Uthman
(«Uthman ibn Affan» orritik birbideratua)
Uthman[1] (arabieraz: عثمان بن عفان, `Uthmān ibn `Affān; c. 576 – 656ko ekainaren 17a) Mahoma islamiar profetaren kideetako bat izan zen. Islamaren hedapenean garrantzitsua izan zen oso, hirugarren kalifa rashidun izan baitzen.
Bizitza aldatu
Mekako omeitar leinuan jaio zen. Umar ibn al-Khattab hil zenean, kalifa hautatu zuten, 70 urte zituela. Bere agindupean musulmanek 650ean Fars (egungo Iran), 651n Khorasango eskualde batzuk (egungo Afganistan) eta 640ko hamarkadan Armenia konkistatu zituzten[2]. Lehen ahozko tradizioan zegoen Korana idatziarazi zuen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
- ↑ Ochsenweld, William; Fisher, Sydney Nettleton. (2004). The Middle East: a history. New York: McGraw Hill ISBN 0072442336..
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |