Zilhekoa

Nafarroa Behereko udalerri ohia

Zilhekoa Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Zilhekoa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaArberatze-Zilhekoa
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrazilhekoar
Geografia
Koordenatuak43°20′23″N 0°59′13″W / 43.3397°N 0.9869°W / 43.3397; -0.9869
Demografia

Herritarrei "zilhekoar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 35 km daude.

Izenaz aldatu

Izenaren etimologian "zil(h)o" ("zulo") hitza ikusten dute adituek.[1] Bere izenaren agerpen historiko batzuk: Sanctus Petrus de Silegue (1160), Sileugue (1316), Silegoe (1350), Silleugue (1413), Silengoa (1513an Iruñeko idazki batean) edota Sillègue-les-Domezain (1734an Lextarreko gortean) dira.

Euskaraz "Zilegoa" tokiko aldaera ere erabiltzen da. Forma horietatik eratorri da Sillègue frantsesezkoa.

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean Zohota eta mendebaldean Arberatze udalburua, biak herri amikuztarrak; aldiz, hegoaldean eta ekialdean Zuberoako Pettarra eskualdearekin egiten du topo, Domintxaine-Berroetako lurrekin hain zuzen.

Orografia aldatu

Altuera apaleko lurrak dira. Herriaren lurretako ipar-ekialdean Burgaintzi muino-lerroetako bat (146 m) dago; herriska pittin bat baxuago dago.

Demografia aldatu

1695eko erroldan 20 etxerekin ageri da.

Errepideak aldatu

Herriska honen iparraldetik pasatzen den D 933 departamendu mailako errepidea da nagusia; Donapaleu kantonamendu eta eskualdeburutik abiatu ostean Aiziritze eta Arberatzeren artean pasatzen da, Salbaterrarako (Okzitania) bidean. Bertatik ateratzen den adar lokal batek Arberatzetik pasa eta gero Zilhekoarekin lotura egiten du; aldi berean, ekialderantz errepide beretik segituz gero iparraldetik (Zohota) hegoaldera doan D 134rekin bat egin daiteke, adibidez Maulerantz abiatzeko.

Udalerri-aldaketak aldatu

1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Arberatzerekin fusionatu zen; harrezkero Arberatze-Zilhekoaren barruan dago.

Eraikin historikoak aldatu

  • Eliza baino, kapera txiki bat baino ez dago herriska honetan.

Ekonomia aldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak.

Zilhekoar jatorrikoak aldatu

Bertakoa izan gabe, Alexandre Dumasen luman Athos musketaria bihurtuko zenaren benetako izena Armand de Sillègue d'Athos d'Autevielle zen, beraz herriaren izena zeraman. Bearnesa zen baina Amiküzeko auzoak diren Salbaterra aldeko herri batzuetan jaio eta bizi izan ziren edo harremanak izan zituzten: Atòs-Aspins, Autile... Pentsatzekoa da, beraz, familiak jatorria Zilhekoan zuela.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa