Marte (mitologia)

Erromatar jainkoa, gerra eta nekazaritzaren jainkoa, babeslea eta erromatarren aita

Marte[1] (latinez: Mars) gerraren jainkoa zen erromatar mitologian, Junon eta Jupiter jainkoen semea, Belonaren senarra eta Venusen maitalea. Erromatar legioek gurtzen zuten jainko militar garrantzitsuena zen. Haren jaialdiak martxoan (hortik izena) eta urrian izaten ziren. Mars hitzak ez du indoeuropar jatorririk eta, ziurrenik, etruriarren Maris nekazaritzaren jainkoaren latinizazioa baino ez da.

Marte (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMars
Sexuagizonezkoa
BaliokideakAres, Budenicus, Mars (en) Itzuli, Camulus (en) Itzuli, Q3853003 Itzuli, Mamerte, Mamers, Leucimalicus (en) Itzuli, Leusdrinus (en) Itzuli, Rigonemetis (en) Itzuli, Albarinus (en) Itzuli, Lacavus (en) Itzuli, Beladon (en) Itzuli, Exalbiovix (en) Itzuli, Giarinus (en) Itzuli, Lelhunnus (en) Itzuli, Marmogius (en) Itzuli, Olloudius (en) Itzuli, Singilis (en) Itzuli, Smertulitanus (en) Itzuli, Smertrios (en) Itzuli, Tarbucelis (en) Itzuli, Tillenus (en) Itzuli, Tritullus (en) Itzuli, Magianus (en) Itzuli, Britovius (en) Itzuli eta Canappharis (en) Itzuli
Domeinuagerra eta nekazaritza
Familia
AitaJupiter
AmaJunon
Ezkontidea(k)Nerio (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Rea Silvia eta Aemilia (en) Itzuli
Seme-alabakRemus (en) Itzuli, Romulus (en) Itzuli, Picus (en) Itzuli, Formido (en) Itzuli eta Kupido

Greziar kulturaren eraginpean, Marte Ares greziar jainkoarekin identifikatu zen, honen mitoak Marte izenarekin berrinterpretatu zirelarik literatura eta arte erromatarrean. Baina Marteren izaera eta duintasuna ez zetozen bat greziar literaturan maiz mespretxuz eta higuinez tratatzen den greziar homologoaren funtsezko alderdiekin[2]. Campus Martiuseko Marteren aldarea, bere izena hartu zuen Erromako zonaldea, Numa Erromako bigarren erregeak eskainia izan zela suposatzen da. Marteren gurtzaren erdigunea jatorriz Erromako muga sakratuetatik (pomerium) kanpo zegoen arren, Augustok erromatar erlijioaren gune berritua bihurtu zuen jainkoa, Marte Ultorreko tenplua bere foro berrian ezarri zuenean[3].

Ares indar suntsitzaile eta ezegonkortzaile gisa ikusten bazen ere, Martek botere militarra ordezkatzen zuen bakea ziurtatzeko modu gisa, eta erromatar herriaren aita (pater) zen. Erromako genealogia mitikoan eta sorrerako mitoetan, Marte Romulo eta Remoren aita izan zen Rea Silviaren bortxaketaren ondorioz. Venusekin zuen maitasun-harremanak sinbolikoki uztartzen zituen Erromaren sorrerako bi tradizio desberdinak; Venus Eneas heroiaren ama jainkotiarra zen, Romulok hiriko harresiak altxatu baino zenbait belaunaldi lehenago Erroma "sortu" zuen troiar errefuxiatua bezala ospatua.

Jatorria

aldatu

Mārs hitza (genitiboa Mārtis), Latin Zaharran eta poesian Māvors (Māvortis) gisa agertzen dena, oskoen Māmers (Māmertos) hitzaren ahaidea da[4][5]. Latinezko Mamart- hitzaren agerpenik zaharrena, ziurrenik, atzerriko hitza da. Esaten da Maris etrurar ume-jainkoaren ondoren datorrela, baina ez dago onarpen orokorrik gai horretan[6][7][8]. Ikerlariek ez dute ziurtzat ematen bi jainkoen arteko harremana, eta, egotekotan, nolakoa. Mars hitzaren adjektiboak martius eta martialis dira, eta hortik eratortzen dira hainbat hitz, adibidez martzial edo Marko edo Martin izenak[9][10].

Aitzinindoripear mitologiako Perkwunos jainkoaren erreflexu bat ere izan liteke, tximistei lotutako izaera zuena.

Jaiotza

aldatu

Ares Zeus eta Heraren semea zen bezala[11], Marte Jupiter eta Junonen semetzat hartzen da. Hala ere, Ovidiok emandako jaiotzaren bertsio batean, Junonen semea besterik ez zen. Jupiterrek amaren eginkizuna usurpatu zuen Minerva zuzenean bere kopetatik (edo burutik) erditu zenean; oreka berrezartzeko, Flora jainkosaren aholkua bilatu zuen Junonek, gauza bera egiteko moduari buruz. Florak lore magiko bat lortu zuen (latinez flos, flores, genero maskulinoko hitz bat) eta berehala emankor bihurtu zen bigantxa batean probatu zuen. Gero lore bat erpuruaz erritualki erauzi, Junonen sabela ukitu eta haurdun utzi zuen. Juno Traziara eta Marmararen ertzera joan zen erditzera[12].

