Eklesia edo ekklesia (antzinako grezieraz: ἐκκλησία) Grezia klasikoko demokrazia erakunderik garrantzitsuena zen, herritarren batzarra Batzarra edo zen. Hiri estatu askotan zegoen Ekklesia, baina ezagunena Atenasekoa da.

Demostenes eklesiaren aurrean k. a. 346an, Louis Loeben lana (1898)

Batzarrean, hogei urtetik gorako herritarrek soilik har zezaketen parte. Hilean lau aldiz biltzen ziren, legeak bozkatzeko, gerrari eta bakeari buruzko erabakiak hartzeko, eta agintariak hantatzeko.

Magistratuak arduratzen ziren Batzarrean erabakiak abian jartzeaz. Magistratu garrantzitsuenak hamar estrategak eta arkonteak ziren. Estrategak armadaren buruak ziren, eta arkonteak, berriz, auzitegienak eta erlijio-errituenak.

Bostehunen Kontseilua edo boulea 500 kidek osatzen zuten. Kide horiek urtero hautatzen zituzten, zozketa bidez; eta egunero biltzen ziren, jaiegunetan izan ezik. Legeak egiten zituzten eta magistratuak kontrolatzeaz arduratzen ziren.

Justiziarako, zenbait auzitegi zeuden. Auzitegietako kideak zozketak hautatzen ziren, eskubidea zuten 6.000 herritarretatik.

Antzinako Atenasko sistema politikoaren diagrama Aristotelesen "Atenastarren Konstituzioa" idazlanaren arabera Antzinako Atenasko Demokrazia

Kanpo estekak

aldatu

Hiri batzuetan, Ekklesia biltzeko eraikinak egin ziren, Ekklesiasterion izena ematen zaiona. Irekiak ziren, eta horien egitura harmailek inguratutako plaza txiki bat zen. Batzuetan forma laukizuzena du eta bestetan, borobila.

 
Sizilian dagoen greziar kolonia izandako Messeneko akklesiasteriona
 
Sizialiako Morgantiako Ekklesiasterona
  Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.