Ireki menu nagusia

Perikles, grezieraz Περικλῆς, (K.a. 495 - Atenas, Grezia, K.a. 429) Atenasko urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa izan zen. Urrezko garai hori (K.a. 461 - K.a. 429 oro har) Periklesen Mendea deitzen zaio. Hain nabarmena zen Perikles garaiko Atenasko gizartean non Tuzidides historialari garaikideak "Atenasko lehen herritarra" deitu zion.

Perikles
Pericles Pio-Clementino Inv269.jpg
Strategos

442 K. a. (juliotar egutegia) - 429 K. a.
Strategos

Bizitza
Jaiotza Atenas494
Herrialdea Antzinako Atenas
Talde etnikoa greziarra
Heriotza Atenas429 (64/65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Plague of Athensa Itzuli
Familia
Aita Xanthippus
Ama Agariste
Ezkontidea(k) Miletoko Aspasia
Pericles' first wife Itzuli  445 K. a. (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Alcmaeonidae Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak First Peloponnesian War Itzuli

BiografiaAldatu

K.a. 461. urtean Zimon, alderdi aristokratikoko burua, erbesteratzea lortu ondoren, Atenasko agintari bihurtu zen. 459-446 urteetan Korintoren, Espartaren, Persiaren eta haien aldekoen aurka ibili zen gudan. 445. urtean 30 urteko bakealdia sinatu zuen Espartarekin, eta handik aurrera bakezko bideak erabili zituen Atenasen eragina zabaltzeko.

Periklesi esker, Atenasek unerik gorena izan zuen. K.a. 430. urtean, Peloponesoko gerran, Atenasko hiritarren abertzaletasunaren aldeko deia egin zuen, baina kargutik kendu zuten. 429. urtean berriz ere izendatu zuten agintari, baina handik hilabete gutxira hil zen.

EraginaAldatu

Periklesek Atenasko botere politikoa handitu zuen, Delosko Liga bere menpe jarriz. Peloponesoko Gerrako lehen bi urteetan, hil arte hain zuzen ere, Atenasko aldearen buruan egon zen. Barne politikan, Periklesek Atenaseko arteak bultzatu zituen. Haren ekimenari esker, Atenaseko Akropolia eraberritu zen (Partenoia barne). Hori dela eta, Atenasek Grezia Antzinako erdigune kulturala bilakatu zen. Aldi berean, demokrazia zabaldu zuen Atenasen, hiritar ororen parte-hartzea ahalbidetuz.

Bestalde, garai berekoak izan ziren Sofoklesen eta Euripidesen antzerki lan ospetsuak, eta Sokratesen erakutsiak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perikles