Ovidiok Fastietan kontatzen du istorio hau, egutegi erromatarrari buruzko bere lan poetiko luzea. Azaldu dezake zergatik Matronalia, Junonen omenez ezkondutako emakumeek erditzearen jainkosa gisa ospatutako festa, Marteren hilabetearen lehen egunean gertatzen zen, eta hori ere markatuta dago Marteren urtebetetzearen antzeko antzinatasun berantiarreko egutegi batean. Erromatar egutegirik zaharrenean, martxoa lehen hilabetea zen, eta jainkoa urte berriarekin batera jaioko zen. Ovidio da iturri historiko bakarra. Litekeena da bere asmakuntzaren mito literario bat aurkeztea, edo tradizio italiko arkaiko ezezagun bat; nolanahi ere, historia sartzea aukeratzean, Marte landare-bizitzarekin lotuta zegoela eta emakumeen hazkuntzarekin zerikusirik ez zuela azpimarratzen du[13].

Izaera

aldatu

Erromatarren Marte jainkoa, greziarren Areses jainkoarengan dago lotuta hein handi batean, nahiz eta Aresen gurtza ez zegoen oso hedatua. Ez zeukan tenplu handi edo estatuarik, baina bai Aropagon (Aresen mendixkan) tenplu txiki bat.

Martek armadura janzten zuen eta baita gandordun kaskoa. Jainko gudari bezala adierazten zen. Otsoa eta okil beltza (Dryocopus martius), okil berdea (Picus viridis) edo beste okil motaren bat ziren bere ikurrak. Bi seme izan zituen Venusekin: Fuga eta Timor (greziarren Fobos eta Deimos).

Gerlaren jainko gisa, erromatarrak babesten zituen borrokan, eta antzina, laboreak ere babesten zituen. Arval anaien ereserki zaharrean deitzen zioten jainkoari. Arvalen erlijio-eginbeharrak mota guztietako labore eta artaldeak etsaiengandik babestea zen.[14]

Marteren okil sakratua, hegazti augural izaera du, Martek babestutako Tiona Matieneren orakuluan funtsezko papera zuena. Zaldia ere Marterekin lotuta dago. Plutarcok idatzi zuen Okilak otsemeari lagundu ziola Romulo eta Remori jana eta edatekoa ematen.[15]

Jai egunak

aldatu

Marteri eskainitako jaialdiak udaberrian eta udazkenean izaten ziren, nekazaritza eta militar denboraldien hasiera eta amaiera, hain zuzen. Martxoa bere omenetan eman zioten izen Martius izena. Hil hori bereziki jaialdiez beteta zegoen, osorik edo zati batzuetan bere ohoretan. Salioen antzinako apaiz taldea, bereziki Jupiter, Marte eta Kirino jainkoen gurtzarekin lotuta zeudenak, hilabete horretan hainbat aldiz ateratzen ziren publikoki gerra-dantza zeremonialak dantzatzera armadura zahar batez jantzita eta jainkoei himnoak abesteko. Urria ere hilabete garrantzitsua izan zen Marterentzat. Urriaren 15eko zaldiaren jaialdian bi zaldizko gurdi lasterketak izaten ziren Marteren zelaian (Erroma hiriren kanpoaldean), eta urriaren 19an, Armilustriumean, armak purifikatu eta negurako gordetzen ziren.[14]

Izendatzeak

aldatu

Martek Eguzki sistemako laugarren planetari izena eman dio, hau gorria baita, odolaren kolorekoa. Baita ere asteko bigarren edo hirugarren egunari latinetiko hizkuntzetan (gaztelaniaz Martes, frantsesez Mardi, italieraz Martedì). Baita gregoriar egutegiko hirugarren hilabeteari: Martxoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. War and peace in the ancient world. Blackwell Pub 2007 ISBN 1-4051-4525-0. PMC 65197915. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. Rehak, Paul. (2006). Imperium and cosmos : Augustus and the northern Campus Martius. University of Wisconsin Press ISBN 978-0-299-22013-6. PMC 229441694. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  4. Encyclopedia of Indo-European culture. Fitzroy Dearborn 1997 ISBN 1-884964-98-2. PMC 37931209. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  5. «Sanskrit: maruta» web.archive.org 2011-07-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  6. Etruscan life and afterlife : a handbook of Etruscan studies. 1986 ISBN 0-8143-1772-3. PMC 13269880. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  7. Hall, John F.. (1986-01-31). Haase, Wolfgang ed. «The Saeculum Novum of Augustus and its Etruscan Antecedents» Religion (Heidentum: Römische Religion, Allgemeines [Forts.]) (De Gruyter)  doi:10.1515/9783110841671-016. ISBN 978-3-11-084167-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  8. Forsythe, Gary. (2012). Time in Roman religion : one thousand years of religious history. Routledge ISBN 978-1-136-31442-1. PMC 796803993. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  9. Publishers, HarperCollins. «The American Heritage Dictionary entry: martial» ahdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  10. Brunel, Clovis. (1951). «Albert DAUZAT. Dictionnaire étymologique des noms de famille et prénoms de France. Paris, Larousse, 1951.» Bibliothèque de l'École des chartes 109 (1): 148–150. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  11. Hesiod. (2006). Hesiod. Harvard University Press ISBN 978-0-674-99622-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  12. Ovid, 43 B. C.-17 or 18 A. D.; Frazer, James George; Frye, Northrop Marginalia. (1931). Ovid's Fasti. London : W. Heinemann ; New York : G.P. Putnam (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  13. (Ingelesez) Newlands, Carole Elizabeth. (1995). Playing with Time: Ovid and the Fasti. Cornell University Press ISBN 978-0-8014-3080-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  14. a b (Ingelesez) «Mars | Roman god | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  15. (Gaztelaniaz) «Picus Martius, el pájaro carpintero que alimentó a Rómulo y Remo» Notae Tironianae 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Kanpo estekak

aldatu