Altzibiades

Alzibiades» orritik birbideratua)

Altzibiades Klinias Eskanbonides (antzinako grezieraz: Ἀλκιβιάδης Κλεινίου Σκαμβωνίδης, Alkibiádēs Kleiníou Skambōnidēs; Atenas, c.K. a. 450 - Frigia, K. a. 404) Antzinako Greziako estatu-politikaria, jenerala eta hizlaria izan zen.

Altzibiades

strategos

K.a. 419 - K.a. 418
strategos

K.a. 415 - K.a. 413
strategos

K.a. 406 - K.a. 405
Bizitza
JaiotzaAntzinako Atenas, K.a. 450
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaFrigia, K.a. 404 (45/46 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
Familia
AitaCleinias
AmaDeinomache
Ezkontidea(k)Hipparete (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAlcmaeonidae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Sokrates
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta army officer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduastrategos
Parte hartutako gatazkakPeloponesoko Gerra
Battle of Potidaea (en) Itzuli

Amaren partetik, familia aristokratiko baten azken kidea izan zen, Alkmeoniden sendiko azkena hain zuzen, Peloponesoko Gerraren ostean garrantzia galdu zuena. Gatazkaren bigarren partean, aholkulari estrategikoa, armadaren buruzagia eta politikaria izan zen.

Peloponesoko Gerran zehar, haren leialtasuna interes ezberdinetara mugitu zen. Atenas sorterrian zegoela, kanpo-politika oldarkorraren aldekoa zen eta Siziliako espedizioa defendatu zuen, baina hirian zituen etsaiek sakrilegio-karguak leporatu zizkiotenean, Espartara ihes egin zuen. Hiri horretan aholkulari estrategiko lana egin zuen, Atenasen kontrako kanpainak proposatuz edo behatuz. Espartan ere etsaiak sortu zitzaizkionean Pertsiara emigratu behar izan zuen. Han Tisafernes satraparen aholkularia izan zen harik eta haren aldeko atenastar politikariek Altzisiadesen itzulera lortu zuten arte. Altzibiades hainbat urtetan izan zen Atenaseko estrategoa baina arerioek, bigarrenez, hura kanporatu zuten. Siziliarako espedizioa Altzibiadesen ideia izan zen. Hala ere, aditu batzuek diote espedizioaren ardura Altzibiadesena izanez gero, eta ez Niziasena, atenastar armadaren hondamendia ez zatekeela gertatuko[1].

Espartarrentzat lan egiten zuen bitartean, Altzibiadesek zerikusi handia izan zuen Atenasen gainbeheran, hala nola, Dezeliaren atzematean, zenbait matxinada sortzean eta gainbegiratzean. Behin sorterrira itzulita, Espartaren kontra hainbat garaipen lortu zituen, zeinek Esparta Atenasi bakea eskatzera behartu baitzuten. Altzibiadesek ezohiko taktikak erabili zituen, zenbaitetan nahiago zuen hiriak traizioaren edo negoziazioaren bidez konkistatzea, setioaren bidez baino[2]. Altzibiadesen adimen militarra eta estrategikoa baliagarria izan zen hark lan egiten zuen edozein estaturentzat, baina etsaiak egiteko erraztasuna zela eta, ezin izan zuen luzaroan toki berean egon. Gerraren amaierako, K.a. 410ean, haren laguntzarekin lortutakoa ia ahantzita zegoen.

Biografia

aldatu

Lehenengo urteak

aldatu

Altzibiades Atenasen jaio zen. Haren aita Klinias zen eta ama Dimonaka, Megaklesen alaba. Perikles eta haren anaia Arifron Dinomakaren lehengusuak ziren[3]. Bere familiaren leinua Eurisazesengandik eta Ajax Telemonikoarengadik omen zetorren[4]. Aitona, Altzibiades izenekoa hura ere, Klistenesen laguna zen. Azken honek K.a. VI. mendeko erreforma konstituzionala egin zuen[5]. Klinias Koroneako guduan hil ondoren, K.a. 447an, Perikles eta Arifron izan zituen tutore Altzibiadesek[6].

Plutarkoren arabera, Altzibiadesek irakasle ospetsuak izan zituen, hala nola, Sokrates, eta erretorika artean murgildu zen. Zenbait greziar idazleren ustez, diziplina gutxiko pertsona zen. Altzibiadesek K.a. 432an Potidea guduan parte hartu zuen, non Sokratesek bizitza salbatu baitzion[7], baina mesede hau K.a. 424ko Delio guduan itzuli zion. Altzibiadesek Sokrates miresten zuen[8][9]. Plutarkoren arabera, Altzibiadesek Sokratesen beldur eta miresmena zituen eta harekin zegoenean gainontzeko maitaleak mespretxatzen zituen[10].

Altzibiades Hiparetarekin ezkondu zen, Hiponiko III.aren alabarekin, atenastar aberats bat. Plutarkoren aburuz, Hiparetak senarra maitatzen bazuen ere, haren maitaleen erruz dibortziatzen saiatu zen, baina legeak emaztea inoren laguntzarik gabe utzi zuenez, Altzibiadesekin betirako bizi izan zen eta seme bat (Altzibiades Gaztea) eta alaba bat eman zizkion[11].

Karrera politikoa K.a. 412 arte

aldatu
 
Jean Leon Gerôme (1824-1904) Sokrasek Altzibiaderen bila Aspasiaren etxean. 1861

Igoera

aldatu

Altzibiadesen karrera politikoa Nizias Bakearen ostean hasi zen, Atenasko kanpo-politikari oldarkorragoa izatea eskatzean. Aipatutako itunak, Esparta eta Atenasen arteko su-eten bat baino ez zenak, amaiera eman zion zazpi urteko gerrari, borrokalariek abantailarik lortu ez zutelako. Arnold W. Gomme, Raphael Sealey eta Tuzidides, historialariek, besteak beste, uste izan dute Altzibiades minduta zegoela espartarrek Niziasekin eta Lakesekin negoziatu zutelako ituna, eta eztabaidatik at utzi zutelako Altzibiades gazteegi zelakoan[12][13]. Itunaren gaizkiulertze batzuk argitzekotan, Espartak enbaxadore ahalguztidunak bidali zituen Atenasera[14]. Hasieran, atenastarrek espartarrak ondo hartu zituzten, baina Altzibiadesek haiekin biltzea lortu zuen, enbaxadoreek eklesiarekin hitz egin baino lehen. Elkarrizketa horretan ziria sartu zuen espartarren eta atenastar eklesiaren artean. Espartarrei esan zien eklesiak eskakizun handiak zituela eta harekin zuzenean negoziatu beharrean, berak bitartekari lana egingo zuela eta bere eragin politiko guztia erabiliko zuela espartarrak laguntzeko atenastar politikoen aurrean. Peloponesoko ordezkariek Altzibiades sinetsi zuten, Nizias eta eklesiarengandik aldenduz, azken hauek zinez akordio batera heldu nahi bazuten ere. Hurrengo egunean, Altzibiadesek, eklesiaren aurrean ordezkariei galdetu zien zeintzuk ziren Espartatik zekartzaten botereak, eta sekretupean adostu moduan, botere guztiak ez zituztela erantzun zuten. Aurreko egunean kontrakoa esan zutenez, Atzibiades aukeraz bilatu zen espartarrei sinesgarritasun falta aurpegiratu eta ezkutuko helburuak leporatzeko. Nizias zur eta lur zen bitartean, eklesiak Altzibiades jeneral izendatu zuen.

Geroago, boterea erabili zuen Argos, Mantinea, Elide eta Peloponesoko beste zenbait estaturekin aliantza bat egiteko eta eskualde horretan Esparta mehatxatzeko. Gommeren arabera Atenastar jeneral batentzat egitasmo ederra zen, gehienbat bertako gerlariz osaturiko armada Peloponeson gidatzea eta Espartari iseka egitea, honen ospea baxuena zen unean[15]. Hala ere, aliantza hau Mantinea guduaren ondoren desagertu zen[16].

Edonola ere, K.a. 416-415 urteetan, liskar zail bat geratu zen Atenaseko politikarien artean, zeinetan alde batean Hiperbolo eta bestean Nizias eta Altzibiades baitzeuden. Hiperbolo haietako bat egozten saiatu zen baina azken horiek indarrak batu zituzten Hiperboloren ostrazismoa lortzeko[17]. Horrek adierazten du, nahiz Niziasek nahiz Altzibiadesek jarraitzaileak zituztela eta hauek, botoen bidez, liderrek esandakoa betetzen zutela[18].

Altzibiadesek ez zuen Melosko arpilaketan esku hartu K.a. 416-415 urteetan, baina Plutarkoren aburuz, hark babestu zuen gizonezkoak hil eta emakumezkoak eta umeak esklabo saltzeko dekretua[19]. Andozides hizlariak dio Altzibiadesek ume bat izan zuela emakume esklabo batekin eta horregatik horren ostrazismoa eskatu zutela[20].

