Behaskane Behaskane-Laphizketa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Laphizketa gabe, 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Behaskane
Behaskane-Laphizketa, Euskal Herria

Béhasque-Lapiste (Pyr-Atl, Fr) la mairie à Béhasque.JPG

Herriko udaletxea
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Udalerria Behaskane-Laphizketa
Koordenatuak 43° 19′ 30″ N, 1° 00′ 34″ W / 43.325°N,1.0094444444444°W / 43.325; -1.0094444444444Koordenatuak: 43° 19′ 30″ N, 1° 00′ 34″ W / 43.325°N,1.0094444444444°W / 43.325; -1.0094444444444
Behaskane hemen kokatua: Euskal Herria
Behaskane
Behaskane
Behaskane hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Behaskane
Behaskane

Herritarrei "behaskandar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 33 km daude.

IzenazAldatu

Lekuko zaharrek[1] aldaera hauek eskaintzen dizkigute, besteak beste: Beƒasquen (XII. mendean Okzitaniako Sòrdako kartularioan), Sanctus Petrus de Behaschen (1120an), Basquan (1344an), Beasquen (1350ean), Behasquen (1513an Iruñeko idazki batean), Behascan (1621ean Martin Bizkaikoarenean).

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela, nahiz eta herri honen lur batzuk (Oihantoa, Trinxinia, Sardatz) ibaiaren ibarrezkerrean egon.

Herriaren mugak hauexek dira: ekialdean, distantzia laburrean Laphizketa udalkidea; iparraldean Arberatze; ipar-mendebaldean Aiziritze, herri honekiko muga Eiheraxar errekak egiten du; mendebalde osoan Donapaleu eskualdeburua dago, Behaskane gero eta gehiago honekin urbanistikoki loturik agertzen delarik; hegoaldean Larribarre dago. Denak herri amikuztarrak.

OrografiaAldatu

Gehienak altuera apaleko lurrak dira. Herria 109 mtan dago; aldiz, Biduzez beste aldera, Salbatore kapera ezagunetik hurbil (hau bera gutxirengatik Donapaleuko lurretan dago) 250 mko garaiera gainditzen da. Punturik baxuena Biduzeren ertzetan ematen da, 44 mrekin.

DemografiaAldatu

1695eko erroldan 31 etxerekin ageri da.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 182 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 192. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Behaskane-Laphizketa.

ErrepideakAldatu

D 11 departamendu mailako errepide garrantzitsua (Donapaleu-Maule lotura egiten baitu) herritik oso hurbil, iparraldetik, pasatzen da, mendebalde-ekialde norabidean. Errepide honetatik D 12 izenekoa ateratzen da, herritik bertatik pasa eta hegoalderantz jota D 933arekin bat egiten du, oraindik herriaren lurretan baina ibaia zeharkatu eta gero; errepide horrek Amiküzeko burua eta herrialdekoa lotzen ditu. Behaskane eta Laphizketaren artean errepide lokal bat hegoalderantz abiatzen da, zenbait auzotara joateko eta Larribarreko lurretan (Agerreko eihera historikoa) sartzeko.

HistoriaAldatu

Herri honetako jauna historikoki oso inportantea izan da eta dokumentazio ugaritan agertzen da[2] ; Bertrand de Béhasque (1412an) edo Pierre-Arnaud de Béhasque (1423an) Nafarroako erresumako jaun garrantzitsu gisa ageri zaigu. Béhasque gaztea izenekoa Joana III.a Albretekoak 1568an adostu zuen amnistiatik kanpo geratzen zen nobleetakoa izan zen.

Udalerri-aldaketakAldatu

Udalerri modernoen osaera baino lehen, Aiziritze eta Behaskane parrokia bakarrean bilduta zauden. Frantziako Iraultza baino lehen, bestalde, Donapaleuren menpean zegoen.

1842 arte herri honek berezko udalerria izan zuen; urte horretan Laphizketarekin fusionatu eta harrezkero Behaskane-Laphizketako udalburua da.

Eraikin eta leku historikoakAldatu

  • Done Petri eliza XIX. mendean berreraikia da.
  • Hilerrian 1633ko gurutzea dago, "Catalin Deliche" delako baten omenez; Ipar Euskal Herriko zaharrenetakoa da.
  • "Jauregia" etxe noblea (la Salle de Béhasque, okzitanieraz sala euskarazko "jauregi" hitzaren baliokidea da) herriko jaunen egoitza izan da. D 11 errepidearen ertzean topatzen da, Donapaleurako bidean.
  • Biduzez beste aldera "Sardatz" izeneko eremu protohistorikoa dago, "gaztelu zahar delakoa; 148 mko garaieran, Kinkileko zubitik hurbil dago.
  • Kinkileko zubiaren ingurua (Larribarreko lurretara pasatu eta hortik Oztibarre eta Garazirantz jotzeko) ibi historikoa izan da.

Kultura eta hezkuntzaAldatu

Behaskaneko Dominique Chilindron[3]. Euskal Herriko Ahotsakerako[4] egindako elkarrizketa.
  • Eskola publikoa eta Saint-Joseph izeneko eskola giristinoa dago. "Bizkarreta" Nekazaritza-aholkulariak prestatzeko ikastetxea ere badago.
  • Jaiak ekainaren 29an ospatzen dituzte, Done Petrin.

EuskaraAldatu

Behaskaneko euskara[5] Amikuzeko euskara[6] da, nafar-lapurteraren[7] aldaera bat, sortaldeko azpieuskalkian[8] kokaturik dagoena.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, Amikuze osoan bezala, dibertsifikazioa suertatu da.

ErreferentziakAldatu

  1. Behaskane Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 245/247. or.
  2. Behaskaneko historia euskomedian.
  3. «Chilindron, Dominique - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.
  5. «Behaskane-Laphizketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.
  6. «Amikuzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.
  7. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.
  8. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa