Amikuzeko herri elkargoa
Amikuzeko herri elkargoa (frantsesez Communauté de communes d'Amikuze)[1] Nafarroa Beherea eta Zuberoako udalerri batzuk biltzen zituen herri elkargoa izan zen.
Amikuzeko herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Nafarroa Beherea, Zuberoa |
Sorrera | 1993ko urtarrilaren 1a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Marcel Arnaud |
Hiriburua | Donapaleu |
Udalerriak | 27 |
Estatistikak | |
Azalera | 342 km² |
Biztanleria | 8889 (1999) |
Dentsitatea | 26 bizt./km² |
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
aldatuElkargoak 27 udalerri biltzen zituen.
- Kantonamendu aldetik Donapaleuko guztiak hartzen ditu Jeztaze izan ezik. Horiei Hazparneko Kantonamenduko Mehaine gehitu zaio.
- Herrialde aldetik, kantonamenduarekin gertatzen den bezala, biri dagozkie:
- Zuberoan 5 daude: Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Lohitzüne-Oihergi eta Ozaraine-Erribareita.
- Zuberoan eta Nafarroa Beherean bat: Pagola.
- Nafarroa Beherean daude beste guztiak: 20, Mehainerekin 21.
- Eskualde historiko-natural aldetik antzekoa:
- Amiküze osoa dago: 20 udalerri.
- Arberoan bakarra: Mehaine
- Pagola Zuberoako Arbaila eta Nafarroa Behereko Oztibarreren artean banatuta dago.
- Zuberoako Pettarrako 5 udalerri daude.
Udalerri kideen datuak
aldatuINSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak |
---|---|---|---|---|---|---|
64010 | Aiziritze-Gamue-Zohazti | Chantal Erguy | 559 bizt. | 960 ha | 58 bizt./km² | |
64018 | Amendüze-Unaso | Arnaud Mandagaran | 367 bizt. | 766 ha | 48 bizt./km² | |
64019 | Amorotze-Zokotze | Arnaud Abbadie | 204 bizt. | 1520 ha | 13 bizt./km² | |
64034 | Arberatze-Zilhekoa | Sauveur Baxo | 270 bizt. | 529 ha | 51 bizt./km² | |
64036 | Arboti-Zohota | Éric Narbais-Jaureguy | 227 bizt. | 1455 ha | 16 bizt./km² | |
64051 | Arrueta-Sarrikota | Christian Guillemin | 322 bizt. | 2281 ha | 14 bizt./km² | |
64049 | Arüe-Ithorrotze-Olhaibi | Jean-Pierre Barneix | 230 bizt. | 1785 ha | 13 bizt./km² | |
64106 | Behaskane-Laphizketa | Gabriel Belleau | 415 bizt. | 564 ha | 74 bizt./km² | |
64105 | Behauze | Didier Irigoin | 313 bizt. | 1126 ha | 28 biz./km² | |
64120 | Bithiriña | Gilbert Dublanc | 464 bizt. | 2480 ha | 19 bizt./km² | |
64202 | Domintxaine-Berroeta | Sauveur Urrutiaguer | 455 bizt. | 2156 ha | 21 bizt./km² | |
64493 | Donapaleu | Jean-Jacques Loustaudaudine | 1701 bizt. | 1057 ha | 228 bizt./km² | |
64221 | Etxarri | Bernard Casabonne | 122 bizt. | 743 ha | 16 bizt./km² | |
64228 | Gabadi | Jean-Louis Prebende | 215 bizt. | 831 ha | 26 bizt./km² | |
64235 | Garrüze | Gérard Bidegain | 302 bizt. | 313 ha | 96 bizt./km² | |
64272 | Ilharre | Jean-Louis Etchart | 135 bizt. | 1055 ha | 13 bizt./km² | |
64294 | Labetze-Bizkai | Jean-François Anglade | 166 bizt. | 879 ha | 19 bizt./km² | |
64319 | Larribarre-Sorhapürü | Daniel Heuguerot | 186 bizt. | 1065 ha | 17 bizt./km² | |
64345 | Lohitzüne-Oihergi | Pascale Exilard | 217 bizt. | 1752 ha | 12 bizt./km² | |
64362 | Lüküze-Altzümarta | Barthélémy Aguerre | 256 bizt. | 831 ha | 62 bizt./km² | |
64368 | Martxueta | Jean-Pierre Apeçarena | 211 bizt. | 816 ha | 26 bizt./km² | |
64375 | Mehaine | Jean-Pierre Delgue | 261 bizt. | 1273 ha | 21 bizt./km² | |
64425 | Oragarre | Jean-Michel Camou | 516 bizt. | 3643 ha | 14 bizt./km² | |
64429 | Ostankoa | Jean-Marc Bonzom | 96 bizt. | 935 ha | 10 bizt./km² | |
64435 | Ozaraine-Erribareita | Arnaud Fontaine | 221 bizt. | 656 ha | 34 bizt./km² | |
64441 | Pagola | Gabriel Lopepe | 254 bizt. | 1590 ha | 16 bizt./km² | |
64539 | Uhartehiri | Jean-Pierre Lafargue | 204 bizt. | 1174 ha | 17 bizt./km² | |
8889 bizt. | 34181 ha | 26 bizt./km² | 66 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Frantsesez ere, Mixe barik euskarazko toponimoa erabiltzen da.