Iztietako eliza

Jose Javier Uranga arkitektoaren eraikina Errenterian
San Jose Langilea eliza» orritik birbideratua)

Iztietako eliza, edo San Jose Langilea eliza, Errenteriako Iztieta auzoan dagoen eliza da. Estilo brutalistan eraiki zen, 1967an hasita. Arkitektoa Jose Javier Uranga izan zen[1]. Helburua, Iztieta auzoaren eraikuntzarekin herrira etorritako langileentzat eliza berri bat egitea izan zen.

Iztietako eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′54″N 1°54′05″W / 43.3150304°N 1.9014823°W / 43.3150304; -1.9014823
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1967
Inaugurazioa1971
IzenaJosef Nazaretekoa
Arkitektura
ArkitektoaJose Javier Uranga
EstiloaArkitektura brutalista

San Jose Langile eliza hori eraikitzeagatik doktorego-titulua eman zioten, 1968an, hura oso berezia zelako diseinatzeko eta kalkulatzeko. Gau oso bat pasatu zuen aldarearen gaineko arkua diseinatzen, kalkulu erregela batekin, orduan ez baitzegoen ordenagailurik.[1]

Kripta aldatu

Gaur egun kriptan elkarte gastronomiko bat dago, eta aldarearen gainean afal daiteke.

Herri kulturan aldatu

Ander Gortazarrek egindako Bastartak! proiektuan eliza hau zen arkitektura brutalistaren adibideetako bat[2].

Jendeak Mazinger Zren burua bezala ezagutzen du[3].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Lartzanguren, Edu. «Euskal Herri brutalista» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  2. «Erreportajea: Sasikumeen loratzea zure pantailan hasi da» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  3. «https://twitter.com/birasuegi/status/972775670043545600» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).

Kanpo estekak aldatu