Atenastarren espedizioa

aldatu
 
Atenastarren espedizioa

K.a. 415ean, Siziliako Segestako ordezkariak Atenasera heldu ziren Selinonteren kontrako gerran laguntza eskatzera. Honen osteko eztabaidan, Nizias esku-hartzearen kontra mintzatu zen, kanpaina oso garestia izan zitekeelako eta, aldi berean, Altzibiadesen argudioak indargabetzen saiatu zen, Sizilian esku hartu nahi baitzuen hark. Altzibiadesek zioen gerrak aberastasuna ekarriko zuela, atenastar inperioa zabalduz, Pertsiar gerretan gertatu zen bezala. Horrez gain, Atenasek eskualdean aliatuak errekrutatu ahalko zituela zioen eta horrela Sirakusaren gaineko kontrola lor zezaketela, Siziliako hiririk indartsuena berau (zenbait historialariren ustez, oso aurreikuspen baikorrak ziren)[21]. Niziasek agerian utzi nahi izan zuen nolakoa izan beharko zuen espedizioaren tamainak, plana arrakastatsua izatekotan. Horregatik honakoa iradoki zuen: flota 60 itsasontzitik 140 galeretara igarotzea; 5.100 soldadu, 1.300 arkulari, habailariak eta arma arinez hornituriko gizonezkoak gehitzea[22]. Leo Strauss filosofoak espedizio hura Periklesen plan handiena baino handiagoa zela azpimarratu zuen[23]. Niziasen asmoa eklesia beldurtzea eta ideia alboraraztea bazen ere, kontrako efektua lortu zuen eta atenastarrek espedizioaren alde bozkatu zuten[24]. Bildutakoek Nizeas, Altzibiades eta Lamako espedizio ahalguztidun izendatu zituzten, Sizilian Atenasko interesak lortzeko[25].

Gau batean, espedizioa antolatzen ari zenean, hermen buru eta zakil mutilatuak agertu ziren Atenas osoan zehar (hermak zutabeen oinarrian zizelkatzen ziren Hermes jainkoaren ezaugarriak ziren). Gertakari hura, eskandalu erlijiosoa izateaz gain, espediziorako zoritxarraren iragarletzat jo zen. Plutarkok azaldu zuenez, Androklesek, Atenaseko lider politiko batek, lekuko faltsuak erabili zituen Altzibiadesi eta haren lagunei estatuak mutilatu eta Eleusiar Misterioak profanatu izana leporatzeko. Ondoren, Altzibiadesen arerioek, Ardrokles, Tesalo (Zimonaren semea) eta beste hizlari batzuek, erabaki zuten Altzibiades erabakia zegoen moduan itsasoratu beharko zela eta kanpainaren ostean epaituko zutela. Hala ere, Altzibiadesek epaiketa lehenbailehen gauzatzea eskatu zuen, errugabea zela argitzeko, nahiz eta balizko zigorra heriotza izan[26]. Eskaera baztertu zen eta ontziteria Siziliarantz irten zen karguak argitu gabe[27].

Kanpoan zegoela baliatu zuten etsaiek Altzibiadesen izena gehiago lohitzeko. Altzibiadesi beste sakrilegio batzuk egitea eta demokraziaren kontra azpilanean aritzea leporatu zioten[28], eta Atenastarrek salaketak sinetsi zituzten[29]. Espedizioa Siziliako Cataniara heldu zenean, Salaminia trirremea bertan zain zegoen Atenaseko ordezkariekin, Altzibiades eta beste auzipetuak Atenasen hasi beharko zen epaiketara eramateko[29]. Altzibiadesek ordezkariei esan zien haien itsasontzien atzean joango zela baina Turiosera heldu zenean, tripulazioarekin ihes egin zuen. Altzibiades absentzian epaitua eta heriotza zigorrera kondenatua izan zen, jabegoak konfiskatuak izan zitzaizkion, iheslaritzat jo zuten eta talentu bateko saria eskaini zuten hura hiltzeagatik[30]. Bitartean, Siziliako atenastar flotak, zenbait garaipenen ondoren, Messinara jo zuen, non bertoko batzuk itxaroten baitzeuden, traizioa egin eta gero hiria emateko. Estrategia hau aurreikusiz, Altzibiadesek informazioa hiriko Sirakusaren aliatuei eman zien eta horrela atenastarrak ezin izan ziren Messinan sartu[31]. Lamako guduan hil ondoren, Siziliako espedizioaren arduradun bakarra Nizias izan zen. Gaur egungo aditu batzuek uste dute buruzagi hura desegokia zela[32].

Ihesa Espartara

aldatu

Turiosetik desagertu orduko, Altzibiades harremanetan jarri zen espartarrekin eta haien babesaren truke zera agindu zien; haien etsai zenean eragindako kaltea baino laguntza gehiago emango ziela[33]. Espartarrek eskaintza onartu eta haien artean jaso zuten. Espartarrak armada bat Sirakusara bidaliko zutenetz eztabaidan ari zirenean, Altzibiadesek Espartako eforoak beldurtu zituen Atenasen botere-nahiarekin: polisaren helburua Sizilia, Italia eta Kartago konkistatzea omen zen[34]. Donald Kaganek, Yaleko unibertsitatearen historialariak, uste du Altzibiadesek atenastarren planak handitu zituela, espartarrei bera baliagarri izan zitzaiekeela konbentzitzeko. Kaganen arabera, ordea, Altzibiadesek ez zuen oraindik gero lortutako ospea, beraz, espartarrentzat 'garaitu eta mindutako pertsona bat, akats estrategikoak, desideratutako ondorioekin, egin zituena' baizik ez zen. Baieztapen honen arabera, dudan jartzen zen Altzibiadesen gaitasun nagusietako bat: oratoria limurtzailea[35]. Edonola ere, espartarrei Atenas berehalako mehatxua zela ikusarazi zienez, Altzibiadesek aholkatu zuen tropak eta espartar buruzagi bat bidaltzea sirakusarrak laguntzera eta disziplinatzera[34].

Altzibiades espartarren aholkulari militarra izan zen eta zenbait lorpen garrantzitsu bideratzen lagundu zien. Dezelian (Atenastik 16 km-ra) gotorleku bat eraikitzeko aholkatu zien [36]. Neurri honekin espartarrek atenastarrak isolatu zituzten haien landa eremuetatik eta Suniongo zilarrezko meategietatik[35]. Altzibiadesek gerra Atikan jarraitzeko zehaztu zuen plan hura. Jukutria horrek urte batez harresien barruan bizitzera behartu zituen atenastarrak. Kalteak nabariak izan ziren: hornidurak itsasoz baizik ezin zitezkeen heldu eta izurritea Atenasen zabaldu zen. Atenas bigarren fronte batean sarturik zegoenez, Delosko Ligakoak matxinatzen hasi ziren. Atenastarrek Sizilian izandako porrotaren bezperan, Altzibiades Joniarantz itsasoratu zen espartar flota batekin eta zenbait hiri jarkiaraztea lortu zuen[37][38]. Nahiz eta Espartari ekarpen baliotsuak egin, Altzibiadesek Agis II.a erregearen konfiantza galdu zuen[39], Timea, erregearen emaztearekin abentura bat zuelako, eta haren semeak (Leotikidas) Altzibiades omen zuen aita[40][41]. Bestalde, Endius eforoa (Altzibiadesen laguna) erretiratu zenean Altzibiadesen itzala nabarmen txikitu zen[42]. Antiokok, jeneral espartar batek, Altzibiades hiltzea agindu zuen, baina hark, jakinaren gainean zegoenez, Tisafernes satraparengana ihes egin zuen. Azken horrek, itun batek agindurik, Peloponesoko armada finantzatzen zuen K.a. 412an[43].

Pertsiar gortera heldu zenean, Altzibiadesek satraparen konfiantza bereganatu zuen eta hari egindako iradokizunak ondo hartuak izan ziren. Tuzididesen arabera, Altzibiades Tisafernesekin lanean hasi zen Peloponesokoen interesak kaltetzeko. Espartar ontziteriari ordaindu beharrekoa murriztu eta atzeratu egin zuen[43]. Arerioei buruzko informazioa eskuratzeko hirietako jeneralak erostearen garrantzia azpimarratu zion pertsiar satrapari, eta baita greziarren arteko gatazkan ahalik eta beranduen sartzeko aholkatu ere, izan ere, gerra zenbat eta luzeago izan, borrokalariak gero eta agortuagoak egongo baitziren. Trikimailu horrek, Altzibiadesek azaldu zuenez, eskualdea errazago konkistatzea ahalbideratuko zien pertsiarrei. Altzibiadesek satrapa konbentzitu zuen Pertsiaren onerako zela Atenas eta Esparta ahultzea, eta azkenik Peloponeso osoa menderatzeko aukera edukiko zuela[44]. Pertsiarrek ongi probestu zituzten Altzibiadesen aholkuak, baina Tuzididesen arabera Altzibiadesen helburua pertsiarren boterea bere onerako erabiltzea zen, Atenasera itzultzeko bide gisa[45].

Atenasen berriro

aldatu

Negoziazioak atenastar oligarkekin

aldatu

Altzibiadesek bazekien demokrata erradikalek Atenasera itzultzea galaraziko ziotela[46], horregatik elkartrukatutako mezuetan Samosen zeuden atenastar nagusiei iradoki zien Atenasen haren aldeko oligarkia bat ezartzen bazuten, Atenasera dirua aldean itzuliko zela, eta 147 trirremeko pertsiar flota batekin[47]. Altzibiadesek arian-arian jeneralen konfiantza lortu zuen, baina horretarako hiru ataleko plana osatu zuen: Atenasko konstituzioa kentzea; Altzibiadesen itzulera bozkatzea; eta, azkenik, Altzibiadesen eraginaren bitartez, Tasifermes Pertsiako erregeak Atenas laguntzea. Jeneral gehienek Altzibiadesen plana onartu zuten, baita konstituzio estuago bat ere, militarrei politikan parte hartze handiagoa baimenduko zitzaielako. Samoseko jeneralen artean bakarrak baizik ez zuen kontra egin, Frinikok, Altzibiadesi oligarkia berria ohiko demokrazia bezain gutxi axola zitzaiolakoan[48]. Trama horretan Trasibulo jeneralaren parte hartzea ez dago argi.

