Otrera (antzinako grezieraz: ΟτρηρηOtrērē) , Greziar mitologiaren arabera, Amazona emakume gerlarien lehendabizikoenetariko lehenengo erregina izan zen. Berak sortu omen zuen Amazonen nazioa.

Otrera
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakHippo (en) Itzuli
Familia
AitaEuros (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Ares
Seme-alabakHipolita, Antiope (en) Itzuli, Pentesilea eta Melanippe (en) Itzuli

Mitologia aldatu

Haren aurretik Lisipe izan zen erregina eta harekin batera Marpesia eta Lampedo ahizpek erregina izan ziren.Mitologian Otrera Eurusen edo ekialdeko aizearen jainkoaren alaba zen; beste bertsioren arabera aita Ares edo gerraren jainkoa bera zen. Aresekin lau alaba izan zituen: Hipolita, Melanipa, Antiope eta Pentesilea; dena dela, Pentesilea beste beste amazona baten alaba izan zitekeen zeren eta tartean beste belaunaldi bat baitago.

Otrerak Asia txikiaren hiri asko sortu zituen: Esmirna, Efeso, Zirene edo Mirina. Efeson, pago baten ondoan, Artemisa jainkosaren estatua altxatu zuen. Toki berean, geroago, Artemisaren tenplua altxatzea bultzatu zuen, Antzinate klasikoko munduko zazpi mirarien bat. Antiope alabarekin batera Aresi eskainitako tenplu ugari altxatu zuen ere bai.[1]

Ehizaren jainkosa gurtzeko, bestetik, erritual asko sortu zituen, esaterako gerra dantza bat, horretarako, ezkutuak erabiliz, xaramelen musika erabiltzen. Dena dela, azkenik, Artemisaren faborea galdu zuen horrelako dantza batean parte hartu nahi ez izateagatik.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu