Albaniako Herri Errepublika Sozialista

Albaniako Herri Errepublika Sozialista (Republika Popullore e Shqipërisë 1946tik 1992 arte iraun zuen estatu sozialista izan zen. 1976 arte estatuaren izen ofiziala Albaniako Herri Errepublika izan zen. Errepublikaren hasiera Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean nazien aurka aritu ziren partisanoek boterea eskuratu zutenean. Urteen poderioz Albaniako erregimenak munduko besteekin puskatzen joan zen, gero eta isolatuagoak geldituz.[1] 1992an parlamenturako hauteskundeak egin ziren, horrela erregimen sozialistari amaiera emanez.

Albaniako Herri Errepublika Sozialista
Himni i Flamurit Ti Shqipëri, më jep nder, më jep emrin Shqipëtar eta Proletarë të të gjitha vendeve, bashkohuni!
Datuak
Izen ofiziala
Народная Республика Албания eta Народная Социалистическая Республика Албания
Motaantzinako herrialdea eta herri errepublika
Jarduera
KidetzaVarsoviako Ituna
Erabilitako hizkuntzaalbaniera
Historia
Sorrera1946ko urtarrilaren 11
Ordezkatzen duPeople's Republic of Albania (en) Itzuli eta Albanian Kingdom (en) Itzuli
Desagerpena1992ko martxoaren 22a
Partisanoak Tiranan sartzen, 1994ko azaroaren 29an.
Enver Hoxkak 1971n.
Enver Hoxharen omenezko zigilua. Hoxha Albania sozialistaren irudi nagusia izan zen.
Ramiz Alia gaztea.

Errepublikaren presidenteak

aldatu

Enver Hoxkaren gobernua, 1946tik 1985era

aldatu

Errepublikaren sorrera

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren eta alemanen okupazioaren bukaerarekin, Albaniaren gobernua bertako partisanoen eskuetan gelditu zen. Partisanoen buruak Enver Hoxha eta Koçi Xoxe ziren, biak Espainian Nazioarteko Brigadetan ibilitakoak. 1944ko urrian Wehrmachten indarrek iparmendebaldera atzera egin zuten Balkanetan sobietarrek aurrera eraman zuten ofentsibaren ondorioz.

Behin Albania askatuta, Lëvizje Nacionalçlirimtare edo Nazio Askatasunerako Frontea Antifaxisten Batzarra sortu zuten, hasieran behin-behineko gobernua. Hoxka batzorde horren biltzar betearazlearen burua izango zen. Ordurako, herrialdearen iparraldeko eta mendebaldeko klan batzuek nazionalista eta komunismoaren aurkako erresistentzia sortua zuten; erresitentzia hori Balli Kombëtar izeneko aliantzaren forma hartu zuen. Aliantza horrek kanpoko laguntza gutxi zuen eta Nazio Askatasunerako Frontearen indarrari ezin izan zioten aurre egin. 1944ko amaierako antikomunisten erresistentzia garaituta zegoen eta Balli Kombëtar aliantzaren buru gehienak erbesteratu ziren, gehien batean Italiara.

Erregimen berria berehala hasi zen funtsezko aldaketak eragiten. Hasteko, ekonomia zentralizatua ezarri zuten eta nekazaritza erreformari ekin zioten. Lur gehienak familia gutxi batzuen eskuetan zeuden eta komunistek lur horiek nekazarien artean banatu zituzten. 1945eko bukaeran industriak eta jabegoak sozializatu ziren eta herrialde kapitalistekin zeuden harreman ekonomikoak moztu ziren. Laster eredu marxista ezarri zen, landetxe kolektiboak sortuz eta komerzioaren sozializazioarekin. Emakumeen eskubideak onartu ziren[2] eta feudalismoari amaiera eman zitzaion. 1946ko urtarrilean monarkia ezabatu zen. Albania orduan ofizialki errepublika gisa aldarrikatu zen, Enver Hoxha presidentea izanik.[3] Halaber, gerra berrien giroan, oposizioa esetsia izan zen.

Harremanak Yugoslaviarekin

aldatu

Gerraren txikizioak berreskuratzeko lehen unetik Albaniak Titoren Yugoslaviaren laguntza izan zuen. Gerra aurretik Albaniaren egoera oso txarra baldin bazen, horri gerrak sortutako txikizioa gehitu zitzaion. Herrialdea berreraikitzeko lanetan Hoxkak teknikariak eta dirua behar zuen eta hori Yugoslaviak eman zion. Baina laster arazoak sortu ziren. Yugoslavian albaniar gutxiengo garrantzitsua zegoen, Kosovon alegia. Oinarri horrekin Albania Yugoslaviako federazioan integratzeko aukera aztertu zen; esaterako, Koçi Xoxek, Hoxkaren laguntzailea 1948ko apirilean proposamena babestu zuen.

Baina Yugoslaviaren ikuspuntutik Albaniak lehengaiak Yugoslaviarako ekoiztu behar zuen. Albaniarrak ez zeuden ados planteamendu horrekin eta beraien industria propioa landu nahi zuten. 1946 eta 1947an zehar Yugoslaviak diru asko eman zion Albaniari bai azpiegiturak berritzeko baita ere makinaria erosteko.[4]

Yugoslaviarekiko haustura

aldatu

1948ko ekainean, Kominform erakundeak Titoren erregimena salatu zuen. Haien ustez Titoren politika ideologikoki desbizionista zen. Ondorioz, Yulogoslaviaren eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren arteko harremanak moztu ziren. Horren aurrean, Enver Hoxhak ere ekonomikoki Yugoslaviarekin puskatu zuen eta Albanian Titoren aldeko politikariak baztertu zituen, adibidez, Koçi Xoxe; Xoxe gobernutik kanporatua izan zen eta 1949ko ekainean fusilatua izan zen. Bi herrialdeen arteko mugak 1990 arte itxi egin ziren. Albaniak erabili zituen argudioen artean Albania Yugoslaviaren zazpigarren errepublika bihurtzeko asmo militarra zegoen.

1950ean Yugolaviak bere ordezkari diplomatikoak Tiranatik atera zituzten. Hoxkaren alderdiak, bestetik, Stalinen aholkua jarraituz, izena aldatu zuen, Albaniako Alderdi Komunista izatetik Albaniako Lanaren Alderdia bihurtzeko. Hoxkaren erregimena estalinismoarekin lerrokatu zen, haren egiturak eta metodoak errepikatuz: Hoxkaren pertsonalitateari gurtza indartu zen, Sigurimi polizia politikoa indartu egin zen eta Mehmet Shehu Hoxkaren bigarrena bihurtu zen. Aldaketak, neurri batez, Albaniaren alde jokatu zuen zere eta sobietarrek diru gehiago zuten eta haien teknologia aurreratuago zegoen. Sobietarren laguntzarekin Albaniaren industrializazioak aurrera egin zuen, nekazaritza lurrak hobetu ziren, urtegiak eraiki ziren, osasun zerbitzuak hobetu ziren, analfabetismoarekin bukatu zen...

Sobietar Batasunarekin haustura

aldatu

1953ko martxoan egoera erabat aldatu zen. Stalin hil ondoren Nikita Khrustxovek estalinismoarekin bukatu nahi zuen baina Hoxka prest zegoen bide horretan jarraitzeko. Dena dela, SESBren laguntza mantendu zen Albania haren eragin markoan mantentzeko helburuarekin.[4] Dena dela, ideologikoki, hurruntzen joan ziren. Enver Hoxha eta haren jarraitzaileak ez ziren fio Mosku aurrera eramaten ari zen aldaketarekin, hau da, mendebaldeko herriekin koexistentzia adiskidetsuarena, alegia.

Albaniako erregimena estalinismoan mantendu zen, beraz. 1956an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Batzarrean, Enver Hoxkak Nikita Khrustxov, Stalin egindako kritikeen ondorioz errebisionistatzat jo zuen; halaber, kritika horiek Albaniako erregimenaren aurkako kritikak gisa jaso zituen. Ondorioz, bi estatuen arteko harremanak hoztu ziren, nahiz eta 1955ean Alabania Varsoviako Itunan integratua izana. Dena dela, diferentzia hauek, azkenean, ez ziren hausturaren azken arrazoia. Hori 1958an gertatu zen, urte horretatik Sovietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko diferentziak handitu baitziren. 1959an, dena dela, Khrustxov Albaniarekin hurbilketa bat saiatu zen, Tirana bisitatuz eta laguntza ekonomiko gehiagoren hitza emanez, baina ekimenak ez zuen arrakasta izan. Azkenik, estalinismoaren bidean Hoxkak aliatu berria zuen.

Txinarekiko hurbilketa

aldatu

1960an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak Europa Ekialdeko alderdi komunista guztiei dei egin zien, guztien artean Mao Zedong buruzagiaren politikak salatzeko eta kondenatzeko. Albaniakoa aurka jarri zen bakarra izan zen. Jarrera horrek Sobietar Batasunarekiko harremanak gaiztotzea eta puskatzea ekarri zuen. Krisialdi hori behin-betikoa 1961ko abenduan izan zen. Albaniako erregimenak Sobietar Batasunaren aldeko komunisten aurka aritu zen eta sobietarrek, erantzun gisa, laguntza guztiak eten zituen; halaber, egoitza diplomatikoa Tiranan itxi zuten.

Albania Europan bakartuta gelditu zen erabat. 1960tik, ordea, Txinarekiko hurbilketa eman zuen. Aurretik Mao Zedongek ere Khrustxoven errebisionismoa salatu zuen. Harreman berri hauek nahiko bitxiak ziren zeren eta ordura arte Txin eta Albania arteko harremanak oso eskasak izanak baitziren. Baina horri esker Albaniak tekonologian eta industrian Txinaren laguntza eskuratu zuen. Dena dela, Txinaren egoera ez zen ona eta teknologikoki Sobietar Batasuna baina atzeratuago zegoen. Dena dela, bi herrialdeen arteko harremanak asko estutu ziren.

