeenetakoa da, guztira 370 km baititu. Metroa 27 lineak eta 468 geltokik osatzen dute.

Hiriak 12.000 taxi baino gehiago[37] ditu eta autobus eta trenbide asko[38]. Hiru aireportu nagusi ditu: John F. Kennedy, Newark-Askatasuna eta LaGuardia aireportua, urtero 100 miloi bidaiarik baino gehiagok erabiliak[39].

Kultura

aldatu
 
Metropolitan Museum of Art

Tom Wolfe idazleak New Yorken «kultura airean dagoela ematen du, klimaren ezaugarri bat izango balitz» esan zuen[40]. Hirian hainbat mugimendu kulturalek izan zuten bere jaioterria, tartean Harlemen berpizkundea. Musikan 1940ko hamarkadan jazz, 1970eko hamarkadan hip hop eta 1980ko hamarkadan punk eta hardcore mugimenduen hiriburu bilakatu zen. Metropolitan Opera House eta Carnegie Hall opera aretoak izateaz gain, 1880ko hamarkadan Broadway eta 42. kaleko antzerkiek genero berria sortu zuten, musikala, hain zuzen ere.

Hiriko gastronomia bere biztanleen bezalako aniztasuna du, italiar eta juduen bagel, cheesecake edo pizza famatuak lekuko. Egun, gero eta falafel eta kebab gehiago badaude, halaber, eta kaleetan oraindik hot dogak eta pretzelak dira nagusi[41]. Hirian ere hainbat haute cuisine jatetxe daude[42].

Arkitektura

aldatu
 
Seagram Building

New York hiriarekin loturarik estuena duen eraikin-mota etxe orratza da. Hain zuzen ere, etxe orratzaren agerpenaren ondorioz aldatu zen bertako hiri-paisaia, Europako tradizioaren ildoko etxe txikiz osaturiko hirigune bat izatetik negozio-auzoetan gailenduriko bertikaltasunera[43].

2008ko abuztuan, New Yorkek garaiera handiko 5.694 eraikin zeuzkan eta haietako 48k 200 metro baino gehiagoko garaiera dute: hortaz, munduko beste edozein hirik baino gehiago dauzka.

Arkitekturaren ikuspegitik, New Yorkeko eraikinak estilo askotakoak dira. Horien artean, aipatzekoa da Woolworth Building (1913), "Gothic Revival" estiloko etxe orratza, espaloitik ikus daitezkeen xehetasun gotiko ugariz hornitua.[44]

Equitable Building eraikitzean sortu zen arazo larriari aurre egiteko asmoz 1916an onetsiriko arau batek ("Zoning Resolution") ezarri zuenez, handik aurrera eraikitzekoak ziren etxe guztiek "atzeraguneak" behar zituzten izan; hau da, eraikin batek, bere garaierako puntuetan, "lodiera" ezberdina behar zuen izan, halako moduan non goragoko solairuen azalera txikiagoa izango baitzen beheragokoena baino. Horren ondorioz, eraikin garaiek harturiko itxura da hainbat "koskaz" osatuta egotearena. Antolaketa horren helburua zera zen, modua egotea eguzkiaren argia espaloietaraino iritsi ahal izateko. Art Déco estiloko Chrysler Building (1930) eraikinaren diseinuak (zenbat eta garaiago iritsi, hainbat eta estuago bilakatzen da eraikina, gailurrean daukan altzairuzko orratz batean amaitzeraino) baldintza horiek betetzen ditu. Eraikin horixe bera da, historialari eta arkitekto ugariren iritziz, New Yorkeko eraikinik onena, dituen apaingarri bereizgarri-bereizgarriak kontuan harturik[45]. Nazioarteko estiloko eraikinei dagokienez, Estatu Batuetako adibiderik argienak Lever House (1952) eta Seagram Building (1957) dira, azken hori Ludwig Mies van der Rohe arkitektoarena.

Kirola

aldatu
 
Yankee Stadium, non New York Yankees taldeak2009tik aurrera jokatzen duen.