Jeneral hauek konspirazio-talde bat antolatu zuten, eta hasieran soldadu eta itsas gizonek aurre egin zieten arren, azken horiek erregearen soldata jasoko zutela jakitean lasaitu ziren[49]. Taldekoek Pisandro mezularia bidali zuten Atenasera Altzibiades berrezartzeko, demokrazia abolitzeko eta Tisafernes atenastarren laguna zela konbentzitzeko helburuarekin[49].

Friniko beldur zen Altzibiadesen itzulerari oztopoak jarri baitzizkion eta zitekeena baitzen hark mendekua hartzea. Hori zela eta, Astioko espartar jeneralari gutun ezkutu bat bidali zion Altzibiadesen Peloponesoaren aurkako estrategia azalduz. Astiokok ez zuen ordea gutuna gorde, alderantziz, Altzibiadesi eta Tisaferneri, Magnesian zeudela, Frinikoren gutuna erakutsi zien. Altzibiadesek Frinikoren ekintzen berri eman zien Samosko agintariei eta traidore horrentzat heriotza zigorra eskatu zuen[50]. Frinikok, etsita, berriro idatzi zion Astiokori. Idazki horretan aurreko mezua ez gordetzea leporatu zion, baina Samosko atenastar ontziteria suntsitzeko aukera eskaini zion. Berriro ere, Astiokok Altzibiadesi salatu zizkion Frinikoren mezuak eta, jarraian, Altzibiadesek Samosko militarrei esan zien Frinikok traizio egin ziela. Hala ere, Frinikok Astiokorengandik horixe espero zuen eta Altzibiadesengan zegoen uste ona higatzeko asmoz, aurretiaz samostarrei mezu bat bidalia zien, ohartaraziz lazedemoniarrek Samosi eraso egingo ziotela, eta beraz, ahalik eta lasterren harresiak eraikitzea aholkatuz[51]. Frinikoren traizioa azaltzen zuen Altzibiadesen gutuna heldu zenean, samostarrek pentsatu zuten Altzibiades ez zela fidatzekoa. Izan ere, etsaiaren planak Frinikok eta Altzibiadesek ezagutzen zituztela pentsatu zuten, baina ondorioztatu zuten Altzibiadesek Friniko salatu zuela eskerrona berak bakarrik biltzearren.

Gertakizun hauek gorabehera, Pisandro eta beste konspiratzaileak Atenasera heldu ziren. Hasieran, atenastarrek ez zuten demokrazia aldatu nahi eta, gainera, Altzibiadesen etsaiak honen itzuleraren kontra jarri ziren legearen arabera delitugilea zelako. Eumolpidekoek eta Zerizesekoek Eleusisen Misterioak gogora ekarri zituzten, hots, Altzibiades erbesteratzearen arrazoiak. Pisandrok Altzibiadesen aurkariei galdetu zien ea haien kabuz hiria salbatzeko gai ziren, ea etsaien bezainbesteko gerra-itsasontzi zituzten, etsaiek baino aliatu gehiago eta Tisafernesen diru laguntza. Herriak onartu zuen geroko konstituzioaren erreforma bat egitea eta Altzibiades eta Tisafernesekin negoziatzea, Pisandro eta hamar hiritarren ordezkaritza bat eratu zuen (baliteke, ohikoa zenez, tribuko ordezkari bana izana). Eklesiak Friniko eta honen laguna, Eszironides, estratego kargutik kendu ondoren, Diomedonte eta Leon aukeratu zituen haien ordez, eta Tisafernes eta Altzibiadesekin negoziatzera bidali[52].

Une horretan, Altzibiadesen planak arazo handi bat zuen Tisafernesek ez zuelako inolako akordiorik nahi, ordura arte bezala neutrala izaten jarraitu baizik[53]. Kaganen arabera, Tisafernes buruzagi zuhurra zen eta argi zuen hobeki zitzaiola greziarrak haien artean borrokan ahultzea, gatazka horretan zuzenki esku hartu gabe[54]. Altzibiades horretaz konturatu zen, baina ez zuen nahi atenastarrek zera pentsa zezaten, Tisafernes konbentzitzeko gai ez zela. Hortaz, asmatutako plan berrian pertsiarren laguntzaren truke, oso eskakizun gogorrak aurkeztu zituen (Jonia, zenbait irla eta lurralde batzuk ematea, itsasontziak egin ahal izatea, pertsiarrek Egeo kostaldetik nabigatzeko baimena...). Honela Altzibiadesek esan zezakeen pertsiarrekin ituna lortu zuela, baina atenastarrek ez zituztela baldintzak onartu. Erregearen gortean egindako hirugarren bileran, atenastarrek pertsiarraren baldintza gehienak onarturik zituzten, baina negoziazioak eten ziren. Atenastar negoziatzaileen irudiz, pertsiarren baldintzak oso gogorrak ziren baina Altzibiadesi leporatzen zioten ziria sartu izana, akordio bat nahi izatekotan lortuko zukeela uste baitzuten[55]. Negoziazioen porrotak Altzibiades eta konspiratzaileen arteko ituna ere hautsi zuen[56]. Taldeari iruditu zitzaion Altzibiadesek ez zuela zegokion zatia bete, Atenasi itzelezko eskakizunak helarazi baitzizkion pertsiar erregeak. Beraz, konspiratzaileek Altzibiades Atenasen berrezartzeko asmoa bertan behera utzi zuten[57].

Altzibiades atenastar jeneral gisa berrezarria

aldatu

Negoziazioek huts egin bazuten ere, konspiratzaileek demokrazia kentzea lortu zuten, baita Laurehunen Kontseiluaren gobernu oligarkikoa inposatzea ere. Gobernu horretan, besteak beste, Friniko eta Pisandro zeuden. Samosen, antzeko estatu kolpeak ez zuen arrakastarik lortu. Izan ere, Samosko demokratek, aristokraten aurka matxinatu ondoren, herri-alderdia eratu zuten, baina laster norabide politikoa aldatu zuten. Pisandro Atenasko konjuratzaileak eta 300 konspiratzaileek, Karmino estrategoren laguntzarekin, Hiperbolo hiltzea erabaki zuten. Hala ere, herri-alderdiko samostar gehienek atenastar estrategoak (Leon eta Diomedonte), Trasibulo triarka eta Trasilo hoplita jakinaren gainean jarri zituzten, konspirazioa agerian utziz. Aurrekoen eta atenastar soldaduen laguntzarekin, samostarrek 300 oligarkak garaitu zituzten, hauetariko 30 hil eta hiru erantzule nagusiak erbestera bidali zituzten, baina ez zieten konturik eskatu gainontzekoei[58]. Gerora, Samosko atenastar tropek bilera bat deitu zuten haien jeneralak kentzeko eta berriak aukeratzeko, Trasibulo eta Trasilo barne. Armadak, bestalde, demokraziari eustea erabaki zuen, Espartaren kontrako gerrak jarraitzen zuen bitartean bederen[59].

Beranduago, Trasibulok tropak konbentzitu zituen Altzibiadesen itzulera onar zezaten (gauza bera defenditzen zuen estatu kolpea baino lehenago), eta Altzibiadesekin bildu ondoren Samosera ekarri zuen. Trasibuloren pertsiar laguntza Espartatik aldendu eta Atenasera erakartzea zen, Altzibiadesek Tisafernesen gainean oraindik itzal handia zuela uste zuelako[60]. Plutarkoren ustetan, Altzibiadesengana bidalitako armadako mezulariek nahi zutena zera zen, Atenasko tiranoak kentzeko laguntza[61]. Kaganen ustez, Altzibiadesi ez zitzaion berrezarkuntza gustatu, itzulera loriatsu bat nahi zuelako eta, kasu honetan, ontziteriak soilik babestu zuen haren itzulera. Inmunitateari zegokionez, momentuz ziurtatuta zegoen, baina ez luzaz. Egia esan, Altzibiadesek espero zuen haren ospe eta eraginarengatik itzultzea, eta ez Trasibuloren babesari esker[62].

Altzibiades itzuli zenean armadaren aurrean garraztasunez hitz egin zuen haren erbesteratzeari buruz, baina denbora gehiago erabili zuen Tisafernesen gainean zuen eragina azpimarratuz eta horren karira harrotuz. Hitzaldia Atenasko oligarkak kokildu eta armadaren atxikimendua lortzeko baliatu zuen, batez ere. Tropek hitzaldia entzunik, Altzibiades jeneral aukeratu zten, Trasibulo eta beste batzuekin batera[63]. Hauek hainbeste asaldatu ziren ezen erabaki baitzuten Pireora itsasoratzea eta Atenasko oligarkak erasotzea. Altzibiadesek eta Trasibulok egoera baretuz, proposamenaren erokeria nabarmendu zieten, ekintza horrek gerra zibila ekar baitzezakeen eta, ondorioz, Atenas berehalako porrotera eraman[64]. Altzibiades jeneraltzan berrezarri orduko, Laurehunen Gobernuaren ordez oligarkia zabalagoa ezarri zuten, (Bostmilen Gobernua) eta honen ostean, demokrazia[65].

