Hejira[1] (arabieraz: الهجرة‎hijra) Mahomak eta jarraitzaileek egindako bidaia edo ihesa da, Mekatik Medinara.[2] Kristau aroaren 622. urteari dagokio eta aro musulmana urte horretatik hasten da.

Hejira
Jatorrizko izena(ar) هجرة
Motabidaia
emigrazio
Data622ko irailaren 20a (8 Rabi' al-awwal (en) Itzuli, 1 AH (en) Itzuli)
622ko irailaren 14a
Herrialdeabaliorik ez
Parte-hartzaileak
AbiapuntuMeka
HelmugaMedina

Mahomaren jarraitzaileak gero eta gehiago zirenez, mehatxu izaten hasi ziren tribuetako buruzagientzat. Tribu horien aberastasuna Kaaban zetzan, Mekako erlijio gune garrantzitsuena zenean. Mahoma politeismoaren aurka zegoen eta horrek arrisku handia zekarkion bere tribuari, Quraixri, Kaabaren zaintzaile baitziren. Horixe izan zen Mahomari eta jarraitzaileei egin zitzaien jazarpenaren arrazoi nagusietako bat.

Bizitza arriskutsua bihurtu zen eta Mahomari hainbat atentatu egin zizkioten. 619an, Khadija, Mahomaren emaztea, eta osaba Abu Talib hil ziren. «Tristuraren urtea» deitu izan zaio. Mahoma kide zuteneko klan hark ere atzera egin zion eta haren jarraitzaileak jazartzeari ekin zion.

Azkenean, Jathribera (gero Medina izango zena) joan zen bere jarraitzaileekin, «Hejira» ezagutzen den bidaian. Bere tribuekiko edo familiekiko harremanei alde egin eta Islamarekiko konpromisoa indartu zuen. Migrazio horrek markatu zuen islamdar egutegiaren hasiera.

Erreferentziak

aldatu
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Moojan Momen. (1987). An Introduction to Shi'i Islam: History and Doctrines of Twelver Shi'ism. Yale University Press, 5 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.