Urrezko ahari-larrua
Urrezko ahari larrua greziar mitologian, Krisomallo hegodun ahariaren larrua zen. Jason eta argonauten istorioan agertzen da. Hauek, ahari larruaren bila abiatu ziren, Jason, Tesalian, Iolkosen tronura igo zedin. Istorio hau oso antzinakoa da (Homeroren garaian oso ospetsua zen K.a. IX.-VIII. mendeak), eta, beharbada, K.a. XIII. edo XIV. mendekoa da, eta, beraz, forma ezberdinetan kontserbatzen da, euren artean, xehetasunen batzuk aldatzen direlarik. Modu honetan, istorioaren beranduagoko bertsioetan, aharia, Poseidon eta Temistoren (ez hain sarri, Nefele) semea zela esaten zen.
Atamantek, Beoziako Orkomeno hiriko erregeak, lehen emaztetzat Nefele hodei jainkosa hartu zuen. Honekin, Hele eta Frixo izeneko bi seme izan zituen. Beranduago, Inotaz maitemindu eta honekin ezkondu zen. Ino Kadmoren alaba zen. Ino bere semeordeetaz jeloskor zegoen eta haiek hiltzea pentsatu zuen. (Bertsio batzuen arabera, Atamante, Frixo sakrifikatzea gosete batekin amaitzeko modu bakarra zela konbentzitu zuen.) Nefele edo bere izpiritua, umeei agertu zitzaien, urrezko artilea zuen hegodun ahari batekin. Umeek, ahariaren gainean eserita ihes egin zuten, baina Hele erori eta ito egin zen, gaur egun, Helesponto edo Dardanelos izeneko itsasartean. Ahariak onik eta salbu eraman zuen Frixo Kolkidaraino. Frixok, orduan, aharia sakrifikatu eta bere larrua zuhaitz batetik zintzilikatu zuen (batzuetan, haritz bat), Aresi sagaraturiko baso batean, non herensuge batek zaindu zuen. Han egon zen Jasonek bereganatu zuen arte. Aharia, Aries konstelazioan bihurtu zen.
Interpretazioak
aldatuSaiakerak egon dira, urrezko ahari larrua, mito batetako ez ohiko objektu bat bezala ezezik, benetako kultura praktika bezla interpretatzeko. Honela, adibidez, hainbat alditan, urrezko ahari larruaren istorioak, ekialdetik Greziara zetorren abeltzaintzaren iritsiera bezala proposatu izan da, baita garia edo eguzkia ere.
Beste interpretazio baten oinarria, oihal purpura edo purpuraz tindaturikoan dago. Murex generoko marraskiloetatik ateratako tindu purpura, oso garestia zen antzinatean, eta tindu horretaz tindaturiko oihalarekin eginiko arropa, aberastasun eta posizio altuaren seinale zen (hortik purpura erregeekin lotzearena). Beraz, urrea eta purpuraren arteko harremana naturala da, eta sarri gertatzen da literaturan.
Interpretazio zabalduago batek, urrezko ahari larrua, erreketatik urrea ateratzeko modu batekin lotzen du. Euskarri sendoak ditu (baina K.a. V. mendetik) bakarrik, Georgia inguruan, Itsaso Beltzaren ekialdean. Ardi larruak, batzuetan zurezko markoetan zabalduak, ur korrontean sartzen ziren, eta errekan gora zeuden plazereetatik jeisten ziren urre pipitak, bertan biltzen ziren. Ardi larruak, orduan, zuhaitzetan zintzilikatzen ziren lehortzeko, urrea astindu aurretik.
Mitoaren antzinako jatorria, literatura baino lehenagoko garaian, interpretazio guztiak beranduagokoak direla esan nahi du, eta, gehiago edo gutxiago, mito hau sortu zen kulturaren ez erabateko ezagutza jasaten duten razionalizazioak. Azalpen onargarriago bat emateko saiakera, kokapenaren bidez, kultura horretaz ezagutzen denean, lehen proposamenetako bat seinalatzen du, urrezko ahari larruak erregetasuna eta legitimitatearen ideia irudikatzen duela, alegia: hortik Jasonek horren bila egin zuen bidaiaren zergatia. Iolkosen gobernu legitimoa berriztatzeko.