Arkaia
Arkaia Gasteiz udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 524 metroko garaieran kokaturik dago.
Arkaia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′31″N 2°38′05″W / 42.8419°N 2.6347°W |
Demografia
aldatuArkaiako biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
aldatuAndre Mariaren Jaiotzaren parrokia-eliza. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Catalina de Aberasturi andreak hartu zituen bere gain horren kostuak, 1702an. Atari neoklasikoa du elizak, arku molduradunekin, hiru baoko portada -ateburuekin-, Erdi Aroko bataiarria eta XVIII. mendeko dorrea.
Arkaiako arkeologia gunea
aldatuAztarnategia kokatzen den lurrak 19 Ha-ko azalera du[1], Arkaia entitatearen azpian eta ekialdera dauden lursailetan, baina zati bat baino ez dago ikusgai.
Kokaleku indigenaren gainean Inperio garaian oin berriko asentamendu erromatarra ezartzen da. K.o. I. mende inguruan hedapen handia izan zuen, eta aztarnategi osoa hartu zuen. K.o. II. mendean, III. mendean mantenduko da. IV. mendetik aurrera, erromatar inperioko herri gehienetan gertatzen den bezala, krisiaren ondorioz, atzerakada demografiko handi batean sartuko da, murriztu egingo duena, baina mendeetan zehar gaur egungo Arkaia herriraino mantenduko dena.
XVIII. mendearen bukaeran Lorenzo Prestamerok erromatar termen arkeologia-aztarnak aurkitu zituen. Etas 1976tik 1197 arte, Ramón Loza Lengaran eta Paquita Sáenz de Urturik arkeologoek erromatar garaiko termak publikoak eta indusi zituzten, besteak beste. ikerketek lekuaren tamaina eta bilakaera argitu zituzten. Indusketa hauetako materialen lagin bat Gasteizko Bibat Museoan ikus daiteke.
-
* Arkaiako terma erromatarren aztarnak.
Erreferentziak
aldatu- Arkaiako arkeologia gunea in Kultura ondarea, www.euskadi.eus.
- Las termas romanas de Arcaya / Suestatium (Arkaia. Vitoria-Gasteiz). Memoria de las intervenciones arqueológicas en Otazibarra (1976-1982) Ramón Loza Lengaran, Miguel Loza Uriarte y Javier Niso Lorenzo, Arabako aztarnategiko memoriak, 13 Zk.
- "Arkaiako aztarnategi erromatarra (Gasteiz)"/, Paquita Sáenz de Urturi in ARKEOIKUSKA1996 (17-22 orr.)
- Erromatarren garaiko Arkaiako termak, Arabako Foru Aldundia , Arabako Foru Aldundia (pdf)
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ «Zona Arqueológica de Arcaya. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2023-12-18).