Laster, Altzibiades ontziteria batekin Tisafermesengana abiatu zen. Plutarkoren arabera, eginkizunaren ustezko helburua pertsiar flota geldiaraztea zen, Peloponesokoek pertsiar laguntzarik ukan ez zezaten[61]. Tuzidides Plutarkorekin bat dator adieraztean pertsiar flota Aspendosen zegoela eta Altzibiadesek esan zuela pertsiarrak haren alde ekarriko zituela edo haien etorrera oztopatuko zuela. Hala ere, Tuzididesek espekulatzen du Altzibiadesek bere egoera berria erakutsi nahi ziola Tisafernesi, eta horrela haren gaineko eragina handitu[66]. Historialari honen arabera, Altzibiadesek ondo zekien Tisafernesek ez zuela inoiz flota greziara eramango, eta egoera baliatu nahi zuen Espartarrek pertsiarrekiko uste ona gal zezaten eta azken buruan Tisafernesek Atenas aliatu gisa har zezan[67].

Abidos eta Ziziko guduak

aldatu
 
Atenastar estrategia Zizikon
Ezkerrean: Altzibiadesen ontziteria txikiak (urdina) espartarrena (beltza) itsasora erakartzen du.
Eskuinean: Trasibulok eta Teramenesek atenastar flota espartarrenaren atzean jartzen dute haiek Zizikora atzera-egitea mozteko. Bitartean Altzibiades jarraitzaileei aurre egitera itzultzen da.

Bostmilakoen bitarteko gobernuak Altzibiades berrezarri zuen. Gobernu hau, K.a. 411an, Laurehunen ondorengoa zen, baina litekeena da Altzibiadesek K.a. 407 arte itxaron izana Atenasera itzultzeko[68]. Plutarkok uste du, nahiz eta Kritiasek, Altzibiasen aliatu batek, mozio baten bidez berrezarkuntza baieztatu, Altzibiadesek itzulera atzeratzea erabaki zuela Atenasera garaile eta loriaz jantzita itzuli nahi baitzuen[69]. Horrela, balizko jazarpena murriztu nahi zuen, eta Atenasen epaitua izatea saihestu.

Esparta eta Atenasen arteko Abidoseko guduan zeregin handia izan zuen. Altzibiades atzean geratu zen, Samosen, armada txiki batekin, bitartean Trasibulok eta Trasilok flotaren zatirik handiena Helespontora gidatu zuten. Garai honetan Altzibiades Kariatik (inguruko eskualde batetik) dirua biltzen hasi zen, bogalariak ordaintzeko eta haien konfiantza lortzeko[70]. Zinosemako atenastar garaipenaren ondoren, bi atenastar flotak Egeo itsasoan bataila erabakigarrirako elkartu ziren. Altzibiades bere ontziteriarekin bidean zihoan bitartean, Atenastarrek Rodaseko ontziteriari atzera eginarazi zioten, baina azken horri Espartakoa elkartu zitzaion eta bi indarrek Abidosen egin zuten talka, Peloponesokoek base nagusia zuten tokian, hain zuzen.

Norgehiagoka luzaroan orekatuta mantendu zen, baina atenastarren alde jarri zen Altzibiades Helesponton 18 trirremerekin sartu zenean[69][71]. Farnabazo pertsiar satrapak, zeinak Peloponesoko flotaren laguntzaile gisa Tisafernes ordezkatu zuen, lehorreko armada kostaldera mugitu zuen, hondartzaratu ziren itsasontziak eta marinelak defendatzeko. Gauez nabigatzeari eta pertsiar gudarien laguntzari esker baizik ez zen Peloponesoko flota erabat suntsitu[72].

Borrokaldia bukatzean, Tisafernes Helespontera heldu zen eta Altzibiadesek flota Sestosen utzi zuen satraparekin egoteko eta honi opariak eraman zizkion pertsiar agintaria bereganatzeko. Altzibiadesek gaizki neurtu zuen satraparengan zuen eragina, heldu bezain laster atxilotuta izan baitzen[69]. Hilabete bat beranduago, askatasuna lortu eta agintea berreskuratu zuen[73], baina atxiloketak argi utzi zuen ez zuela inolako eraginik Tesafermesengan. Harrez geroztik, Altzibiadesek ukan zezakeen itzala ekintzetan oinarrituko zen, ez promesetan[74].

Gatazkak hilabete batzuk iraun zituen etenaldi bat izan zuen ondoren, zeinetan Peloponesokoek itsas-ontzi berriak eraiki eta atenastarrek Egeo itsasoan zehar dirua bildu eta setioak burutu baitzituzten. Hurrengo itsas-gudurik handiena Zizikon gertatu zen K.a. 410ean. Altzibiadesek bere flota txikia Sestosetik Kardiara mugitu zuen, Peloponesoko ontziteria berreraikitik babesteko. Atenastar flota osoa elkartu ondoren, Zizikora abiatu zen Farnabazo eta Mindaro, (Peloponesoko ontziteriaren buruzagia) erasotzeko. Ekaitza eta iluntasuna probestuz, atenastar flota peloponesokoak konturatu gabe hurbidu zen[73]. Diodoro Sikuloren arabera, atenastarrek plan bat prestatu zuten ontziteria itsasora aterarazteko. Altzibiades zen flota txiki batekin aurreratu zen, espartarrak erakartzeko. Mindarok jazarri zuenean, Trasibulo eta Teramenes agertu ziren espartarraren atzera-egitea mozteko[75]. Espartar flotak galera handiak izan zituen borrokan zehar, eta atenastarrak atzean zituztela heldu ziren kostara. Altzibiades, atenastar jazarleen aurrean zihoana, espartar marinelen lehorreraketa oztopatzen eta itsas-ontziak itsasora atoian eramaten saiatu zen. Espartarrek borroka egin zuten hori ekiditeko eta Farnabazoren tropak haien laguntzan etorri ziren[76]. Trasibulok atenastar armada lehorretatu zuen Altzibiadesi laguntza emateko eta Teramenesi agindu zion atenastar lehorreko tropekin elkartzeko eta hondartzako marinelak laguntzeko. Espartarrak eta pertsiarrak, hainbat tokitatik zetozen tropak ikusita, amore eman zuten eta horrela atenastarrak nabigatzeko moduan zeuden itsasontzi guztiez jabetu ziren[77][78]. Atenastarrek Hipokrates Mindaroren almiranteordeak Espartara bidalitako gutun bat harrapatu zuten: Itsasontziak galdu dira. Mindaro hil da. Gizonezkoak goseak daude. Ez dakigu zer egin[79]. Laster, Espartak bakea eskatu zuen baina atenastarrek uko egin zioten eskaintzari[80].

Beste arrakasta militar batzuk

aldatu
 
Satelitetik hartutako Traziako Kersonesoren irudia (gaur Gallipoli peninsula).

Garaipenaren ondoren, Altzibiadesek eta Trasibulok Kaltzedona setiatu zuten K.a. 409an, 109 itsasontzi inguru zituztela[81]. Erabateko garaipen bat, hiria errenditzeko modukoa, lortu ez bazuen ere, Altzibiades gai izan zen hiritik kanpoko garaipen txikiak lortzeko, zeintzuek kaltzedoniarrak Teramenesekin itun bat sinatzera behartu zituzten[82]. Horren ondoren, Farnabazorekin aliantza bat sinatu zuen, armadarako dirua ziurtatzen zuena, baina beharrak handiagoak zirenez, harrapakin gehiagoren bila itsasoratu zen, soldaduak eta flotaren bogalariak ordaintzeko. Funts bila zebilela, K.a. 408an Traziako Kersonesora abiatu zen eta Selinbriari eraso egin zion Propontisen. Hiriko alderdi atenaszale batekin plan bat adostu zuen eta aldi berean disziplina gogorra ezarri zuen eta zenbait baldintza bete behar izan zituzten. Ez zituzten errepresaliak hartu, goarnizio bat ezarri eta gero, alde egin zuen[73]. Zenbait dokumenturen arabera, selinbriakoek ituna bete zuten Atenasek berretsi arte[83]. Historialarien ustez, itun horrek baliabideak, biziak eta denbora aurreztu zituen[74].

Handik, Altzibiades Teramenes eta Trasibolorekin elkartu zen Bizantzio setiatzeko. Hiritar talde batek, etsiturik, hiria errenditzea erabaki zuen, Selinbriako antzeko baldintzekin. Horretarako, adostutako gauean defendatzaileek postuak utzi zituzten eta atenastarrek hiriko Peloponesoko gotorlekua eta portuko itsasontziri eraso egin zieten. Peloponesotarren alde hain adoretsu borrokatu ziren ezen Altzibiadesek gatazkaren erdian esan zien haien biziak gordeko zituela pelopenesotarren gotorlekuaren kontra borrokatzen bazuten. Honela egin eta gotorlekua ia erabat birrindu zuten[82].

Atenasera itzulera, erbesteratzea eta heriotza

aldatu

Atenasera itzulera

aldatu
 
Altzibiadesen itzulera, Mary McGregorren The history of Greece liburuko irudia.

Aipatutako garaipenek konfiantza emanik, Altzibiadesek Atenasera itzultzea erabaki zuen K.a. 407ko udaberrian. Azken garaipenak gorabehera, Altzibiadesek zuhurki prestatu zuen itzulera. Gobernuan aldaketak izanak ziren, teknikoki haren kontrako karguak indarrean zeuden, eta oraindik ere herritar batzuek ez zuten ahaztu Atenasi egindako kaltea. Hori zela eta, Atenasera zuzenki joan beharrean, Somosera abiatu zen lehenik, 20 itsasontzi hartu zituen eta haiekin Zeramikako golkora abiatu zen, non 100 talentu bildu baitzituen. Ondoren, Gitionera joan zen ikerketak egitera, alde batetik espartarrek zer prestatzen zuten jakiteko eta bestetik atenastarrek haren itzulerari buruzko iritzia aztertzeko[84]. Miaketek ziurtatzen zioten hiritarrek abegi ona izango zutela eta hurbileko adiskideek arin itzultzeko esaten zioten[85].

Orduan, Pireon sartu zen, non jendetza bildu baitzen Altzibiades ospetsua ikusi nahian[86]. Beldurrez sartu zen portuan, iloba, lagun batzuk eta ezagunak ikusi arte, lehorreratzera gonbidatu zutenak. Behin lehorreratu zenean, jendeak heroi gisa egin zion ongietorria[87]. Hala ere, batzuek uste zuten zoritxarreko zantzua zela Pinteria zeremoniaren egun berean Atenasera itzultzea (Atenaren estatua garbitzen zen jaian)[88]. Izan ere, tradizioaren arabera egun hauek urteko desegokienak ziren ekintza garrantzitsuak burutzeko. Etsaiek kontuan hartu zuten hau etorkizunean erabiltzeko[89].

Atenasen, Altzibiadesen kontrako krimen-prozesu guztiak itxi ziren eta birao-karguak ofizialki kendu. Altzibiadesek debozioa erakutsi zuen eta Atenasko morala igo zuen Eleusis prozesioa zuzenduz (Eleusiar Misterioetarako ospakizuna). Prozesio hori, espartarrek Dezelia okupatu zutenetik lehen aldiz, itsasoz egin zen[90]. Ohiko prozesioaren ordez, itsasoz egun bateko bidaia egin zen, baina urte horretan, Altzibiadesek soldadu-destakamentu bat erabili zuen ohiko prozesioari eskolta emateko[91]. Bere jabegoa berreskuratu zuen eta eklesiak lehorreko eta itsasoko buruzagi goien aukeratu zuen (strategos autokrator)[92].

Notioko porrota

aldatu

K.a. 406an, Altzibiades Atenasetik irten zen 1.500 hoplitekin eta 100 itsasontzi ingururekin. Ezin izan zuen Andros hartu eta Samosera abiatu zen. Geroago, Notiora mugitu zen, Efeson zegoen ontziteria etsaia hobeki zaintzeko[93]. Bitartean, Ziro Gazteak (Dario II.a Pertsiakoaren semea) Tisafernes ordezkatu zuen, eta Peloponesoko ontziteria finantzatzea erabaki zuen. Diru honek Atenasko iheslariak Espartako itsas armadara erakarri zituen. Bestalde, espartarrek Mindaroren ordez Lisandro jarri zuten, oso almirante iaioa berau. Honek guztiak Peloponesoko flotaren hazkundea eragin zuen, atenastarraren kaltean. Diruaren bila eta beste bataila erabakigarri bat behartzeko, Altzibiadesek Notio utzi zuen eta Trasibulo laguntzera itsasoratu zen, hura Fozea setiatzen ari baitzen[94].

Atzibiadesek Peloponesoko flota hurbil zegoela bazekienez, 80 itsasontzi utzi zituen Antiokoren (haren lemazain personala) esanetara. Antiokori Peloponesoko flota behatzeko baina eraso ez egiteko agindu zehatza eman zion Altzibiadesek. Antiokok ordea desobeditu zuen eta Lisandro borrokara erakarri zuen Zizikoko taktika erabiliz. Notioko egoera, berriz, oso ezberdina zen; atenastarrek ez zuten ezustekoa alde eta, gainera, atenastar iheslariek ondo informatu zuten Lisandro atenastar flotaren gorabeherei buruz[95]. Espartarren bat-bateko erasoak Antiokoren trirremea hondoratu eta Antioko bera hil zuen. Amu moduan erabili ziren gainerako ontziak harrapatuak izan ziren Notiora presaka zihoazenean. Gainera, portu horretan, Lisandrok ezustean hartu zuten atenastar flota eta erabateko garaipena lortu zuen. Altzibiades itzuli zen eta etsi-etsian saiatu zen beste garaipen bat lortzen Notioko porrota orekatzeko, baina ezin zuen Lisandro berriro borrokara erakarri[96].

Azkenean, porrotaren erantzukizuna Altzibiadesena suertatu zen eta etsaiek egoera erabili zuten hura erasotzeko eta boteretik kentzeko, nahiz eta gaurko adituek Antiokoren akatsa ezin zitzaiola Altzibiadesi egotzi pentsatzen duten[97]. Diodoro Sikuloren arabera, Notioko porrotaz gain, etsaiek salaketa faltsuak egin zituzten. Anthony Andrewes antzinako Historiako irakasleak uste du aurreko udan Altzibiadesek sortutako itxaropen hutsalak haren erorketarako funtsezko elementua izan zirela[98]. Ondorioz, Atzibiadesek bere burua erbesteratzea erabaki zuen[99]. Ez zen berriro Atenasera itzuli, Traziako Kersoneseko gazteluetara nabigatu zuen, Helespontoko egonaldian zehar gotortu zituenak. Atenasek gogor pairatu zituen porrotaren ondoriak. Porrota erabakigarria izan ez bazen ere, lidergo postuetatik ez zuten Altzibiades soilik kendu, baita Trasibulo, Teramenes eta Kritias ere[100]. Hauek ziren garai hartan Atenasek zituen buruzagirik trebeenak, eta beharbada, kargugabetze horiek izan ziren bi urte beranduago atenastar errendizioa ekarri zutenak, Egospotamosen guztiz garaituak izan ondoren[101].

Heriotza

aldatu
 
Altzibiadesen heriotza

Egospotamosko gudua baino lehenago dugu Atzibiadesen karreraren azken testigantza[102]. Altzibiadesek alperrik adierazi zien atenastarrei estrategikoki txarto kokatuta zeudela, hondartza batean, eta hornidurak hartzeko hirietatik urrun. Hortaz, Sestosera mugitzea iradoki zien, non portua eta hiria balia zitzaketen[103]. Diodorok, ordea, ez du aholku hori aipatzen, baina dioena zera da, jeneralei traziar laguntza eskaini ziela agintean partekatzearen truke. Edozein modutan, atenastar jeneralek pentsatu zuten porrota gertatzekotan beraiei leporatuko zietela eta garaipena lortzen bazen Altzibiadesena izango zela, beraz, Altzibiadesi alde egiteko eskatu zioten, eta ez itzultzeko[104][105]. Zenbait egun beranduago, Lisandrok atenastar ontziteria guztiz deuseztu zuen.

Egospotamoseko guduaren ondoren, Altzibiadesek Helesponto zeharkatu zuen eta Frigian bilatu zuen babesa, garaian ihesean zebiltzan greziar noble askok egiten zuten antzera. Frigian, Artaxerxes II.aren laguntza lortzen saiatu zen, Espartaren kontrako gerran Atenasen alde joka zezan, baina espartarrek Farnabazok Altzibiades baztertuta utz zezan lortu zuten.

Altzibiadesen heriotzari buruz kontraesan ugari daude. Hauetariko batek Lisandrori leporatzen dio errua[106]. Zehaztasun anitz ziurtaezinak badira ere, hauxe da Plutarkoren bertsioa: Lisandrok mezulari bat bidali zuen Farnabazorengana haren anaia Frigiara bidaltzeko, non Altzibiades Timandra maitalearekin bizi baitzen. Plutarkoren ustez, Timandra, Lais heteraren (Korintia izenekoa) ama zen[107]. K.a. 404an, Pertsiako gortera abiatzear zela, haren egoitza inguratu eta su eman zioten. Irtenbiderik ez zegoela ikusita, etsaiengana jo zuen daga bat eskuan zeramala eta orduan gezi samalda batek hil zuen[108]. Aristotelesen arabera, Altzibiades Elafon hil zen, Frigiako mendi batean[109][110]. Kornelio Nepoteren arabera, Timandrak erabili zuen bere soinekoa Altzibiadesen gorpua estaltzeko eta etxeko sugarrekin erraustu zuen[111].

Beste zenbait iturriren arabera, ez Lisandro, ez Farnabazo izan ziren Altzibiadesen heriotzaren erantzuleak. Arazoa bestelakoa zatekeen: Altzibiadesek neska bat limurtu omen zuen eta neskaren nebek etxeari su eman eta garretatik ihesi zihoan Altzibiades geziz josi zuten.

Balorazioak

aldatu

Karrera politikoa

aldatu

Antzinako Grezian, Altzibiades pertsona eztabaidatua izan zen. Tuzidisen arabera, Altzibiades oso handinahia zen eta aberastasuna eta ospea irabazteko prestatu zuen Siziliako espedizioa[112]. Idazle horren ustez, Altzibiadesena zen Atenasko hondamendiaren errua, hark atenastarrak iraintzean eta Atenasko gaiak beste eskuetan uztean, epe laburrean Atenasen hondamendia eragin zuen. Plutarkoren ustez, gizon hau kezkagabea zen guztiz eta gizakiekin ez zuen inolako enpatiarik[113]. Bestalde, Diodorok uste zuen oso argia zela eta ekintza handietan sartzeko joera zuela[114]. Sharon Pressek, Brown Unibertsitatekoak dio, Xenofontek gehiago azpimarratzen zuela Altzibidesek estatuari egindako zerbitzua eragindako kaltea baino[115][116]. Demostenesek Altzibiadesen lorpenak defendatzen ditu, armak demokraziaren alde hartu zituela esanez, haren abertzaletasuna diru-oparien edo hitzaldien bitartez erakutsi ordez zerbitzu pertsonalarekin erakutsi baitzuen[117]. Demostenes eta beste hizlarirentzat, Atzibiades zen Atenastar demokraziaren une gorenaren eredua gorpuztu zuen eta sinbolo erretorikoa bilakatu zen[118]. Isokratesek, Altzibiades Gazteari buruzko hitzaldian, zioen estatu-gizon hark atenastarren esker ona merezi zuela emandako zerbitzuengatik[119]. Lisiasen aburuz, Altzibiades etsaitzat jo behar zuketen atenastarrek, lagunek emandako sorospenaren truke mina itzuli zielako[120].

