Ostrazismo
Antzinako Grezian, ostrazismoa estatuarentzat mehatxu izan zitezkeen herritarrak erbesteratzea zekarren zigor politikoa zen. Atenasen, zigortu nahi zuten pertsonaren izena buztinezko ontzi-pusketan, ostrakonetan, idazten zuten. Zigortutakoak hamar urtez utzi behar izaten zuen hiria. Erroman, berriz, zigortutakoak ondasunak eta gizarte-maila galtzen zituen, zehaztu gabeko aldi batez (gehienetan, bizitza osorako). Egun ere, hedaduraz, ostrazismo terminoa alderdi bateko lerro ofizialarekin bat ez datozen politikariek batzuetan jasaten duten bazterketa adierazteko erabiltzen da.