Rodasko kolosoa
Rodasko kolosoa Rodasko kaian eraikitako estatua erraldoia izan zen, Helios greziar jainkoaren omenezkoa. Antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat izan zen. 32 metro inguruko garaiera zuen. Estatua eraikitzeko lanek 10 urte iraun zuten, eta 50 urte besterik ez zen egon zutik: lurrikara batek eraitsi zuen.
Rodasko kolosoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Chares of Lindos (en) |
Sorrera-urtea | K.a. 284 |
Mugimendua | eskultura helenistikoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 33 () m |
Deskribapena | |
Honen parte da | Munduko Zazpi Mirariak |
Kokapena | |
Antzinako hiri | Ancient Rhodes |
Koordenatuak | 36°27′04″N 28°13′40″E / 36.45111°N 28.22778°E |
Zinema
aldatu- Rodasko kolosoa (1961, Sergio Leone)