New Yorken Estatu Batuetako lau kirol-liga profesionalen taldeetako batek du egoitza. Hona hemen hiriko talde nagusiak:

Izena Liga Estadioa Sorrera Txapelketak
New York Yankees MLB beisbola Yankee Stadium 1901 26
New York Mets MLB beisbola Citi Field 1962 2
New York Rangers NHL izotz hockeya Madison Square Garden 1926 4
New York Islanders NHL izotz hockeya Nassau Veterans Memorial Coliseum 1972 4
New Jersey Devils NHL izotz hockeya Prudential Center 1982 3
New York Giants NFL amerikar futbola Giants Stadium 1925 7
New York Jets NFL amerikar futbola Giants Stadium 1960 1
New York Knicks NBA saskibaloia Madison Square Garden 1946 2
New Jersey Nets NBA saskibaloia Izod Center 1967 2

Zenbait lehiaketa ospetsu ere ospatzen dituzte hirian: ezagunenak AEBetako Irekia tenisean eta New Yorkeko maratoia dira.

Ondarea

aldatu

Museoak

aldatu

Manhattango Metropolitan Museum of Artek bi milioi artelan ditu[46]. Urtero 4,5 milioi bisitari izanik[47] , munduko museo nagusietariko bat da. Hiriko beste museo garrantzitsu bat Museum of Modern Art da, ingelesezko haren siglekin ezaguna (MoMA). Beste hainbat museo ere badaude: Frick Bilduma, Brooklyn museoa, Queenseko Arte Museoa, The Cloisters edo Solomon R. Guggenheim museoa.

New York Hall of Science, Skyscraper Museum eta Staten Island Institute of Arts & Sciences zientzia museoak izan arren, famatuena Estatu Batuetako Historia Naturalaren Museoa da[48].

Parkeak

aldatu
 
Central Park.

New Yorkek 113 km²-ko azalerako parkeak eta 22 kilometroko hondartza publikoak ditu[49][50]. Natura-gune nagusiak honako hauek dira:

Hedabideak

aldatu

New Yorken munduko telebista, publizitate, musika eta hedabide industriaren talderik nagusietariko batzuk daude, adibidez Time Warner, News Corporation, Hearst Corporation edo Viacom. Estatu Batuetako hiru egunkari nazionaletako bi newyorkarrak dira: The Wall Street Journal eta The New York Times hain zuzen ere. Beste egunkari asko daude halaber: esaterako, The New York Daily News eta The New York Post.

ABCk, CBSk, FOXek eta NBCk, Estatu Batuetako telebista-kate nagusiek, egoitza bertan dute, MTV, Fox News, HBO eta Comedy Central kablezko kanalek bezala.