Txinarekiko haustura

aldatu

1972an bi herrialdeen arteko arrakala ireki zen: Txina Ameriketako Estatu Batuekin harremanetan hasi zen. Enver Hoxhak harreman horien arriskuaz abisatu zio Maori. Hala ere harremanek albaniarrekin aurrera jarraitu zuten baina Albaniari beste harremank bilatzeko beharraz adierazi zioten. Horrela Albania 1971n Greziarekin eta Yugoslaviarekin harremanak normaltzen saiatu zen. Halaber, Afrika eta Asiako beste herriekin harremanak lotzen saitu ziren.

Mao Zedong 1976an hil zen. Ondoren, Txinako Alderki Komunista Estatu Batuetara eta herri kapistaletara hurbiltzen jarraitu zuen. Horrek, berriro ere, Hoxkaren kritikak berriro ere indartu zituen. Nahiz eta Txinarekin ez puskatu, Albaniak Txinaren kanpo politika gogor kritikatu zuen. Azkenean, 1978an, Deng Xiaoping gobernuan, Txinak harremanak puskatu zituen Albaniarekin. Albania ia erabateko bakartasunean gelditu zen.

Nazioareko isolamenduan

aldatu

Behin Txinarekiko haustura emanda, Enver Hoxharen gobernuak kanpoan zuen azken aliatua galdu zuen. Ondorioz, erabat isolatuta gelditu zen eta nazioarteko komertzioa oso mugatua gelditu zen; halaber, kanpoko jendea ez zen herrian sartzen. Egoera horretan 1970. hamarkadan gobernuak inbasio baten mehatxua erabili zuen mugak eta kostaldea gotortzeko aitzakiaren gisa. Inbasio hark jatorri ezberdinak izan zitzakeen: Estatu Batuak, Sobietar Batasuna, Txina... Behatzaile askoren ustez, erregimenak benetako paranoia batean erori zen, behar ziren baino askoz bunkerrak eta defentsak eraikiz.

Enver Hoxharen osasuna, bestetik, okertzen joan zen. Egoera horretan bere ordezkoa izendatu zuen 1981ean: Ramiz Alia. 1983an Hoxkak burmuinaren iskemia pairatu zuen. Egoera horretan Aliak funtzioak eskuratzen joan zen. 1985eko apirilaren 11n Hoxka hil egin zen eta Ramiz Alia Lehen Ministroa izendatu zuten.

Ramiz Aliaren gobernua, 1985etatik 1992ra

aldatu

1985eko apirilean Ramiz Aliaren izendapena ondoren, erreforma batzuk martxan jarri ziren. Aldaketa hauek, ekonomikoak zein gizartekoak, herria isolamendutik eta sortutako atzerapenatik ateratzeko helburuarekin ezarri ziren. Albaniako ekonomiak arazo handiak zituen zeren eta, pairatu zuen bakartasunaren ondorioz, mundu merkatuetatik erabat kanpo baitzegoen eta, neurri handi batean, autarkian erortzen ari baitzen. Industriari hornidura falta zitzaion, azpiegiturak zaharkituak zeuden, produktu askoren eskasia pairatzen zuten...

Informazio aldetik isolamenduan bizi zen herrialdea, bestetik. Dena dela, 1990ean inguruko herrialdeen mugak erlaxatu ziren. Ziur aski horren eraginez, azteek eragindako lehenengo protestak eman ziren. Industria-langileek ere bizi mailako hobekuntzak eskatzen hasi ziren. Beste herrialdetan gertatutakoa ikusita, Albaniako gobernuak ez zuen errepresioarekin erantzun. Aliaren gobernuak herriari askatasun batzuk onartu zizkion: epaitegietan apelatzeko eskubidea, komertzio txikiaren onespena, kanpora joateko eskubidea, bereziki Italiara. Aldaketa horiekin protesta mugimendua handitu zen. 1991ko otsailean ikasleek gose greba masiboa egin zuten eta Tiranan Enver Hoxharen estatua nagusia bota zuten. Langileak gobernuarekin ez zeuden sindikatuetan antolatu ziren eta jende asko baimenik gabe beste herrialdetara migratzen zuen.

1991ko apirilaren 29an 1976ko konstituzioa bertan behera gelditu zen eta egun berean "Herr" eta "Sozialista" hitzak Errepublikaren definiziotik desagertu ziren, hortik aurrera Albaniako Errepublika. Ekainaren 4an azken gobernu komunistak haren uko-agiria aurkeztu zuen.

Aliak komunistak ez ziren beste alderdiekin koalizio gobernua antolatzea onartu zuen. Gobernu horrek 1945eko erregimenaren egiturak desegin zituen. 1992an hauteskunde irekiak egin ziren[5] eta Ramiz Aliak Albaniako Alderdi Sozialistarekin irabazi zuen; alderdi hori Hoxkaren izan zenaren ondorengoa zen.[6]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu