Caldarium
Caldariuma (Calidarium, Cella Caldaria edo Cella Coctilium ere deitua), bainu bero bat zuen gela bat zen, erromatar termen konplexu batean erabilia.
Hau, gela oso bero eta lurrintsu bat zen, hipokausto baten bidez berotua, lurrazpiko berotze sistema bat. Bainu gelen sekuentzia erregularreko gelarik beroena zen. Caldariumaren ondoren, tepidariuma eta frigidariuma zetozen, ordena honetan.
Caldariumean bainu bat zegoen (alveus, igerileku beroa edo soliuma), ur beroduna, lurrean hondoratua, batzuetan, laconicum bat ere bazegoen, gune bero eta lehor bat izerdia botarazteko.
Bainuetako nagusiek, oliba olioa erabiltzen zuten euren burua garbitzeko, euren gorputzean eman eta gehiegizkoa kentzeko strigil bat erabiliz.
Gimnasio eta spa moderno batean, caldariuma, lur berodun gela bat da.