Arkitektura brutalista
Brutalismoa edo Arkitektura Brutalista 1950tik 1970era zabalkunde handia izan zuen estilo arkitektonikoa da. Estilo berria Neues Bauen mugimendutik sortu zen eta, hasiera batean, Le Corbusier arkitekto suitzarraren lanetan oinarritu zen, bereziki Unité d'Habitation eraikuntzan, eta Eero Saarinenen lanetan. Izena béton brut edo 'hormigoi gordin'kontzeptutik dator; Le Corbusierrek erabili zuen kontzeptu hori bere materialen aukeraketa definitzeko. Reyner Banham kritikari britaniarrak hitza hartu zuen mugimendu berria definitzeko, brutalismo bezala (ingelesez brutalism) izendatzeko.[1]
Teoria
aldatuBrutalismoa estilo arkitektonikoa bezala haren sortzaileek, tartean Alison eta Peter Smithson, defenditzen zituzten gizarte utopiekin identifikatu zen. Brutalimoaren ideia materialeen erabilerari egiten dio erreferentzia, hau da, material gordinak. Mugimenduak Bigarren Mundu Gerraren ondoren indarra hartu zuen baina ez zuen herrikoia izatea lortu.
Ezaugarriak
aldatuEraikuntza brutalistak errepikatzen diren angelu-formako geometriaz antolatzen dira. Gehien erabiltzen den materiala hormigoia da eta, askotan, egurrezko moldeen testurak bistan uzten dira. Izan ere, hormigoia ez da erabiltzen den material bakarra; garrantzitsuena itxura gogorra izatea eta eraikuntzaren egituran erabili diren materialak nabarmen uztea da. Alison eta Peter Smithson arkitektoek egindako etxeetan, adibidez, material desberdin asko topa ditzakegu, adreiluak, kristala, altzairua, harri lakarra...
Ordezkari nagusiak
aldatu- Marcel Breuer
- Fernand Boukobza
- Paul-Marie Côté
- Bertrand Goldberg
- Ernő Goldfinger
- Louis Kahn
- Jacques Kalisz
- Ram Karmi
- Le Corbusier
- Sigurd Lewerentz
- Berthold Lubetkin
- Kunio Maekawa
- Jean Renaudie
- Paul Rudolph
- Alison et Peter Smithson
- James Stirling
- Kenzō Tange
- Clorindo Testa
- Vittoriano Viganò
- Jean Zumbrunnen
Eraikuntza brutalistak Euskal Herrian
aldatu- ZUP auzoa, Baionan. Arkitektoa: Marcel Breuer. 1968tik 1970ra eraikiak.[2]
- San Jose Langilea eliza, Errenterian. Arkitektoa: Jose Javier Uranga. 1968tik 1971ra.
- Etxe Amerikarrak, Bilboko San Ignazio auzoan. Arkitektoak: Rufino Basañez, Esteban Argarate eta Cesar Larrea. 1964tik-1967ra.
- Itsas Eskola, Pasaian. Arkitektoak: Luis Laorga eta José López Zanón, 1966.[3]
Galeria
aldatu-
Berlingo Txekiako Errepublikaren enbajada, 1974tik 1978ra eraikia.
-
Paul-Marie Côték 1964an diseinatutako Aile Huard, Saguenay (Quebec).
-
Belgradoko Genex dorrea (Serbia).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Golan 2003, https://web.archive.org/web/20070830232044/http://findarticles.com/p/articles/mi_m0422/is_2_85/ai_104208984/pg_3.
- ↑ http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20090417/132590/eu/Breuer-arkitektura-modernoaren-ikurra
- ↑ «Eskolako iragana eta oraina» www.blasdelezoescuelanautica.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).