Atenastarren konstituzioan, Aristotelesek ez du Altzibiades Atenasko politikari onenen artean sartzen, baina Geroko Analitikan zioen Altzibiades gizon harroa zela baina bizitzaren kolpe gogorren aurrean irmotasuna erakutsi zuela eta desohorearen aurrean pairamenik eza[121][122].

Altzibiadesek seguritate politikoari buruzko beldurra atenastarren artean hedatu zuen[123]. Hori zela eta, Andozidesen arabera, Altzibiades ez zitzaien egokitzen hiriko legeei, alderantziz, besteak haren jarrerari egokituko zitzaizkiola espero zuen[124]. Atenastar estatu-gizon honen azalpen nagusia Kornelio Nepotek eman zuen Bizitzak lanean. Honen arabera, Altzibiades atenastarren artean gailentzen zen nobleziari eta bizi-duintasunari dagokionez[125].

Gaur egun ere, adituak iritzi ezberdinekoak dira Altzibiadesi buruz. Malcolm F. McGregorrek, Columbia Britainiarreko Unibertsitatearen aurreko sailburuak zioenez, Altzibidias apustulari maltzurra zen oportunista baino gehiago[126]. Evangelos P. Fotiadisek, grezierazko filologo entzutetsuak, adierazten du lehen mailako diplomatikoa zela, baina bere botere izpirituala eta adimena pribilegiatua ez zituela orekaturik, gainera, zorionekoa zen demagogiari minbera zen herri bat gidatu ahal izan zuelako[127]. K. Paparrigopoulos, Greziako Historia Modernoaren adituak Altzibiadesen bertute izpiritualak azpimarratzen ditu eta Temistoklerekin konparatzen du, baina dohain horiek traidore, ausart eta fedegabe bat sortu zuten[128]. Walter Ellisek uste du haren ekintzak onartezinak zirela baina estiloarekin eginak[129]. David Gribblek dio Altzibiadesen hiriaren kontrako ekintzak ez zirela ulertu eta Altzibiadesi hiriarekin harremanak apurtzeko eraman zuen tentsioa balore pertsonal eta hirikoen artean zetzala[130]. Russell Meiggsek, Antzinako Britainiako historialariak, uste du atenastar estatu-gizon hura eskrupulu gabea zela nahiz eta trebetasun handia eta erakargarritasuna eduki. Historialariaren arabera, Altzibiades berekoia zen eta Kleon eta honen ondorengoekin ezinikusiak Atenas galbidera eraman zuen. Meiggsen ustez, Altzibiadesen jokaera eta bere handinahiaren erruz, Sokratesen kontrako karguak gogorragoak izan ziren[131]. Kritikoagoak dira Athanasios G. Platias eta Constantinos Koliopoulos. Hauen arabera, soilik Altzibiadesen argudioekin ezeztatzen da estatu-politikari ona zenik, batzuek, oraindik ere, sinesten duten moduan[132]. Beste ikuspuntu ezberdinetatik, Anna C. Salter sikologoak dio Altzibiadesi psikopata baten ezaugarri guztiak ageri zitzaizkiola[133]. antzeko baieztapen bat egin zuen Hervey Cleckleyek The Mask of Sanity lanaren 5. ataleko amaieran.

Lorpen militarrak

aldatu

Nahiz eta kritikoa izan, Tuzididesek onartu zuen Altzibiadesek gerra ahalik eta hobekien zuzendu zuela[134]. Diodorok eta Demostenesek uste zuten jeneral handia zela[114][135]. Fotiadisen ustez, Altzibiades jeneral handia zen eta gertatuak gertatu, garaipena lortzeko gaitasuna zuen. Sizilian berak armada gidatzekotan, atenastarrek porrota ekidingo zuketeen eta Egostotamosen herkideek haren aholkua jarraituz gero, Lisandrok gatazka galduko zukeen eta atenastarrek Grezia kontrolatuko zuketen[136]. Bestalde, Paparrigopoulosen aburuz, Altzibiadesen eraginez antolatutako Siziliako espedizioa akats estrategikoa izan zen[137]. Platias eta Koliopoulos Paparrigopoulosekin bat datoz Siziliako espedizioa lehen mailako hanka-sartze bat izan zela esatean, jarrera kaskarinaren eta etsaia gutxiestearen ondorioa[138]. Bere aldetik, Angelos Vlachosek, greziar akademikoak, zera azpimarratzen du Atenasek Sizilia lortzearren izandako etengabeko interesa zutela gerraren hasieratik, hortaz, atenastar espedizioa ez zela abenturazalea ezta bitxia ere izan, berezko atenastarren estrategian oinarrituta zegoelako[139]. Egile honek uste du Altzibiadesek mendebalde osoa konkistatu nahi zuela[140]. Kartago eta Libia konkistatzen saiatu zen, ondoren Italia eta, behin hura menderatuta, Peloponeso izango zen hurrengoa[141]. Eklesiaren hasierako erabakia izan zen itxurazko indar militarra ematea, baina geroago, Niziasen eskakizunak kontuan hartu zituztenean kanpaina zentzugabe eta garesti bilakatu zen.

Kaganek Altzibiades kritikatzen du ez baitzuen onartu nahi izan espedizioaren tamaina handiak hasierako helburu diplomatikoa zapuztu zuela[142]. Kaganek uste du Altzibiades armadaren komandante trebea izan zela baina militarki ez zen jeinu bat izan, eta bere buruarekiko ustea egiaz zituen gaitasunak baino zabalagoa zela. Horregatik, kalkulatzean oker larriak egin zituen. Aditu honen ustez, Altzibiadesek akats handia izan zen Notion flota eskarmentu gabeko ofizial baten eskuetan uztea eta Zizikoko garaipenaren arrakasta, gehienbat Trasibulorena izan zen. Asmo honekin, bat dator Kornelio Nepoterekin. Hark esan zuen atenastarrek neurriz kanpo balioetsi zituztela Altzibiadesen trebetasunak eta adorea, eta horiek izan zirela hondamendiaren eragile nagusiak[143].

Pressen ustez, Altzibiadesek Helesponton jeneral iaio moduan jardun zuen baina Siziliari dagokionez ezin daiteke gauza bera esan. Hala ere, orokorrean lorpenak akatsak baino handiagoak izan ziren egile horren ustez[115].

Hizlaritza

aldatu

Plutarkoren adierazpenetan Beste dohainez gain, Altzibiades hizlari nabarmena zen. Teofrastok, berriz, pentsatzen zuen Altzibiades, edozein egoeratan, onena zela arazoa ulertzen eta irtenbide bat aurkitzen, hitzaldiaren erdian oztopatzeko joera bazuen ere, haria berreskuratzen zuen beti hitzaldia jarraitzeko[144]. Nahiz eta zizipaza izan, Aristofanesek nabaritu zuenez, hitzaldi limurtzaileak eta liluragarriak egiten zituen[145][146]. Eupolisek dio hizlarien printzea zela baina ez oso trebea oratorian[147] adierazkorragoa hitzaldi pribatuetan eklesiaren aurrean baino[148]. Bestalde, Demostenesek adierazi zuen atenastar askorentzat Altzibiades garaiko hizlari trebeena zela[149]. Paparrigopoulosek ez du onartzen Demostenesen iritzia, baina berarekin bat dator bere kausa defendatzean estatu-politikaria trebea zela esanez. Kaganek hizlaritzarako izandako indarra aitortzen duen bitartean, Thomas Habinek, Hegoaldeko Kaliforniaren Unibertsitateko Klasikoaren irakasleak, uste du entzuleek egoeraren arabera zer behar, huraxe bihurtzen zela Altzibiades[142][150]. Hitzaldietan jendeak maitasunez erantzuten zion Altzibiadesen zirrarari. Horregatik, hitz egiten zuenean, Altzibiades Atenasen pertsonifikazioa zen, bere buruarekin hizketan, eta bere burua maitatzen. Aristofanesen arabera, hiriak irrikatzen eta gorrotatzen zuen[151].

Erreferentziak komedian, filosofian, artean eta literaturan

aldatu

Garai klasikoan

aldatu

Antzinako greziar komediak ez zuen Altzibiades barkatu eta Eupolis eta Altzibiadesen arteko konfrontazioa agerrarazi zuten behin eta berriz, Aristofanes eta Kleonen artean izandakoaren antzekoa[152].

Sokratesen zenbait elkarrizketatan ageri da, fikziozko pertsonaia moduan (Oturuntza, Simposium, Protagoras, Altzibiades I eta II) baita Eskines Sokratikoa eta Antistenesen elkarrizketetan ere. Dirudienez, Antistenes ezagupen pertsonalean oinarritu zen Altzibiadesen edertasuna, indarra eta kemena deskribatzeko eta honela zioen: “Akilesek ez bazuen honen antza, ez zen, benetan, ederra izango”[153][154].

Bestalde, Sokratesi haren ikasleen krimenak leporatu zizkioten, Altzibiadesenak barne[155], nahiz eta Platonek bere Apologian honako hitzak ezarri zizkion maisuari: Ni ez naiz inoiz inoren irakasle izan[156].

Beranduagoko erreferentziak

aldatu

Altzibiades artean agertzen da Erdi Aroan, Berpizkundean baita literatura garaikideko lanetan ere[157]. Bera da hainbat eleberri historikotako pertsonaia nagusia. Idazleen artean Anna Bowman Dodd, Gertrude Atherton, Rosemary Sutcliff, Daniel Chavarria, Steven Pressfield eta Peter Green aipa ditzakegu[158]. Pau Levinsonen lanean (The Plot to Save Socrates), Altzibiades pertsonaia nagusia da eta argumentuan dio ez zutela ohiko kronistek dioten moduan hil, baizik eta luzaroan bizi izan zela eta abentura gehiago izan zituela.

Erreferentziak

aldatu
  1. VLACHOS, A.: Tuzidides' Bias 59 & c.
  2. KERN,P. B.; Ancien Siege Warfare, 151. orr.
  3. COX, C. A.: Houshold interests, 144. 44
  4. PLATON: Altzibiades 1, 121
  5. Alcibiades, 1952. Encyclopaedic Dictionary The Helios
  6. DENYER, N.: Commentary of Plato's Alzibiades, 88-89 orr.
  7. PLATO: Symposium, 220 e
  8. SYKOUTRIS, I.: Introduction to Symposium, 159-180 orr.
  9. PLATON: Symposium, 215a-222b.
  10. PLUTARKO: Altzibiades, 6
  11. PLUTARKO: Altzibiades, 8
  12. GOMME, A. W. : A Historical Commentary on Tucydides, 339
  13. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 353.
  14. PLUTARKO: Altzibiades, 14
  15. GOMME, A. W.: A Historical Commentary on Thucydides, 70
  16. PLUTARKO: Altzibiades, 15
  17. PLUTARKO: Altzibiades, 13
  18. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 353
  19. PLUTARKO: Altzibiades, XVI.
  20. ANDOZIDES: Altzibiadesen kontra
  21. PLATIAS_KOLIOPOULOS: Tuzidides Estrategian 237-46
  22. PLUTARKO: Altzibiades,20
  23. STRAUSS; Leo: The City and Man, 104
  24. KAGAN: The Peloponesian War, 322
  25. TUZIDIDES: VI. 26
  26. PLUTARKO: Altzibiades, 19
  27. TUZIDIDES: VI, 29
  28. TUZIDIDES: VI, 61
  29. a b TUZIDIDES: VI, 53
  30. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 273
  31. TUZIDIDES: VI, 74
  32. VLACHOS, A.: Tuzidides' Bias, 59 eta hurrengoak
  33. PLUTARKO: Altzibiades, 23
  34. a b TUZIDIDES: VI, 89-90
  35. a b KAGAN: The Peloponesian War, 282-283
  36. TUZIDIDES: VII, 18
  37. PLUTARKO: Altzibiades, 24)
  38. TUZIDIDES: VIII, 26
  39. Alcibiades. Encyclopaedia Britannica. 2002
  40. PLUTARKO: Lysander, 22
  41. PLUTARKO: Agesilaus, III
  42. RHODES, P. J.: A History of the Classical Greek World, 144
  43. a b TUZIDIDES: VIII, 45
  44. TUZIDIDES: VIII, 46
  45. TUZIDIDES: VIII, 47
  46. BUCKEY, T.: Aspects of the Greek History, 411
  47. PLUTARKO: Altzibiades, 25
  48. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 359
  49. a b TUZIDIDES: VIII, 49
  50. TUZIDIDES: VIII, 50
  51. TUZIDIDES: VIII, 51
  52. TUZIDIDES: VIII, 53
  53. KAGAN, D.: The Fall of the Athenian Empire, 136-138
  54. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 366
  55. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 56)
  56. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 136-138
  57. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 56
  58. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 73
  59. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 76
  60. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 81
  61. a b PLUTARKO: Altzibiades, 26
  62. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 389
  63. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 82
  64. PLUTARKO: Altzibiades, 26
  65. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 97
  66. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 82
  67. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 88
  68. CARTWRIGHT-WARNER: A Historical Commentary on Thucydides, 301
  69. a b c PLUTARKO: Altzibiades, 27
  70. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 406
  71. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.5
  72. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 408
  73. a b c PLUTARKO: Altzibiades, 28
  74. a b KAGAN, D.: The Peloponesian War, 410
  75. DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, XIII, 50.1
  76. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.17-23
  77. DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, XIII, 74.4
  78. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 410-413
  79. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.17-23
  80. DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, 53,3
  81. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 429
  82. a b DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, XIII. 67.1
  83. KERN, P. B.: Ancient Siege Warfare, 151
  84. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4, 8-12
  85. DUE, B.: Altzibiadesen itzulera, 39
  86. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4,13
  87. PLUTARKO: Altzibiades, 32
  88. PLUTARKO: Altzibiades, 34
  89. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 290
  90. PRICE; S.: Religions of the Ancient Greeks, 54
  91. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4,18
  92. PLUTARKO: Altzibiades, 33
  93. ANDREWES, A.: The Spartan Resurgence, 490
  94. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 443
  95. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 444
  96. Batailari buruz gehiago jakiteko irakurri PLUTARKO: Altzibiades,35 edo Oxirrinkoko Helenikoak, 4
  97. CAWKWELL, G.: Thucydides and the Peloponesian War, 143
  98. ANDREWES, A.: The Spartan Resurgence, 490
  99. DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, XIII. 74, 4
  100. PLUTARKO: Altzibiades,33
  101. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 447
  102. PERRIN, B.: The Death of Altzibiades 23-37
  103. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 25
  104. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 25
  105. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 105
  106. ISOKRATES: Concerning the Team of Horses, 16.40
  107. PLUTARKO: Altzibiades XXXIX
  108. PLUTARKO: Altzibiades XXXIX
  109. ARISTOTELES, Animalien historia, 578b27
  110. LANGHORNE, John & William (1819): Plutarc's Lives, 2. liburukia, 172 orria, 99 zenbakia
  111. NEPOTE Kornelio: Bizitzak, VII. 10, 6
  112. TUZIDIDES VI., 15
  113. PLUTARKO: Altzibiades eta Korolianoren arteko aldea, 6
  114. a b DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, XIII. 68, 5
  115. a b PRESS, S.: Was Alcibiades a good general?
  116. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 18
  117. DEMOSTENES: Midiasen kontra, 144-5
  118. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 32-3
  119. ISOKRATES: Concerning the Team of Horses, 15
  120. LISIAS: Against Alcibiades, 1, 1 eta 2, 10
  121. ARISTOTELES: Atenastarren Konstituzioa, 28
  122. ARISTOTELES: Geroko Analitika, II, 13
  123. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 41
  124. ANDOZIDES: Altzibiadesen aurka, 19
  125. NEPOTE, Kornelio: Altzibiades, XI, 2
  126. McGREGOR, The Genius of Alcibiades, 27-50
  127. Alcibiades Encyclopaedic Dictionary The Helios.1952
  128. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 264-8
  129. ELLIS, W.: Alcibiades, 18
  130. GRIBBLE, D.:Alcibiades and Athens, 55 &c.
  131. Alcibiades Encyclopaedia Britannica, 2002
  132. PLATIAS, Athanasios G. eta KOLIOPOULOS, Constantinos: Thucydides on Strategy, 240
  133. SALTER, Anna: Predators, 128
  134. TUZIDIDES, VI, 15
  135. DEMOSTENES: Against Meidias, 144-5
  136. Alcibiades Encyclopaedic Dictionary The Helios. 1952
  137. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 272
  138. PLATIAS-KOLIOPOULOS: Thucydides on Strategy, 237-246
  139. VLACOS, A.: Thucydides'Bias, 206
  140. VLACOS, A.: Thucydides'Bias, 202-203
  141. PLUTARKO: Altzibiades, 17
  142. a b KAGAN, D.: The Fall of the Athenian Empire, 419-420
  143. NEPOTE, Kornelio: Altzibiades, VII
  144. PLUTARKO: Altzibiades, 10
  145. ARISTOFANES: Liztorrak, 44
  146. PLUTARKO: Altzibiades, 1
  147. PLUTARKO: Altzibiades, 13
  148. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 178
  149. DEMOSTENES: Midiasen kontra, 144-145
  150. HABINEK, T.: Ancient Rethoric and Oratory 23-24
  151. ARISTOFANES: Igelak, 1425
  152. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 32-33
  153. CORRIGAN, E.: Plato's Dialectic at Play, 169
  154. KAHN, C.: Aeschines on Socratics Eros, 90
  155. SCOTT, G. A.: Plato's Socrates as Educator, 19
  156. PLATON: Apologia, 33a
  157. ENDRES, N.: Alcibiades
  158. RYDER. T. T. B.: Alcibiades, 32

Bibliografia

aldatu

Lehen mailako iturriak

aldatu
  • ANDOCIDES: Against Alcibiades. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • ARISTOPHANES:  The Frogs. Wikisource.
  • ARISTOPHANES: Wasps.
  • ARISTOTELES:  Athenian Constitution. Trans. Frederic George Kenyon. Wikisource.
  • ARISTOTELES: History of Animals (Wentworth Thompsonek ingeleseratuta)
  • ARISTOTELES:  Posterior Analytics. Trans. Edmund Spenser Bouchier. Wikisource.
  • CORNELIUS NEPOS (1886): Alcibiades. Lives of the Eminent Commanders. Rev. John Selby Watsonek ingeleseratuta. Wikisource.
  • DEMOSTHENES: Against Meidias. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • DIODORUS SICULUS: Library, 13th Book.
  • ISOCRATES: Busiris. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • ISOCRATES: Concerning the Team of Horses. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • LYSIAS: (1898). Alcibiades. The Orations of Lysias. David McKay. Wikisource.
  • LYSIAS: Against Alcibiades 2. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • PLATO:, Alcibiades. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan. Sanderson Beckek ingeleseratuta.
  • PLATO (1871):  Apology. Trans. Benjamin Jowett. Wikisource.
  • PLATO (1871):  Symposium. Benjamin Jowettek ingeleseratuta. Wikisource.
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Agesilaus. Lives. Trans. John Dryden. Wikisource. John Drydenek ingeleseratuta
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Alcibiades. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource. Arthur H. Cloughek (New York: Collier Press, 1909), Aubrey Stewart-George Longek eta John Drydenek ingeleseratuta.
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Lysander. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource.
  • PLUTARCH: (1683) [written in the late 1st century]. Comparison of Alcibiades with Coriolanus. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource. Aubrey Stewart-George Longek eta John Drydenek ingeleseratuta.
  • THUCYDIDES: History of the Peloponnesian War, V-VIII. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • XENOPHON:  Hellenica. Henry Graham Dakynsek ingeleseratuta. Wikisource.

Bigarren mailako iturriak

aldatu
  • Alcibiades. Encyclopaedia Britannica. 2005.
  • Alcibiades. Encyclopaedia of Ancient Greece. Routledge (UK). 2002. ISBN 0-415-97334-1.
  • Alcibiades. Encyclopaedic Dictionary The Helios. 1952. In Greek.
  • ANDREWES, A. (1992): "The Spartan Resurgence". The Cambridge Ancient History edited by David M. Lewis, John Boardman, J. K. Davies, M. Ostwald (Volume V). Cambridge University Press. ISBN 0-521-23347-X.
  • BUCK, R.J. (1998): Thrasybulus and the Athenian Democracy: the Life of an Athenian Statesman. Stuttgart: Franz Steiner Verlag. ISBN 3-515-07221-7.
  • BUCKLEY, Terry (1996). Aspects of Greek History 750–323 BC. Routledge (UK). ISBN 0-415-09957-9.
  • CARTWRIGHT David, WARNER Rex (1997): A Historical Commentary on Thucydides: A Companion to Rex Warner's Penguin Translation. University of Michigan Press. ISBN 0-472-08419-4.
  • CAWKWELL, George (1997): Thucydides and the Peloponnesian War. Routledge (UK). ISBN 0-415-16552-0.
  • CORRIGAN, Elena (2004): "Alcibiades and the Conclusion of the Symposium". Plato's Dialectic at Play. Penn State Press. ISBN 0-271-02462-3.
  • COX, C.A. (1997): "What Was an Oikos?". Household Interests. Princeton University Press. ISBN 0-691-01572-4.
  • DENYER, Nicolas (2001): Alcibiades (commentary). Cambridge University Press. ISBN 0-521-63414-8.
  • DUE, Bodil (1991): "The Return of Alcibiades in Xenophon's Hellenica". "Classica et Mediaevalia — Revue Danoise de Philologie et D'Histoire". Museum Tusculanum Press. XLII: 39–54. ISBN 0-521-38867-8. Retrieved 2006-09-23.
  • ELLIS, Walter M. (1989): Alcibiades. Routledge. ISBN 0-415-00994-4.
  • GOMME, A. W.; ANDREWES, A.; DOVER K. J. (1945–81): An Historical Commentary on Thucydides (I–V). Oxford University Press. ISBN 0-19-814198-X.
  • GRIBBLE, David (1999): Alcibiades and Athens: A Study in Literary Presentation. Oxford University Press. ISBN 0-19-815267-1.
  • HABINEK, Thomas N. (2004): Ancient Rhetoric and Oratory. Blackwell Publishing. ISBN 0-631-23515-9.
  • HATZFELD, Jean (1951): Alcibiade (in French). Presses Universitaires de France.
  • KAGAN, Donald (1991): The Fall of the Athenian Empire. Cornell University Press. ISBN 0-8014-9984-4.
  • KAGAN, Donald (2003): The Peloponnesian War. Viking Penguin (Penguin Group). ISBN 0-670-03211-5.
  • KAHN, C. (1994): "Aeschines on Socratic Eros". In Paul A. Vander Waerdt. The Socratic Movement. Cornell University Press. ISBN 0-8014-9903-8.
  • KERN, Paul Bentley (1999): "Treatment of Captured Cities". Ancient Siege Warfare. Indiana University Press. ISBN 0-253-33546-9.
  • LEE TOO, Yun (1995): "The Politics of Discipleship". The Rhetoric of Identity in Isocrates. Cambridge University Press. ISBN 0-521-47406-X.
  • LITTMAN, Robert J. (1968): "The Strategy of the Battle of Cyzicus". Transactions and Proceedings of the American Philological Association. 99: 265–72. doi:10.2307/2935846. JSTOR 2935846.
  • MCCANN David, STRAUSS Barry (2001): War and Democracy: A Comparative Study of the Korean War and the Peloponnesian War. M.E. Sharpe. ISBN 0-7656-0695-X.
  • MCGREGOR, Malcolm F. (1965): The Genius of Alkibiades. Phoenix. 19 (1): 27–50. doi:10.2307/1086688. JSTOR 1086688.
  • PAPARRIGOPOULOS, Konstantinos; KAROLIDIS, Pavlos (1925): History of the Hellenic Nation (Volume Ab). Eleftheroudakis (grekeraz).
  • PECK, Harry Thurston (1898): Harper's Dictionary Of Classical Literature And Antiquities.
  • PERRIN, Bernadotte (1906): The Death of Alcibiades. Transactions and Proceedings of the American Philological Association. 37: 25–37. doi:10.2307/282699. JSTOR 282699.
  • PLATIAS Athanasios G., KOLIOPOULOS Constantinos (2006): Thucydides on Strategy. Eurasia Publications. ISBN 960-8187-16-8.
  • PRESS, Sharon (1991): Was Alcibiades a Good General?, Brown Classical Journal. 7.
  • PRICE, Simon (1999). Religious Places. Religions of the Ancient Greeks. Cambridge University Press. ISBN 0-521-38867-8.
  • RHODES, P.J. (2005): A History of the Classical Greek World. Blackwell Publishing. ISBN 0-631-22564-1.
  • SEALEY, Raphael (1976): The Peloponnesian War. A History of the Greek City States, 700–338 BC. University of California Press. ISBN 0-520-03177-6.
  • SCOTT, Gary Alan (2000): Socrates and Teaching. Plato's Socrates as Educator. SUNY Press. ISBN 0-7914-4723-5.
  • SMITH, Willian (1851): A New Classical Dictionary of Greek and Roman Biography, Mythology and Geography. Harper & brothers.
  • STRAUSS, Leo (1978): The City and Man. University of Chicago Press. ISBN 0-226-77701-4.
  • SYKOUTRIS, Ioannis (1934): Symposium (Introduction and Comments). Estia. Grekeraz.
  • VLACHOS, Angelos (1974): Thucydides' Bias. Estia (grekeraz).
  • WOLPERT, Andrew (2002): Remembering Defeat: Civil War and Civic Memory in Ancient Athens. Johns Hopkins University Press. ISBN 0-8018-6790-8.

Irakurketa gehiago

aldatu
  • ATHERTON, Gertrude (2004): The Jealous Gods. Kessinger Publishing Co. ISBN 1-4179-2807-7.
  • BENSON, E.F. (1929): The Life of Alcibiades: The Idol of Athens. New York: D. Appleton Co. ISBN 1-4563-0333-3.
  • BURY, J.B.; MEIGGS, Russell (1975): A History of Greece (4th ed.). New York: St. Martin's Press.
  • BURY, J.B.; COOK, S.A.; ADCOCK, F.E., eds. (1927). The Cambridge Ancient History. 5. New York: Macmillan.
  • CHAVARRIA, Daniel (2005). The Eye Of Cybele. Akashic Books. ISBN 1-888451-67-X.
  • FORDE, Steven (1989). The Ambition to Rule Alcibiades and the Politics of Imperialism in Thucydides. Ithaca, NY: Cornell University Press.
  • GREEN, Peter (1967). Achilles his Armour. Doubleday.
  • HENDERSON, Bernard W. (1927). The Great War Between Athens and Sparta: A Companion to the Military History of Thucydides. London: Macmillan.
  • HUGHES-HALLETT, Lucy. Heroes: A History of Hero Worship. Alfred A. Knopf, New York, New York, 2004. ISBN 1-4000-4399-9.
  • MEIGGS, Russell (1972). The Athenian Empire. Oxford: Clarendon Press.
  • PRESSFIELD, Steven. Tides of War: A Novel of Alcibiades and the Peloponnesian War. Doubleday, New York, New York, 2000. ISBN 0-385-49252-9.
  • ROBINSON, Cyril Edward (1916). The Days of Alkibiades. E. Arnold.
  • ROMILLY DE, Jacqueline (1997). Alcibiade, ou, Les Dangers de l'Ambition (in French). LGF. ISBN 2-253-14196-8.
  • SUTCLIFF, Rosemary (1971). Flowers of Adonis. Hodder & Stoughton Ltd. ISBN 0-340-15090-4.

Kanpo estekak

aldatu

Biografiak

aldatu

Testuak eta analisiak

aldatu