Ireki menu nagusia

Assemblea Nacional Catalana

Asamblea Nacional Catalana» orritik birbideratua)

Assemblea Nacional Catalana, ANC edota Moviment per la Independència (euskaraz, Kataluniako Batzar Nazionala edo Independentziaren Aldeko Mugimendua) zuzenbide estatu demokratiko eta sozial bat eratuz Kataluniaren independentzia politikoa lortzeko helburua duen erakunde herritar, unitario, anitz eta demokratiko bat da. Erakunde honen buru Jordi Sànchez dago.

Assemblea Nacional Catalana
Asamblea Nacional Catalana (logotipo).svg
Estelada d'espelmes a la plaça Major de Vic 04.JPG
2012an ANCek Vicen ospatutako ekitaldia.
Data 2011ko apirilaren 30a
Egoitza La Marina kalea, 35
Katalunia Bartzelona, Katalunia
Kideak 80.000
(2017ko irailean)
Lehendakaria Jordi Sànchez i Picanyol
Lehendakari ordea Agustí Alcoberro i Pericay
Webgunea assemblea.cat

HistoriaAldatu

Erakunde honen hastapena 2011ko apirilaren 30an ospatutako Conferència Nacional per l'Estat Propi (Berezko Estatuarentzako Biltzar Nazionala) biltzarrean kokatzen da, honetara 1.500 pertsona bertaratu zirelarik. Biltzar honetan Consell permanent (Kontseilu Iraunkorra) delakoa hautatu zen, baste batzuen artean honako hauek osatu zutelarik: Aureli Argemí, Enric I. Canela, Carles Castellanos, Josep Cruanyes, Josep Dalmau, Miquel Esquirol, Patrícia Gabancho, Julià de Jòdar, Joel Joan, Enric Larreula, Lluís Llach, Josep Maria Murià, Ferran Requejo, Francesc Ribera, Pep Riera, Blanca Serra, Eva Serra, Jordi Solé, Josep Maria Terricabras, Quim Torra eta Ricard Torrents; secretariat provisional (behin-behineko idazkaritza) delakoa ere hautatu zuten, beste batzuen artean honako hauek osatu zutelarik: Alfred Bosch, Miquel Strubell, Miquel Sellarès eta Jaume Soler.[1][2]

2012ko martxoaren 10an Bartzelonako Palau Sant Jordin ANCren biltzar konstituziogilea ospatu zen,[3][4], bertan estatutuak, barne araudia eta independentziarako bidai orria onartu zirelarik.[5]

2012ko apirilean Carme Forcadell ANCko lehendakari gisa hautatua izan zen, aldiz Carles Castellanos lehendakariorde, Llorenç Sotorres diruzain eta Jordi Martínez idazkari.[6]

BabesaAldatu

Kataluniako Biltzar Nazionalak hainbat pertsonaren babesa jaso du. Kataluniako Biltzarraren 40. urteurrenean, erakunde hartako 40 kidek ANCri babesa eman zioten, haien artean honako hauek zeuden: Miquel Sellarès, Jordi Carbonell, Blanca Sierra eta Ricard Lobo.[7] Bestalde, Crida (Deia) delakoaren sorreraren 31. urteurrenean erakunde hartako hainbat kide-ohiek ANCren aldeko adierazpen bat sinatu zuten. Adierazpen haren sinatzaileen artean erakundearen buru eta bultzatzaile nagusiak daude, haien artean Àngel Colom, Aureli Argemí, Jordi Sànchez, Joan Manuel Tresserras, Xavier Bosch eta Armand de Fluvià, bai eta ekintzaile ezagunagoak ere, esate baterako Jordi Rodri, Andreu Camps, Jordi Llobet edota Agustí Argimón, urte luzetan zehar Crida erakundearen lehenbiziko lerroan egon ziren pertsonak.

Burututako kanpainakAldatu

2012ko ekainaren amaieraldera Seu Vella (Lleida udalerrian "Marxa cap a la Independència" ("Independentziaren Aldeko Martxa") kanpainari ekin zitzaion, behin lurralde osoan barna jai giroko ekintza sinboliko eta aldarrikapenak ospatu ostean Kataluniako Egun Nazionala den irailaren 11an Bartzelonan "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa izeneko martxa erraldoiarekin amaitzeko. Uztailean, Bageseko Independentziaren Aldeko Elkarteak eskualdeko hamar udalerri baino gehiagotan zehar "Estelada gegant pel Bages" ("Estelada erraldoia Bagesen barna") kanpaina burutu zuen, tartean honako udalerri hauek zeudelarik: Sallent, Artés, Sant Joan de Vilatorrada, Cardona, Santpedor, Manresa, Balsareny, Moià, Navàs, Fonollosa, Súria eta Begues.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu