Talentu (txanpona)
Talentua (Antzinako grezieraz τάλαντον, talanton, 'balantza' edo 'pisua' esanahia zuena) Antzinatean erabilitako txanpon neurri-unitate bat zen. Babilonian sortu zen, baina Mediterraneo osoan zehar erabili zen Garai helenistikoan eta gerra punikoen garaian. Itun Zaharrean 34 kg ingururen baliokide zen, eta Itun Berrian 6.000 drakmaren baliokide edo, bestela esanda, zilarrezko 21.600 g.