Armeniar genozidioa

Armeniar genozidioa (armenieraz: Հայոց Ցեղասպանություն Hayots Tseghaspanutyun; turkieraz: Ermeni Soykırımı edo Ermeni Kıyımı) Otomandar Inperioko armeniarrak nahita eta sistematikoki suntsitzeko hilketak izan ziren, Lehen Mundu Gerraren garaian eta ondoren egindakoak[1]. Beste izen hauek ere baditu: armeniar holokaustoa, armeniar sarraskiak edo, armeniarren artean, Krimen Handia (armenieraz, Մեծ Եղեռն). Genozidioa Otomandar Inperioak egin zuen, Turkiar Gazteen gobernualdian. Hildako armeniarrak milioi bat eta miloi eta erdi bitartean izan zirela jotzen da.[2][3][4][5][6]

Armeniar genozidioa
Irudia
Motakanporatze
Denbora-tarte1915eko apirilaren 24a - 
Data1915
KokalekuOtomandar Inperioa
Western Armenia (en) Itzuli
Six vilayets (en) Itzuli
HerrialdeaOtomandar Inperioa
Parte-hartzaile
HelburuArmeniar eta الارمان العثمانيين (en) Itzuli
BiktimaOttoman Armenian casualties (en) Itzuli
Pertsona hilak1.200.000
Armeniarren kontrako genozidioa, zifratan.

Genozidioa sarraskien eta deportazioen bidez egin zuten. Deportazio haietan, armeniarrak ibilaldi luzeak egitera behartu zituzten, muturreko baldintzetan, deportatuak hiltzeko asmoz. Beste talde etniko batzuk ere jazarri zituen turkiar Gobernuak garai hartan, adibidez asiriarrak eta Pontoko greziarrak. Hainbat adituk diotenez, horiek guztiak sarraski politika orokor berberaren adierazpide dira.[7][8]

1915eko apirilaren 24a da sarraskiko egun gogoratuena, 250 armeniar intelektual atxilotu baitzituzten Istanbulen egun hartan. Ondoren, otomandar militarrek armeniarrak euren etxeetatik atera eta ehunka kilometro ibiltzera behartu zituzten, basamortuan zehar (gaur egungo Sirian), urik eta elikagairik gabe. Sarraskian, bortxaketak eta bestelako erasoak ere ohikoak ziren.

Lehenengo genozidio modernotzat jotzen da, eta holokaustoaren ondoren gehien ikertutako sarraskia da. Oraingoz, hogei estatuk ofizialki onartu dute genozidioa izan zela, eta Euskal Autonomia Erkidegoak ere halaxe onartua du: «historian zientifikoki planifikatu, antolatu eta gauzatu zen lehenengo genozidioa» izan zela adierazi zuen Eusko Legebiltzarrak, genozidioaren 90. urteurrenean.[9] Frantzian, delitua da armeniar genozidioa ukatzea.[10][11]

Turkiako Errepublikak onartzen du sarraskiak izan zirela, baina ukatu egiten du genozidioa izan zenik; aitzitik, esaten du etnien arteko gatazkek, gaixotasunek eta Lehen Mundu Gerraren denboran mundu osoan izandako goseteek eragin zutela hainbeste armeniar hiltzea. Tesi hori ez du munduan ia beste inork aldezten. Turkian, gainera, tabua da genozidio horren gaia eta hainbat intelektual epaitu dituzte armeniar genozidioaz jarduteagatik.[12][13][14]

Turkiako Gobernuari, genozidioa ukatzeak tirabirak eragiten dizkio Armeniarekin,[15] Ameriketako Estatu Batuekin[16] eta Frantziarekin,[11][17] besteak beste.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «United Nations Sub-Commission on Prevention of Discrimination and Protection of Minorities», 1985-07-02.
  2. (Ingelesez) Totten, Samuel, Paul Robert Bartrop, Steven L. Jacobs (editoreak) Dictionary of Genocide. Greenwood Publishing Group, 2008, 19. orrialdea. ISBN 0-313-34642-9.
  3. (Ingelesez) Noël, Lise. Intolerance: A General Survey. Arnold Bennett, 1994, 101. orrialdea. ISBN 0-7735-1187-3.
  4. (Ingelesez) Schaefer, T (editorea). Encyclopedia of Race, Ethnicity, and Society. Los Angeles: SAGE Publications, 2008, 90. orrialdea
  5. (Ingelesez) Ralph J. Henham, Paul Behrens. The criminal law of genocide: international, comparative and contextual aspects, 2007, 17. orrialdea.
  6. (Ingelesez) Levon Marashlian. Politics and Demography: Armenians, Turks, and Kurds in the Ottoman Empire. Cambridge, Mass.: Zoryan Institute, 1991.
  7. (Ingelesez) Resolution by the International Association of Genocide Scholars
  8. (Ingelesez) Gaunt, David. Massacres, Resistance, Protectors: Muslim-Christian Relations in Eastern Anatolia during World War I. Piscataway, N.J.: Gorgias Press, 2006.
  9. Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren erabakia: «Armeniako genozidioaren 90. urteurrenean». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 99. zenbakia, 2007-04-27.
  10. «Parisek delitutzat jo du Armeniako genozidioa ukatzea»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2006-10-13.
  11. a b Elixabet Epelde: «Armeniarren aurkako genozidioa ukatzea delitua izango da Frantzian»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-12-23.
  12. Juanma Sarasola: «Armeniarren genozidioa, tabu», Berria, 2007-01-26.
  13. «Turkiak AEBei ohartarazi die euren harremanak kaltetuko dituela armeniarren auziak»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-07.
  14. Pello Zubiria: «Armeniar hila mugitu da Turkian 90 urte eta gero»[Betiko hautsitako esteka], 2005-10-16.
  15. (Ingelesez) Lionel Beehner: «Nagorno-Karabakh: The Crisis in the Caucasus», Council on Foreign Relations. Eskuratze data: 2011-01-11.
  16. Allande Sokarros: «Armeniarren genozidioaren auzia AEBetara heldu da»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-06.
  17. (Ingelesez) Angelique Chrisafis: «Turkey warns France over Armenian genocide bill», The Guardian, 2006-10-11.

BibliografiaAldatu

  • Akçam, Taner (2012). The Young Turks' Crime against Humanity: The Armenian Genocide and Ethnic Cleansing in the Ottoman Empire. Princeton University Press. ISBN 978-0-691-15333-9.
  • Akçam, Taner (2018). Killing Orders: Talat Pasha's Telegrams and the Armenian Genocide. Palgrave Macmillan. ISBN 978-3-319-69787-1.
  • Akçam, Taner; Kurt, Ümit (2015). The Spirit of the Laws: The Plunder of Wealth in the Armenian Genocide. Berghahn Books. ISBN 978-1-78238-624-7.
  • Bloxham, Donald (2005). The Great Game of Genocide: Imperialism, Nationalism, and the Destruction of the Ottoman Armenians. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-927356-0.
  • Bozarslan, Hamit; Duclert, Vincent; Kévorkian, Raymond H. (2015). Comprendre le génocide des arméniens—1915 à nos jours [Understanding the Armenian genocide: 1915 to the present day] (in French). Tallandier [fr]. ISBN 979-10-210-0681-2.
  • Cheterian, Vicken (2015). Open Wounds: Armenians, Turks and a Century of Genocide. Hurst. ISBN 978-1-84904-458-5.
  • Dadrian, Vahakn N.; Akçam, Taner (2011). Judgment At Istanbul: The Armenian Genocide Trials. Berghahn Books. ISBN 978-0-85745-286-3.
  • de Waal, Thomas (2015). Great Catastrophe: Armenians and Turks in the Shadow of Genocide. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-935069-8.
  • Galip, Özlem Belçim (2020). New Social Movements and the Armenian Question in Turkey: Civil Society vs. the State. Springer International Publishing. ISBN 978-3-030-59400-8.
  • Gingeras, Ryan (2016). Fall of the Sultanate: The Great War and the End of the Ottoman Empire 1908-1922. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-967607-1.
  • Göçek, Fatma Müge (2015). Denial of Violence: Ottoman Past, Turkish Present and Collective Violence Against the Armenians, 1789–2009. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-933420-9.
  • Ihrig, Stefan (2016). Justifying Genocide: Germany and the Armenians from Bismarck to Hitler. Harvard University Press. ISBN 978-0-674-50479-0.
  • Kévorkian, Raymond (2011). The Armenian Genocide: A Complete History. I.B. Tauris. ISBN 978-0-85771-930-0.
  • Kieser, Hans-Lukas (2018). Talaat Pasha: Father of Modern Turkey, Architect of Genocide. Princeton University Press. ISBN 978-1-4008-8963-1.
  • Morris, Benny; Ze'evi, Dror (2019). The Thirty-Year Genocide: Turkey's Destruction of Its Christian Minorities, 1894–1924. Harvard University Press. ISBN 978-0-674-91645-6.
  • Nichanian, Mikaël (2015). Détruire les Arméniens. Histoire d'un génocide [Destroying the Armenians: History of a Genocide] (in French). Presses Universitaires de France. ISBN 978-2-13-062617-6.
  • Payaslian, Simon (2007). The History of Armenia: From the Origins to the Present. Palgrave Macmillan. ISBN 978-1-4039-7467-9.
  • Rogan, Eugene (2015). The Fall of the Ottomans: The Great War in the Middle East. Basic Books. ISBN 978-0-465-05669-9.
  • Suciyan, Talin (2015). The Armenians in Modern Turkey: Post-Genocide Society, Politics and History. I.B. Tauris. ISBN 978-0-85772-773-2.
  • Suny, Ronald Grigor (2015). "They Can Live in the Desert but Nowhere Else": A History of the Armenian Genocide. Princeton University Press. ISBN 978-1-4008-6558-1.
  • Üngör, Uğur Ümit; Polatel, Mehmet (2011). Confiscation and Destruction: The Young Turk Seizure of Armenian Property. Continuum. ISBN 978-1-4411-3578-0.

Kanpo estekakAldatu