Newyorktar ospetsuak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

New York ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Google Maps: New York
  3. Lopate, Phillip. (2004). Waterfront: A Walk Around Manhattan. Anchor Press ISBN 0385497148..
  4. New York City Department of City Planning. Land Use Facts. .
  5. Howard, David. (2002). Outside Magazine's Urban Adventure New York City. W. W. Norton & Company, 35 or. ISBN 0393322122..
  6. a b c New York State Climate Office. The Climate of New York. .
  7. Txantiloi:Cita web
  8. Txantiloi:Cita web
  9. Txantiloi:Cita web
  10. "Gotham Center for New York City History" Timeline 1500 - 1700
  11. Gibson, Campbell. (1998). Population of the 100 Largest Cities and Other Urban Places in the United States:1790 to 1990. .
  12. Bureau du recensement. 2005 population estimate for New York city. .
  13. a b c d e f New York City Department of City Planning. The Current Population of NYC (2005). .
  14. New York City Department of City Planning. (2006-12). New York City Population Projections by Age/Sex and Borough, 2000-2030. .
  15. Roberts, Sam. (2006-2-19). «By 2025, Planners See a Million New Stories in the Crowded City» New York Times.
  16. United States. United States -- Places and (in selected states) County Subdivisions with 50,000 or More Population; and for Puerto Rico. .
  17. New York City Department of City Planning. (2005). Appendix Table 5-4: Ten Largest Sources of the Foreign-Born by County New York Metropolitan Region, 2000. .
  18. United Jewish Appeal-Federation of New York. (2002). Jewish Community Study of New York. .
  19. Asian American Federation of New York. (2004). Census Profile:New York City's Indian American Population. .
  20. NYeko Euskal Etxearen webgunea
  21. www.euskalkultura.com. (2009/04/07). 'Alkate entzun, New York euskaldun' oihuarekin heldu zen Korrika 16 Central Park-era, Eusko Etxeari esker. .
  22. García Rosado, Francisco. (2004-10). «Entrevista a Ainhoa Arteta: "Me siento libre de equipaje"» Ópera Actual (74).
  23. Brown, Mick. (2008-1-19). «Julian Schanbel: Larging It» The Daily Telegraph (Londres).
  24. New York City Council. About the Council. .
  25. New York City Board of Elections. (2005-11-8). Statement and Return Report for Certification: General Election 2005. .
  26. O'Donnell, Michelle. (2006-7-4). «In Queens, It's the Glorious 4th, and 6th, and 16th, and 25th...» New York Times.
  27. Ward, Candace. (2000). New York City Museum Guide. Dover Publications, 72 or. ISBN 0-486-41000-5..
  28. New York City Department of City Planning. (2006-03). Fresh Kills Park: Lifescape - Draft Master Plan. .
  29. Sassen, Saskia. (2001). The Global City: New York, London, Tokyo. Princeton University Press ISBN 0691070636..
  30. The United States Conference of Mayors. (2006-1-13). The role of metro areas in the U.S. economy. .
  31. NYC Business Climate - Facts & Figures. New York City Economic Development Corporation.
  32. Claessens, Stjin. (2000-9). Electronic Finance: Reshaping the Financial Landscape Around the World. The World Bank.
  33. NYC & Company. NYC Statistics. .
  34. New York City Department of City Planning. (2000). School Enrollment by Level of School and Type of School for Population 3 Years and Over. .
  35. National Center for Education Statistics. Private School Universe Survey. .
  36. U.S. Department of Transportation, Bureau of Transportation Statistics. (2001). NHTS 2001 Highlights Report, BTS03-05. .
  37. New York City Taxi and Limousine Commission. (2006-3-9). The State of the NYC Taxi. .
  38. NJ Transit. (2005). Facts at a Glance. .
  39. The Port Authority of New York and New Jersey. (2006-11-2). 2005 Annual Airport Traffic Report. .
  40. Consulate General of the United States: Frankfurt, Germany. (2007-5-9)..
  41. Bleyer, Jennifer. (2006-5-14). «Kebabs on the Night Shift» The New York Times.
  42. Collins, Glenn. (2005-11-3). «Michelin Takes on the City, Giving Some a Bad Taste» The New York Times.
  43. Emporis. About New York City. .
  44. http://www.wdl.org/en/item/11376/
  45. The Skyscraper Museum. (2006-1-22). Favorites! 100 Experts Pick Their top 10 New York Towers. .
  46. Metropolitan Museum of Art. (2007). Works of Art: Permanent Collections. .
  47. Vogel, Carol. (2006-3-29). «3 Out of 4 Visitors to the Met Never Make It to the Front Door» The New York Times.
  48. American Museum of Natural History. Overview and Programs 2006-2007. .
  49. New York City Mayor's Office. (1999-2-3). Mayor Giuliani Announces Amount of Parkland in New York City has Passed 28,000 acres Mark. .
  50. New York City Department of Parks & Recreation. Beaches. .
  51. Prospect Park Alliance. General Information. .
  52. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv bw bx by bz ca cb cc cd ce cf cg ch ci cj ck cl cm cn co (Ingelesez) New York City Global Partners. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  53. a b c d e f g h i j k New Yorkeko Udala. The New York City Partners. .
  54. (Ingelesez) The New York State Senate. (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  55. (Ingelesez) Poskod. (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  56. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).

Bibliografia

aldatu

Lankevich, George L.. (1998). American Metropolis: A History of New York City. NYU Press ISBN 0814751865.. Burrows, Edwin G.; Wallace, Mike. (1998). Gotham: A History of New York City to 1898. Oxford University Press. Burgess, Anthony. (1976). New York. Little, Brown & Co.. Federal Writers' Project. (1939). The WPA Guide to New York City. The New Press. Jackson, Kenneth T.. (1995). The Encyclopedia of New York City. Yale University Press. Jackson, Kenneth T.; Dunbar, David S.. (2005). Empire City: New York Through the Centuries. Columbia University Press. White, E. B.. (1949). Here is New York. Little Bookroom. Whitehead, Colson. (2003). The Colossus of New York: A City in 13 Parts. Doubleday. Belden, E. Porter. (1849). New York, Past, Present, and Future: Comprising a History of the City of New York, a Description of its Present Condition, and an Estimate of its Future Increase. G.P. Putnam.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu