Ireki menu nagusia
Alepoko Hiri Zaharra1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Aleppo old city image.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 21
Kokalekua  Siria
Eskualdea2 Arabiar Herrialdeak
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
Arriskuan 2013
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Alepoko Hiri Zaharra Siriako hiri horretako hirigune historikoa da. Bertoko barruti asko XII. mendean eraiki zituztenetik XVI. menderaino ez zuten aldaketarik jasan. Barruti bakoitzak bere biztanleen ezaugarri etniko eta erlijiosoak islatzen zituen. Guztira, 350 hektareako (3,5 km²) azalera du eta 120.000 biztanle inguru.[1]

1986an UNESCOk bere luxuzko etxeak, bere kale estuak, bere azoka estaliak eta bere karabansaraiak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.[2] Hala ere, 2013, Siriako Gerra Zibila zela eta, arriskuan dauden ondareen zerrendan sartu zuen.[3] Barnean hainbat eraikin nabarmen ditu, tartean Meskita Handia edota Al-Madina azoka.

ErreferentziakAldatu