Marmarako itsasoa
Marmarako itsasoa[1] (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.
Marmarako itsasoa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Azalera | 11.350 km² |
Sakonera | 1.370 m |
Eponimoa | Marmara (uhartea) |
Geografia | |
Koordenatuak | 40° 45′ N, 28° 00′ E / 40.75°N,28°EKoordenatuak: 40° 45′ N, 28° 00′ E / 40.75°N,28°E |
Honen parte da | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabea | Turkia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
GeografiaAldatu
Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez, Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Batez besteko gazitasuna %22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua, Pliozenoan, sarri lurrikarak daude inguruan.
Itsasoak uhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoan marmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baita grezieraz).
HistoriaAldatu
Antzinean, greziarrek Propontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zuten Ponto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.
Bazterretan, Asia partean, hegoaldeko Misia eta iparraldeko Bitinia eskualdeak zeuden, Europa partean, berriz, Trazia eskualdea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
Kanpo LoturakAldatu
- (Ingelesez) Encyclopedia Britannicaren artikulua
- (Ingelesez) Nasa-ren artikulua